Sofia Kovalevskaia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sofia Kovalevskaia
Sofja Wassiljewna Kowalewskaja 1.jpg
Bizitza
Izen osoaСофья Васильевна Корвин
JaiotzaMosku1850eko urtarrilaren 3a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
 Suedia
BizilekuaMosku
Stockholm
Lehen hizkuntzaerrusiera
HeriotzaHedvig Eleonora parish (en) Itzuli eta Stockholm1891ko otsailaren 10a (41 urte)
Hobiratze lekuaNorthern Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: pneumonia
Familia
AitaVasily Vasilyevich Korvin-Krukovsky
AmaYelizaveta Korvin-Krukovskaya
Ezkontidea(k)Vladimir Kovalevsky (en) Itzuli  (1868ko irailaren 15a (juliotar egutegia) -  1883ko apirilaren 16a (juliotar egutegia))
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaHouse of Kovalevsky (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaGöttingengo Unibertsitatea 1874) Ph.D.
Stockholmgo Unibertsitatea
Berlingo Humboldt Unibertsitatea
Heidelbergeko Unibertsitatea
(1869 -
Hezkuntza-mailaPh.D.a
TesiaQ50132821 Itzuli
Tesi zuzendariaKarl Weierstrass
Doktorego ikaslea(k)Emil Stenberg (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
Irakaslea(k)Karl Weierstrass
Gustav Robert Kirchhoff
Leo Königsberger (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, fisikaria, akademikoa, eleberrigilea, unibertsitateko irakaslea, idazlea eta Communarda
Enplegatzailea(k)Stockholmgo Unibertsitatea  (1884ko uztailaren 1a (juliotar egutegia) -
Lan nabarmenakCauchy–Kowalevski theorem (en) Itzuli
Lagrange, Euler and Kovalevskaya tops (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaSan Petersburgoko Zientzien Akademia
Zientzien Errusiar Akademia
Ковалевская Софья Васильевна подпись.svg

Sofia Vasilievna Kovalevskaia (errusieraz: Софья Васильевна Ковалевская) matematikari errusiarra izan zen, Europan lehen aldiz unibertsitateko irakasle izatera iritsi zen emakumea.

Garai hartan emakumeek ezin zuten unibertsitatean ikasi, beraz, komenientziako ezkontza egin zuen Vladimir Kovalevskirekin eta Heidelbergera ihes egin zuen. Han ere ez zioten klaseetara joaten uzten baina Weierstrassengana (garaiko matematikari onena) joateko gomendatu zuten. Weierstrassek berekin lan egitea onartu zuen. Berlineko Karl Weierstrasse matematikariarekin ekuazio diferentzialak eta Saturnoren eraztunen dinamika ikertu ahal izan zituen. 1874an matematikan doktoratu zen Göttingenen. Bertan egindako lanari esker, Sofia Stockholmeko unibertsitatean irakasle izateko aukera lortu zuen. 1888an Parisko Zientzien Akademiak saritu zuen.

Sofia Kovalevskaia berrogeita bat urte zituela hil zen, gripe baten ondorioz. Bere lanen artean honako hauek daude: Journal de Crellen agertzen den "Ekuazio diferentzialei buruzko teoria" eta "Puntu baten inguruan gorputz sendo batek duen errotazioari buruzko teoria". Azken honekin lortu zuen Parisko Zientziaren Akademiak emandako saria. Akta Matematika aldizkariaren editore ere izan zen eta 1888an Frantziako Zientzien Akademiaren Bordin saria jaso zuen eta Errusiako Zientzien Akademia Inperialeko kide izendatu zuten.[1]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sofia Kovalevskaia Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Sofia Kovalevskaya, matemática | Efemérides» Mujeres con ciencia 2015-01-15 (Noiz kontsultatua: 2021-01-15).