Edukira joan

Anoetako Herri Ikastola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anoetako Herri Ikastola
Ezarpena 1969
Mota Ikastetxe itundu, Ikastola
Irakasleak38
Ikasleak399
AfiliazioaEuskal Herriko Ikastolen Elkartea
KokapenaAnoeta
 EH
HelbideaErgoien 5, 20270, Anoeta, (Gipuzkoa)
Telefonoa943652932
Webgunea https://anoetakoherriikastola.eus/

Anoetako Herri Ikastola herri ekimenetik sortutako kooperatiba da. Anoeta herrian kokatuta dago eta 2-16 urte arteko ikasleak hartzen ditu Anoetako Herri Ikastolak. Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza etapak eskaintzen ditu. Ikastolen Elkarteko kide da.

Sorreraren garaiko egoera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anoetako Herri Ikastolaren sorrera ulertzeko beharrezkoa zaigu hirurogeiko hamarkadan Euskal Herriak bizi izan zuen egoera sozio-politikoa gogoan izatea.

Batetik, Espainiako gerra ondoko diktadurak irauten zuen gure artean, eta euskara guztiz baztertuta eta zapalduta aurkitzen zen gure gizartean. Aldi berean, irakaskuntza arloan, euskara guztiz zokoratuta zegoen, inolako aukerarik gabe gaztelerak zapalduta.

Bestalde, urte haietan egoera ekonomikoa oso ona zelako, jende asko etorri zen gure lurrera etorkizun hobearen bila. Beren familia eta usarioak ez ezik, beren hizkuntza gure artean zabaltzeko baldintza ezin hobean aurkitzen ziren, izan ere euskara galtzeko zorian zen.

Sorrera eta lehen urteak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

60ko hamarkadan, Anoeta herriko umeek euskaraz ikastea eta heztea helburutzat hartuz, herriko guraso, gazte euskalzale eta beste zenbaiten laguntzaz Ikastola sortzea erabaki zuten. Herriko gurasoek “Guraso Elkartea” osatu zuten Tere Mozo irakaslearen kolaborazioarekin Gazteek “Herri Gazte” taldea eratuta zuten ordurako. Bi taldeak batera hasi ziren Ikastolaren aldeko asmoa egi bihurtzen.

1968. urte bukaeran Tere Mozok, Sánchez Ramos Hezkuntzako Ikuskariarekin hitz egin zuen, eta honek Ikastola sortzeko hitzezko oniritzia eman zion. Erdi klandestinitatean sortutako Ikastolak lehen pausoak egin zitzan parrokiaren lokal bat erabiltzeko baimena eman zien Anoetako parrokoak. Horrela, 1969ko otsailean sortu zen Anoetako Herri Ikastola, 23 ikaslerekin eta parrokiaren lokal batean. Bertan aritu zen lehenengo andereño Eukene Sarasola izan zen. Urte hartako martxoan gurasoek lehenengo junta osatu zuten, J.M. Oiarzabal izanik Ikastolako lehen lehendakaria.

Hasierako urte haietan diru kopuru handia behar zenez, zenbait zozketa eta abesti jaialdi antolatu behar izan ziren.

1971. urtean ikastolaren ofizialtasuna lortu zen, eta “Escuela Parroquial” izatetik “Escuela Titulada” izatera pasa zen. Honela Hezkuntza Sailean bere errekonozimendua lortu zuen. Hasieratik, Anoetako Herri Ikastola Tolosakoaren babesean aritu zen. Hori dela eta, honen zerrendetan agertzen ziren anoetar ikasleak.

1973. urte inguruan, ume gehiago zeudenez, leku handiago beten bila hasi zen eta parrokiak zituen lokaletik gaur egun Botika eta Harategia dauden baxeretara pasa zen, Herriko Plaza 2 zenbakira, alokairu baten truke.

1974. urtean bigarren junta eratu zen eta Patxi Aierbe izendatu zuten juntako lehendakari. Arazo ekonomikoek sortutako itolarria gainditzeko, beste hainbat zozketa, jaialdi, taberna… antolatu ziren eta ondoren, Ikastola poliki-poliki indarberritzen hasi zen. 1974ko martxoaren 7an Kale Berriko 2. zenbakian dagoen baxera erosi zen, hamahiru gurasoen izenean. Lokala erosi ondoren, Ikastola ente juridiko bezala antolatzea erabaki zen, eta kooperatiba sortzeko hautua hartu zen. Azkenik, estatutuak idatzi ondoren, “Anoetako Herri Ikastola S.Coop.LTDA” sortu zen 1980ko irailaren 8an.

Garai haietan, Eskola Nazionaletan umeak sei urterekin hasten ziren, Ikastolan, aldiz, hiru urterekin. Honek arazo larria sortzen zuen, izan ere, horiek sei urte betetzen zituztenean Eskoletara pasatzen ziren. Arazo horren aurrean zazpi urte betetzen zituztenean Tolosako Ikastolara eramatea erabaki zen beren ikasketak euskaraz jarrai zitzaten.

78-79. ikasturtean  Ikastolan bi gela zeuden bi irakasleekin, Maria Jesus Elizegi eta Ines Pagolarekin.  Baina hurrengo ikasturtean, ume gehiagok izena eman zuenez,  Udaletxera jotzea erabaki zen gela berri baten eske. Udalak Solkorre kaleko 6. zenbakian gaur egungo dagoen anbulategian, gela bat utzi zuen. Gela berri honetarako irakasle berri bat hartu zen, Eleni Arregi hain zuzen ere.

Anoetarrek Ikastolari laguntza ematen jarraitzen bazuten ere, egoera ekonomikoa larria zen: irakasleen soldatek, lokalak eta materialek sortzen zituzten gastuei aurre egitea oso zaila zen Ikastolarentzat.  

Ikastolaren ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 1960ko hamarkadan , Anoetan, herriko guraso, gazte euskaltzale eta beste zenbaiten laguntzaz Ikastola sortzea erabaki zen.
  • 1968. urte bukaeran Tere Mozok, Sánchez Ramos Hezkuntzako Ikuskariaren hitzezko oniritzia lortu zuen Ikastola sortzeko.
  • 1969ko otsailean sortu zen Anoetako Herri Ikastola, 23 ikaslerekin, parrokiaren lokal batean.
  • 1969ko martxoan gurasoek lehenengo Gestio Batzordea osatu zuten, J.M.Oiarzabal izan zelarik Ikastolako lehenengo lehendakaria.
  • 1971. urtean ikastolaren ofizialtasuna lortu zen eta “Escuela Parroquial” izatetik “Escuela Titulada” izatera pasa zen. Honela, Hezkuntza Sailean bere errekonozimendua lortu zuen.
  • 1973. urte inguruan, ume gehiago zeudenez, leku handiago baten bila hasi zen eta parrokiak zituen lokaletik gaur egun Botika eta Harategia dauden baxeretara pasa zen, Herriko Plaza 2 zenbakira, alokairu baten truke.
  • 1974. urtean bigarren Gestio Batzordea eratu zen, eta Patxi Aierbe izendatu zuten Gestio Batzordeko lehendakaria.
  • 1974ko martxoaren 7an Kale Berriko 2. zenbakian dagoen baxera erosi zen, hamahiru gurasoen izenean. Lokala erosi ondoren, Ikastola ente juridiko bezala antolatzea erabaki zen, eta kooperatiba sortzeko hautua hartu zen.
  • Garai haietan, Eskola Nazionaletan umeak sei urterekin hasten ziren. Ikastolan, aldiz, hiru urterekin. Honek arazo larria sortzen zuen, izan ere hauek sei urte betetzen zituztenean Eskoletara pasatzen baitziren. Arazo honen aurrean zazpi urte betetzen zituztenean Tolosako Ikastolara eramatea erabaki zen, beren ikasketak euskaraz jarrai zitzaten.
  • 1978-1979. ikasturtean Ikastolan 2 gela zeuden bi irakasleekin. Baina hurrengo ikasturtean, ume gehiago zeudenez, Udaletxera jotzea erabaki zen gela berri baten eske. Udalak Solkorre kaleko 6. zenbakian gela bat utzi zuen. Gela berri honetarako irakasle berri bat hartu zen.
  • 1980ko irailaren 8an, Anoetako Herri Ikastola S.Coop.LTDA sortu zen.
  • 1981-1982. ikasturtean Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko (6-14 urte bitarteko) ikasketak Ikastolan jarraitzeko aukera eman zen. Ikasturte honetan 2. mailatik aurrera Ikastolaren eskaintza mailaz maila  luzatzen joan zen, eta honekin batera beste bi irakasle berri sartu ziren.
  • 1982-1983. ikasturtean, behar adina gela ez zegoenez, elizak Iruran zuen lokal batean jarri zen 3. maila.
  • 1983-1984. ikasturtea oso garrantzitsua izen zen, alde batetik, eskola-liburua Ikastolan bertan beteko eta bideratuko zirelako eta bestetik, Ikastolako kontabilitatea “Plan Nazionalaren” barruan sartu zelako. Ekainaren 10ean Ikastolaren Eguna antolatu zen lehenengo aldiz. Ikasturte honetan ere, Udalak bai Eskola Nazionalarentzat bai Ikastolarentzat egoitza berria egiteko erabaki ofiziala hartu zuen.
  • 1984-1985. ikasturtean Ikastolak gurasoek euskaraz alfabetatzeko Gau Eskola antolatu zuen. Lau ikasturtez iraun zuen. Diru laguntza urritu zelako, ordea, bertan behera utzi behar izan zen.
  •  Ikasturte horretan ere espazio arazoak zirela eta, eskolak eman ahal izateko bi barrakoi jarri ziren herriko plazan eta 1984-1985. ikasturtean barrakoi berriak jarri ziren. Ikastolaren hazkundea nabarmena izan zen.
  • Anoetako Herri Ikastolaren eraikina 2022an.
    1986-1987. ikasturtean, administrazioari zegozkionak koordinatzeko arduradun bat jartzea erabaki zen, Ikastolako lehen zuzendaritza eratuz. Ikasturte berean, Ikastolaren kooperatiba egituraren oinarriak, estatutuak, berritu egin ziren.
  • 1987-1988. ikasturteak erabateko garrantzia izan zuen Ikastolarentzat, egoitza berria errealitate bihurtu baitzen. Obrak 1986ko martxoan jarri ziren martxan. Inaugurazio Ofiziala 1987ko azaroaren 15ean izan zen eta ikasturte honetan atera zen O.H.O. osoa Anoetako Herri Ikastolan egin zuen lehengo promozioa.
  • Egoitza berriak behar zituen mantenu eta garbitasun zerbitzuak kontuan hartuz, Anoeta eta Irurako Udalek “Herri Irakaskuntza Mankomunitatea” eratu zuten, eta honek bere gain hartu zuen zerbitzu hauen kudeaketa eta finantzaketa.
  • 1988-1989. ikasturtean, egoitza berrira pasatako urtean, bi urteko haurrentzako gela ireki zuen Ikastolak San Juan kalean zituen lokaletan. Hurrengo ikasturtean, bi urteko gelan haur gehiagok izena eman zuenez, Kale Berriko 2. zenbakian zuen lokala egokitu eta han kokatu zen bi urteko gela.
  • 1990-1991. ikasturtean, Anoeta eta Irurako Ikastolak, arlo pedagogikoan eta administratiboan bietako zuzendaritzak bat eginez baina titularitate desberdinei eutsiz elkartu egin ziren.
  • Ondoko ikasturteetan Eskola Nazionalaren gelak gutxituz joan ziren, eta 1991-1992. ikasturtean Anoetako Herri Ikastola bakarrik gelditu zen egoitza berrian.
  • 1991-1992. ikasturtean, Batzar Orokorrak Ikastolako Hezkuntza Proiektua (I.H.P.) onartu zuen. Dokumentu honetan Ikastolaren nortasun edo identitate ezaugarriak eta helburu nagusiak zehazten dira.
  • 1993ko otsailaren 19an  Euskal Eskola Publikoaren legea onartu zen.  Anoetako Herri Ikastolak , Batzar Orokorrean, sare publikoan ez integratzea erabaki zuen.
  • 1993-1994. ikasturtean baratza martxan jarri zen.
  • 1994. urtean Ikastolak 25. urteurrena ospatu zuen.
  • 1994-1995. ikasturtean Ikastolako jangela abian jarri zen eta hasieran Irurako Ikastolako ikasleak ere etortzen ziren Anoetako jangelara.
  • 1995-96. ikasturtean Anoetako Herri Ikastolak DBH lortu zuen. 1998-99. ikasturtean atera zen ikastolatik DBHko lehenengo promozioa.
  • 1998. urtean Tolosaldean Kilometroak Jaialdia ospatu zen eta  bertan Anoetako Herri Ikastolak eta Irurako Ikastolak hartu zuten parte, Ibarrako Uzturpe Ikastolarekin eta Tolosako Laskorain Ikastolarekin batera.
  • 2002-2003. ikasturtean Irurako ikastolako ikasleek Lehen Hezkuntza Iruran bertan egiten hasi ziren.
  • 2003. urtean EFQM kalitatezko kudeaketa ereduaren zilarrezko Qa lortu zuen Anoetako Herri Ikastolak.
  • 2007ko maiatzaren 17an, “Herri Irakaskuntza Mankomunitatea” Anoeta eta Irurako Udalek desegin zuten. Ondorioz, eraikinaren mantenu eta garbitasunaren kudeaketa Ikastolaren gain geratu zen, eragin ekonomikoak ekarriz.
  • 2008-2009 izan zen Irurako ikasleek Irurako Ikastolan LH etapa amaitu  eta  DBH etapa Anoetako Herri Ikastolan egitera etorri ziren lehen ikasturtea.
  • 2008-2009. ikasturtean 2 urteko gela Ikastolako eraikin nagusira ekarri zen.
  • 2011-2012 ikasturtean egindako Ohiko Batzarrean, Euskal Herriko Ikastolen Elkartasun Kutxa Enpresa Sustapenerako Elkartean sartzeko erabakia hartu zen.
  • 2016-2017 ikasturtean IHPa berritu zen, Konfiantzaren Pedagogiaren ildoak txertatuz.
  • 2017-2018 ikasturtean Epe Luzerako Eraikinaren Aldaketa (ELEA) diseinatu genuen, eta 2018ko udaran proiektuaren lehen fasea gauzatu zen, eraikin zaharraren eremu batzuk berrituz eta eranskin berri bat gehituz.
  • 2018-2019 ikasturtean DBHko etapa osoaren bikoizketa egonkortu zen. Lehenengo aldiz 8 gela izan dira DBHn eta bi lerro horiek egonkor mantenduko direla aurre ikusten da.
  • 2019an Ikastolaren 50. Urteurrena ospatu zen.[1]
  • 2019-2020 ikasturtean aterpe berria erantsi zitzaion eraikinari Anoetako Udalaren laguntzaz, kanpo espazio estalia eskainiz.
  • 2020-2021. Ikasturtean Ikastolako eraikinaren teilatua berritzeko lanak egin zituen Udalak. Era berean, urte asko elkarlanean aritu ondoren, lau urterako lankidetza hitzarmena sinatu zuten Anoetako Herri Ikastolak eta Anoetako Udalak.

Gaur egungo egoera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, 2021-2022 ikasturtean, 2-16 urte arteko 400 ikasle inguru ditu Ikastolak, HH, LH eta DBH etapetan banatuta, guztiak eraikin bakarrean.

Lehenego urteak logotiporik gabe egin zituen Anoetako Herri Ikastolak. Gerora, Iñaki Epelde margolariak sortu zuen. Ikastolak kanpo espazioan kokatuta dituen iturriak oinarri hartuta sortutako logotipoa da eta gogora ekartzen du Joxan Artzeren poema:

«Iturri zaharretik edaten dut,

ur berria edaten,

beti berri den ura,

betiko iturri zaharretik».

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Anoetako Herri Ikastolak 50 urte - Anoeta» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2021-12-13).

Ikastolaren 25. Urteurrena (liburuxka)