Antemio Tralleskoa

Wikipedia(e)tik
Antemio Trallesekoa» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Antemio Tralleskoa[1], grezieraz Ἀνθέμιος από τις Τράλλεις, (474 inguru – 534 inguru) geometria irakasle eta arkitekto greziarra izan zen, Isidoro Miletokoarekin batera Konstantinopoliseko Hagia Sofia elizaren egilea.

Eliza hau, 532 eta 537 bitartean eraiki zen, Justiniano I.aren erregealdian, baina, 562an, kupula behera erori zen eta konpondu egin behar izan zen. Enkargua, Justiniano enperadoreak berak eman zuen. Eliza honetako gauzarik nabarmenena, bere kupula da, karratu handi batean lau petxinen gainean dagoena, eta berrogei leihotan amaitzen da, kupula, argi itsaso batean eutsia den itxura ematen duelarik.

Bere talentuak, dirudienez, ingeniaritza ere hartzen zuen, esaten denez, berari eman baitzioten Siriako gotorleku bizantziarra zen Darako uholdeen aurkako defentsak konpontzeko lana.

Familia ikasi batekoa zen: aita, Estefano, medikua zen, anaietako birekin batera, beste bat, abokatua zen, eta, laugarren bat "letra gizona" bezala deskribatzen zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindiaren 179. araua, Bizantziar Inperioko pertsona-izenak