Anthony Harding (jauzilaria)
Anthony Harding (jauzilaria) | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ashton-under-Lyne, 2000ko ekainaren 30a (24 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | jauzilaria eta igerilaria |
Anthony Harding (2000ko ekainaren 30a) tranpolin jauzilari ingelesa da. 2024ko Udako Olinpiar Jokoetan brontzezko domina irabazi zuen hiru metroko tranpolin sinkronizatuan, eta ekitaldi berean zilarra irabazi zuen 2022ko Munduko Txapelketan.
Hardingek 2018ko Udako Gazteen Olinpiadetan parte hartu zuen Buenos Airesen, non zilarrezko domina irabazi zuen Daniel Restreporen atzetik, 3 m-ko tranpolin ekitaldian.[1]
2020ko Udako Olinpiar Jokoen ondoren, 2021eko abuztuan, Harding Jack Laugher-ekin batera entrenatzen hasi zen. Zilarrezko domina irabazi zuten 3 m-ko tranpolin ekitaldi sinkronizatuan, 2022ko Munduko Txapelketan, Budapesten.[2]
Jack Laugherekin batera, brontzezko domina irabazi zuen 3 metroko tranpolin sinkronizatuan, 2024ko Parisko Olinpiar Jokoetan.[3][4]
Kirol lorpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2024 | Paris | 3 m sinkronizatua | |
Munduko txapelketak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2022 | Budapest | 3 m sinkronizatua | |
2023 | Fukuoka | 3 m sinkronizatua | |
Europako Txapelketak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2022 | Erroma | 3 m sinkronizatua |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Olympedia – Anthony Harding» olympedia.org.
- ↑ (Ingelesez) «Laugher and Harding make a splash with World Championship silver» teamgb.com.
- ↑ GB's Laugher & Harding win synchro 3m bronze. BBC Sport.
- ↑ Jack Laugher ‘relief’ as he and Anthony Harding secure bronze with final dive. The Independent.