Anthony W. Gardiner

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anthony W. Gardiner

Liberiako presidente

1878ko urtarrilaren 7a - 1883ko urtarrilaren 20a
James Spriggs Payne - Alfred Francis Russell
Vice President of Liberia (en) Itzuli

1872ko urtarrilaren 1a - 1876ko urtarrilaren 3a - Charles Harmon (en) Itzuli
Justice minister of Liberia (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaSouthampton konderria (Virginia)1820ko otsailaren 3a
Herrialdea Liberia
HeriotzaMonrovia, 1885 (64/65 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta abokatua
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaTrue Whig Party (en) Itzuli

Anthony William Gardiner(Southampton konderria, Virginia, 1820ko urtarrilaren 24a - Monrovia, 1885eko otsailaren 12a) liberiar politikaria izan zen. Liberiako 9. presidentea izan zen 1878tok 1886ra.

Estatu Batuetan jaio zen eta 1831n bere familia Liberiara joan zen Amerikako Kolonizazio Elkartearen laguntzarekin. Han, Zuzenbideko graduazioa jaso zuen, eta 1847an, Liberiako independentzia aldarrikapena eta konstituzioa idatzi zituen Konbentzioan delegatu zuten. Lehen fiskal nagusia izan zen eta 1855etik 1871ra Ordezkarien Ganberako kide izan zen; 1860 eta 1861 artean ganberako presidentea ere izan zen.

1871tik 1876ra lehendakariorde izan zen eta jarduneko presidente izan zen 1875etik 1876ra Joseph Jenkins Roberts ezgaitua egon zenean.

1878an presidente karguaren zina egin zuen eta 1880ra arte iraun zuen Benetako Whig Alderdiaren agintaldia inauguratu zuen. Bere agintaldiak krisi ekonomikoa jasan zuen eta Gardiner nekazaritza ekonomia modernizatzen eta atzerriko merkataritza eta inbertsioak handitzen saiatu zen. Europako potentziekin ere izan zituen gatazkak. Britainia Handiarekin liskar bat izan zen Gallinas lurraldeari buruz, eta azkenean britainiarrek Sierra Leonako koloniarekin bat egin zuten. Ontzi alemaniar bat arpilatu ondoren, militar alemaniarrek herrialdea bonbardatu zuten eta kalte-ordain bat ordaintzea lortu zuten.

Gardinerrek osasun arrazoiengatik dimisioa eman zuen 188ean eta bi urte geroago hil zen