Wilton G.S. Sankawulo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Wilton G.S. Sankawulo
Liberiako presidente

1995eko irailaren 1a - 1996ko irailaren 3a
David D. Kpormakpor - Ruth Perry
Bizitza
JaiotzaLiberia1937ko uztailaren 26a
Herrialdea Liberia
HeriotzaMonrovia2009ko otsailaren 21a (71 urte)
Hezkuntza
HeziketaCuttington University (en) Itzuli
Iowa State University (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakautorea, idazlea eta politikaria
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaLuteranismoa
Alderdi politikoaUnity Party (en) Itzuli

Wilton Gbakolo Sengbe Sankawulo, Sr. (Haindii, Bong, Liberia, 1937ko uztailaren 26a - Monrovia, 2009ko otsailaren 21a) liberiar idazle eta politikaria izan zen. Liberiako estatuburua izan zen 1995etik 1996ra.

Misio luterotarren eskoletan ikasi zuen. Gero mintegi batean egon zen Kalifornian. Liberiara itzuli zen eta Gobernuaren Prentsa Bulegoan lan egin zuen eta irakasle Liberiako Unibertsitatean. 1970eko hamarkadan idazle ospea lortu zuen eta ipuin eta eleberri liburuak argitaratu zituen. Samuel Doeren irakaslea izan zen eta graduazio azterketa gainditzen lagundu zion.

1995eko irailaren 1etik 1996ko irailaren 1era Estatu Kontseiluko edo Liberiako presidentetza kolektiboko burua izan zen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Tolbert of Liberia
  • The Marriage of Wisdom, and Other Tales (1974)
  • Why Nobody Knows When He Will
  • The Rain and the Night (1979)
  • Sundown at Dawn: A Liberian Odyssey
  • More Modern African African Stories
  • Birds Are Singing (2010)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]