George Weah

Wikipedia, Entziklopedia askea
George Weah

(2019)
25. Liberiako presidente

2018ko urtarrilaren 22a - 2024ko urtarrilaren 22a
Ellen Johnson-Sirleaf - Joseph Boakai

UNICEFen borondate oneko enbaxadorea


Member of the Senate of Liberia (en) Itzuli

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGeorge Manneh Oppong Weah
JaiotzaMonrovia1966ko urriaren 1a (57 urte)
Herrialdea Liberia
 Frantzia  2005eko apirilaren 27a)
 Frantzia  (2015eko ekainaren 10a -
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
Ezkontidea(k)Clar Marie Weah (en) Itzuli
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
HeziketaDeVry University (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria eta politikaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Young Survivors1981 / 1984ezezagunaezezaguna
Bong Range United1984 / 1985ezezagunaezezaguna
Mighty Barrolle1985 / 1986ezezagunaezezaguna
Liberia national association football team1986 / 20187518
Invincible Eleven1986 / 1987ezezagunaezezaguna
Tonnerre Yaoundé1987 / 1988ezezagunaezezaguna
AS Monaco1988 / 199210347
Fitxategi:600px Blu en red con stella e luna gialle.png Paris Saint-Germain1992 / 19959632
A.C. Milan1995 / 200011446
Chelsea Football Club2000 / 2000113
Olympique Marseilla2000 / 2001195
Manchester City Football Club2000 / 200071
Al Jazira Club2001 / 2003ezezagunaezezaguna
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria
Pisua76 kilogramo
Altuera185 zentimetro
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna
Alderdi politikoaCongress for Democratic Change (en) Itzuli

Twitter: GeorgeWeahOff Instagram: george_weah_official FIFA: 2187 Edit the value on Wikidata

George Tawlon Manneh Oppong Ousman Weah (Monrovia, Liberia, 1966ko urriaren 1a - ) Liberiako politikari eta futbolari ohia da.

Politikari gisa, Liberiako presidente hautatu zuten 2017ko hauteskundetan eta 2018ko urtarrilaren 16an hartu zuen kargua.

Futbolari gisa hamalau urte eman zituen Frantzia, Italia eta Ingalaterrako futbol taldeetan jokatzen eta hiru herrialdeetako bitan txapelketak irabazi zituen. 1995an FIFAk munduko urteko jokalari izendatu zuen, Europako urteko jokalaria, eta Afrikako urteko jokalaria.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liberian hainbat taldetan jokatu zuen: Liberian, Young Survivor, Bongrange Company, Might Barole eta Invincible Eleven taldeetan hain zuzen. Gero Kamerunera joan zen, Tonnerre Yaounde taldeak fitxatuta, eta talde horrekin Kamerungo Liga irabaztea lortu zuen 1988an. Urte horretan bertan Frantziako Ligako Lehen mailako AS Monaco taldeak kontratatu zuen. Monaco taldearekin Frantziako Kopa irabazi zuen 1991n, eta Europako Errekopako txapeldunorde geratu zen hurrengo urtean, Werder Bremen talde alemanaren kontra finala galdu ondoren. Hurrengo denboraldian Paris Saint-Germain taldean hasi zen jokatzen, eta talde harekin Frantziako Liga (1994) eta Kopa (1993 eta 1995) irabazi zituen. 1995ean munduko futbol talde handienetako batek fitxatu zuen, AC Milanek. Talde harekin 1996ko Italiako Liga irabazi zuen. Bestalde, Liberiako selekzioarekin ere askotan jokatu du. Bere kezka sozialengatik UNESCOren munduko enbaxadore izendatu zuen NBE erakundeak. Afrikako jokalari onenaren saria irabazi zuen bi aldiz.

1995ean Nazioarteko Futbol Federazioak (FIFA) urteko jokalari onena hautatu zuen, Paolo Maldini italiarraren eta Jürgen Klinsmann alemanaren aurretik. Futbolaren historiako jokalari onenetakotzat hartua da.

Futbola utzi eta gero, bere herrira itzuli eta politikan hasi zen. 2005ean Liberiako presidente hauteskundeetara aurkeztu zen, baina Ellen Johnson-Sirleafek garaitu egin zuen bigarren itzulian. 2017an berriro aurkeztu eta irabazi zituen, Liberiako presidente hautatuz. Ez zuen berrautatzea lortu 2023an.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]