Antiokiako Printzerria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antiokiako printzerria» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search

Antiokiako Printzerria
''Principatus Antiochenus''

1098 – 1268
Estatu-basailua
Coat of Arms of Prince Bohémond VI of Antioch.png
Map Crusader states 1135-en.svg
Hiriburua Antiokia
Hizkuntza(k) Erdi Aroko latin, greziera, arabiera
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa (de jure)
Aurrekoak
Rectangular green flag.svg Fatimitar Kalifa-herria
Flag of None.svg Rûmgo Sultanerria
Ondorengoa
Mamelukoen Sultanerria Mameluke Flag.svg

Antiokiako Printzerria Lur Santuan zeuden Gurutzatuen estatuetako bat izan zen.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musulmanen mendebalderanzko aurrera egiteak, kristauen artean ardura handia sortu zuen. Toki Santuak (Palestina eta Israel) erori ondoren, aita santuak, gurutzadak bezala ezagutzen diren espedizio militarrak bultzatu zituen.

Lehen Gurutzadan, Bohemundo Tarentokoa printzeak, Bizantziar Inperioak musulmanen aurka galdu zituen lurraldeak berreskuratzeko kanpaina arrakastatsu bat egin zuen. Baina, Antiokia hartuz bere kanpaina amaitu ondoren, lurraldea mantendu zuen, printzerri hau sortuz.

Antiokia, antzinako bizantziar hiri bat zen, musulmanek, 10 urte lehenago konkistatu zutena, 1084an. Eta, Konstantinopla gurutzatzean, Alexo I.a Komneno bizantziar enperadoreak, bizantziarrek jada galdutako lurralderantz itzultzen ari ziren gurutzatuen agintari nagusienei konpromiso bat exijitu zien, eta soilik Raimundo IV.a Tolosakoak ez zuen zinik egin.

Setioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antiokia setiatzeko zailtasunen aurrean, Bohemundok, feudo batean sartzeko aukera ikusten du. Lehenik mehatxatu egin zuen, egoitzaren hedapena aldarrikatuz, Italiara laguntza bila itzuliz, baina bere estratega ahalmena eta berarekin zuen armadaren tamaina, gurutzatuentzat ezinbestekoak ziren, hauek, berak nahi zuena agindu ziotelarik, bertan gera zedin. Ondoren, Tatikiosen irteerak, bizantziar enperadorearen ordezkaria zena, traizio bat aldarrikatzeko aukera eman zion, gurutzatuei, bere zina hartzea ahalbidetuko ziena, askatuz. Azkenik, ziurtatua izan ondoren (hiri barneko adimen baten bidez) azkenik sartzeko gai izateko, gurutzadako agintariek, hirian sartzen lehena, hiriaren jabe izango zela agindu zioten. Honela, 1098ko ekainaren 3ko gauerdian, hiria hartua izan zenean, soilik Bohemundoren bandera zegoen hirian.

Antiokiako printzeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antiokiako Printzerria Aldatu lotura Wikidatan