Rûmgo Sultanerria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rûmgo Sultanerria
سلجوقیان روم
Saljūqiyān-e Rūm
1077 – 1307
Sultanerria
Rumeko Sultanerriaren bilakaera
Geografia
HiriburuaIznik (Nicaea)
Konya (Iconium)
Azalera1243an 400.000 km²
Kultura
Hizkuntza(k)Persiera (ofizialki)
ErlijioaIslama
Historia
Seljuq Inperio Handiaren banaketa1077
Barne gatazkak1307
Aurrekoa
Seljuq Inperio Handia
Ondorengoa
Otomandar Inperioa

Rûmgo Sultanerria (gaur egungo turkieraz: Rum Selçuklu Devleti, Anadolu Selçuklu Devleti, Türkiye Selçuklu Devleti edo Konya Selçuklu Devleti) Anatolian Seljuq Inperio Handiak izan zuen jarraipena izan zen, leinu jarraituarekin, 1077tik 1307ra. Hiriburuak İznik eta Konyan egon ziren. Sultanaren gortea asko mugitzen zenez Kayseri eta Sivas ere baziren hiriburu noizean behin. Bere momenturik gorenean Antalya-Alanyaraino iristen zen Mediterraneoko kostaldean eta Sinoperaino Itsaso Beltzan. Ekialdean beste Turkiar estatu batzuk absorbitu zituen eta Van lakura iritsi zen. Mendebaldean Denizliraino iritsi zen, ia-ia Egeoraino.

Rûm hitza arabierazko Erromatar Inperiotik dator. Seljuqtarrek lurralde honi Rum jarri zioten arabiarrentzat lurralde horiek erromatarrak baitziren, hau da, Bizantziarrak.

Sultanerriak egoera ona bizi izan zuen XII. mendetik XIII.era. Hainbat karabansarairekin Iran eta Asiako erdialdetik itsasora iristeko bidea errazten zuten. Genoarekin harreman handiak sortu zituzten garai honetan. Manzikerteko guduaren ostean Anatolian ezarri ziren beste estatu batzuk ere bereganatu zituzten: Danishmendiarren Erresuma, Mengücek, Saltuklu eta Artuklu. Gurutzadak ondo eraman zituzten, baina 1243an Mongolen aurka ez zuten mantentzea lortu. Garai honetan Mongoliarren menpeko bilakatu ziren eta horren ondorioz XIII. mendearen bigarren erdialdean sultanerriaren indarra desagertu zen eta 1310eko hamarkadan jada estatuaren arrastorik ez zen geratzen.

Hala ere hainbat printzerri edo beylik sortu ziren, horietako bat Osmanoğlu izenekoa, geroago Otomandarrak izena hartuko zuena hainbat lurralde menderatzeko.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]