Antoine Furetière

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antoine Furetière

seat 31 of the Académie française (en) Itzuli

1662 - 1688
Pierre de Boissat (en) Itzuli - Jean de La Chapelle (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaParis1619ko abenduaren 28a
Herrialdea Frantziako Erresuma
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParis1688ko maiatzaren 14a (68 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
JarduerakPoligrafoa, idazlea, eleberrigilea, poeta, lexikografoa, abokatua eta legelaria
KidetzaFrantses Akademia
Izengoitia(k)A. F eta A.F.
Le Roman Bourgeois liburuaren azala.

Antoine Furetière (Paris, 1619ko abenduaren 28-1688ko martxoaren 14) elizgizon frantsesa, poeta, alegiagile, eleberrigile eta lexikografo ospetsua izan zen.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Legeak ikasi zituen eta defendatzaile gisa lan egin zuen baina, ondoren, apaiza egin zen eta 1662an, Bourgesko Chalivoy abadetxearen burua izatea lortu zuen. Denbora librean idazten zuen eta Nouvelle Allégorique, ou histoire des derniers troubles arrivés au royaume d'éloquence (1658) eta Voyage de Mercure (1653) obra satirikoei esker Frantses Akademiako kidea izendatu zuten. Urte haietan Akademiak hizkuntzaren hiztegia prestatzekotan zegoen baina Furetièrek antzeko lana ia burututa zuen. Horrek akademikoen artean gorrotoa eragin zuen; besteak beste Furetièreren aurka hitz egin zuten esanez haien datuak beste egileei lapurtuak zirela. Azkenik, 1685ean, Akademiatik kanporatu zuten. Furetièreren mendekua Couches de l'académie (Amsterdam, 1687) satira idaztea izan zen.[2] [3]

Furetièreren Dictionnaire universel egilea hil ondoren agertu zen, 1690an, Rotterdamen. Lan honek eragin handia izan zuen. 1701ean Henri Basnage de Beauvalek (1656–1710) beste edizio hobetua plazaratu zuen. 1771an, Furetièreren lanean oinarrituta Dictionnaire de Trévoux agertu zen.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]