Edukira joan

Antoine Kambanda

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antoine Kambanda

(2022)

San Sisto (en) Itzuli kardinal apaiz

2020ko azaroaren 28a -
3. Artzapezpiku katolikoa

2018ko azaroaren 19a -
Thaddée Ntihinyurwa (en) Itzuli
Elizbarrutia: Roman Catholic Archdiocese of Kigali (en) Itzuli
elizbarrutiko apezpiku

2013ko maiatzaren 7a - 2018ko azaroaren 19a
Kizito Bahujimihigo (en) Itzuli
Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Kibungo (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaNyamata (en) Itzuli1958ko azaroaren 10a (65 urte)
Herrialdea Ruanda
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Antoine Kambanda (Nyamata, 1958ko azaroaren 10a) ruandar elizgizon katolikoa da. 2013tik 2018ra Kibungoko apezpikua izan zen eta 2019tik aurrera Kigaliko artzapezpikua da.

2020ko azaroaren 28an Frantzisko aita santuak kardinal izendatu zuen. Ruandako lehen kardinala da[1].

Antoine Kambanda artzapezpikuaren armarria

Antoine Kambanda 1958ko azaroaren 10ean jaio zen Ruandan. Etnien arteko indarkeria zela eta, familia Burundira eta gero Ugandara joan zen bizitzera, non Antoinek oinarrizko ikasketak egin zituen, eta gero Kenyara, non batxilergoa egin zuen[2]. Jaioterrira itzuli ondoren, Rutongoko apaizgaitegi txikian ikasi zuen 1983tik 1984ra eta Nyakibandako San Karlos Borromeo apaizgaitegi nagusian 1984tik 1990era[3].

1990eko irailaren 8an, Joan Paulo II.a aita santuak apaiz ordenatu zuen Kabgayin. 1990etik 1993ra hezkuntzarako prefeta izan zen Nderako San Bizente apaizgaitegi txikian. 1993tik 1999ra Erromako Alfonsiana akademian ikasi zuen eta teologia moralean doktoregoa lortu zuen[3].

Kambandaren gurasoak eta sei anai-arrebetatik bost, beste senide eta lagun askorekin batera, 1994an hil ziren Ruandako genozidioan[2].

1999an Kigaliko Caritas bulegoko zuzendari izendatu zuten. Ondoren, Kigaliko artxidiozesiako Garapen Batzordeko zuzendari, Justizia eta Bakearen aldeko Batzordeko buru eta teologia moraleko irakasle izan da[3]. 2004an Ruandako genozidioaz mintzatuz, aitortu zuen katoliko batzuk jendea babesten saiatu ziren arren, beste batzuk hilketen konplize izan zirela[4]. Gainera, genozidioaren ondorioak gainditzeko Eliza Katolikoak berak berreraikuntzak egin behar zituela esan zuen[5].

2005eko irailean Crescenzio Sepe kardinalak Kabgayiko apaizgaitegi nagusiko zuzendari izendatu zuen. 2006ko otsailaren 10ean Nyakibandako San Karlos Borromeo apaizgaitegiko zuzendari bilakatu zen[3].

2013ko maiatzaren 7an, Frantzisko aita santuak Kibungoko apezpiku izendatu zuen[6] Kizito Bahujimihigoren ordez[7]. Uztailaren 20an apezpiku ordenatu zuten Kibungoko katedralean[8]. Ut vitam habeant (euskaraz: «Bizia izan dezaten») leloa hautatu zuen[9][10].

2015ean Ruandako apezpiku-konferentziak apezpikuen kontziliora joateko hautatu zuen[11].

2018ko azaroaren 19an, Frantzisko aita santuak Kigaliko artzapezpiku izendatu zuen[12], eta 2020ko urriaren 25ean kardinal[13]. Abenduaren 16an Herrien Ebanjelizaziorako Kongregazioko kide bihurtu zen[14], eta 2021eko urrian Hezkuntza Katolikorako Kongregazioko kide[15].

Ondorengotza apostolikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Frantsesez) Bodjoko, Jean-Pierre. «Cardinal Kambanda : par mon cardinalat, « le Pape est dans les périphéries »» Vatican News 2020-12-02 (Noiz kontsultatua: 2024-07-29).
  2. a b (Ingelesez) Hendey, Lisa M. «Rwandan Bishop Kambanda Reflects on the Genocide in His Country» Patheos 2014-07-15 (Noiz kontsultatua: 2024-07-29).
  3. a b c d (Ingelesez) «New rector appointed for St. Charles National Major Seminary in Nyakibanda» Agenzia Fides 2006-02-17 (Noiz kontsultatua: 2024-07-29).
  4. (Ingelesez) Walker, Robert. «Rwanda's religious reflections» BBC News 2004-04-01 (Noiz kontsultatua: 2013-03-21).
  5. (Ingelesez) Kambanda, Antoine. «The Struggle for Peace in Rwanda» Catholic Peacebuilding Network 2006-07-26 (Noiz kontsultatua: 2024-07-29).
  6. (Italieraz) «Nomina del vescovo di Kibungo (Rwanda)» Bollettino Sala Stampa della Santa Sede 2013-05-07 (Noiz kontsultatua: 2024-07-29).
  7. (Frantsesez) «Mgr Antoine Kambanda, nouvel évêque de Kibungo, au Rwanda» La Croix 2013-05-09 (Noiz kontsultatua: 2024-07-29).
  8. a b (Ingelesez) «Antoine Cardinal Kambanda» Catholic Hierarchy (Noiz kontsultatua: 2024-07-29).
  9. (Ingelesez) Mares, Courtney. «Rwanda’s first cardinal sees family as key to planting the seeds of peace» CNA 2020-12-01 (Noiz kontsultatua: 2024-07-29).
  10. Jn 10:10
  11. (Ingelesez) «Vatican Releases Full List of Synod Participants» Zenit 2015-09-15 (Noiz kontsultatua: 2018-11-20).
  12. (Italieraz) «Rinuncia dell’Arcivescovo di Kigali (Rwanda) e nomina del successore» Bollettino Sala Stampa della Santa Sede 2018-11-19 (Noiz kontsultatua: 2024-07-29).
  13. (Ingelesez) O'Connell, Gerard. «Pope Francis names 13 new cardinals, including Wilton Gregory, the archbishop of Washington D.C.» America 2020-10-25 (Noiz kontsultatua: 2024-07-29).
  14. (Ingelesez) «Appointment of members of the Dicasteries of the Roman Curia» Holy See Press Office. Summary of Bulletin 2020-12-16 (Noiz kontsultatua: 2024-07-29).
  15. (Ingelesez) Ssebwami, Javira. «Pope Francis appoints Rwandan Cardinal Kambanda member of Congregation for Catholic Education» PML Daily 2021-10-04 (Noiz kontsultatua: 2024-07-29).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]