Edukira joan

Antoninoren Ibilbidea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antoninoren Ibilbidea
Historia
SorreraIII. mendea

Antoninoren Ibilbidea edo Antonio Augusto Karakalaren Ibilbidea (Latinez: Itinerarium Antonini Augusti) Antzinako Erromako dokumentu bat da, ustez III. mendean idatzia, non Erromatar Inperioko bideak bilduta aurkitzen diren.

Dokumentuaren sorrera eta kopia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oinarrizko ibilbide honetatik mantentzen dena, Diokleziano enperadorearen agintaldiaren amaierako kopia bat da (IV. mendea). Izena gorabehera, ez dirudi Antonino Pio enperadorearekin zerikusirik duenik, baizik eta Marko Aurelio Antoninorekin, Karakala izenez ezaguna, 211tik 217ra gobernatu zuena, eta garai haietan ibilbidea konpilatzen hasia izango zena, III. eta IV. mendeetan zehar.

Garaiko Erromako egitura ulertzeko lehen mailako dokumentua da. Bide bakoitzean mansioak, korrespondentziak eta miliak identifikatzen ziren. Bere ezaugarri eta adierazpenengatik, zergak biltzeko herriguneak aurkitzea errazteko pentsatuago dagoela dirudi, bidaiarien laguntzarako baino. Hala ere, aipaturiko ibilbideko distantziei buruzko adierazpenek, desagertutako herri ugari aurkitzea ahalbidetu du erromatar galtzada sare osoan zehar, baita beste iturri batzuk dokumentatu gabeko erromatar galtzada batzuk ere.[1]

Antoninoren Ibilbideak Pretoreen erregistroan agertzen ziren ibilbideak baino ez ditu kontutan hartzen, edo gaur esango litzatekeen bezala, Estatuko galtzadak. Plinio, Estrabon eta beste idazle batzuei esker erreferentziatuta dauden tokiko bideak falta dira. Horregatik, Ibilbidea ez da erromatar galtzada guztien bilketa bat, nagusienak baino ez dira kontuan hartzen. Behe Inperioko Erromatar probintzien historia ikertzeko berebiziko garrantzizko iturria da, galtzadez eta distantzien gain, populatutako toki asko identifikatzen dituelako.

Dokumentu honetan 372 ibilbide aipatzen dira, eta adibidez horietatik 34 Hispaniako probintzietakoak dira (I zenbakitik XXXIV zenbakira).

Ibilbidea gaur egungo Euskal Herrian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ab Asturica Burdigalam, Iter XXXIV, edo 34. itinerarioa da gaur egungo Euskal herria gurutzatzen duen galtzada erromatarretako bat.

Hispaniako galtzada erromatar nagusiak

Erromatar galtzaden azterketarako beste antzinako iturri batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Blázquez, Antonio. (1892). Nuevo estudio sobre el. (kontsulta data: 2026-01-22).