Antonio Luis Baena Tocón

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Antonio Luis Baena Tocón
Bizitza
Jaiotza 1915
Herrialdea  Espainia
Heriotza 1998 (82/83 urte)
Jarduerak
Jarduerak gudaria eta funtzionarioa

Antonio Luis Baena Tocón (1915-1998) espainiar militar eta funtzionarioa izan zen, Espainiako Gerra Zibilaren ondorengo urteetan Francisco Francoren diktadurako hainbat auzitegi militarren parte izan zena.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Miguel Hernández gartzelan (1939)

1939 eta 1943 artean, alferez zela, Baena Tocón Prentsa Auzitegi Bereziari esleitu zitzaion.[1] Auzitegi honen lana Espainiako Bigarren Errepublikan komunikabideetan idatzi zuten pertsonak jazartzea eta purgatzea zen. Instrukzio-epailearen aginduz, Baena Tocónek Madrilgo Udal Hemeroteka ikertu zuen, idazleen eta kazetarien izenak jasoz, baita beren literatur lanetan burutu zituzten ustezko delituak ere.[2]

Hortaz gain, Baena Tocón Prentsa Auzitegi Berezi honekin lotutako hainbat gerra-kontseiluetako kide izan zen; besteak beste, 1940ko martxoan Miguel Hernández olerkariari heriotza-zigorra ezarri ziona (gero 30 urtetako kartzela-zigorrera kommutatu zitzaion). Baena Tocón prozesu honetako idazkaria izan zen, nahiz eta Zuzenbide Lizentziaturako irakasgai gutxi batzuk baino gaindituak ez izan.[3]

1966ko ekainean, Antonio Luis Baena Tocón Kordobako Udaleko kontu-hartzaile izendatu zuten;[4] lan honetan jardun zuen erretiroa hartu arte.[5] Hori baino lehen, Aldundiaren ikuskatzaileorde izana zen; biak ala biak, diktaduran ohikoa zen bezala, erregimenaren zerbitzura egindako merituen ordainetan.[6]

Polemika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019ko ekainean, bere semeak eskatuta, Alacanteko Unibertsitateak, Antonio Luis Baena Tocónek Miguel Hernándezen prozesuan izandako parte hartzeari buruzko informazio guztia bere artxibo dijitaletatik ezabatu zuen.[2] Honek Streisand efektu bat sortu zuen, Baena Tocónen izena trending topic bihurtuz.[7]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Ríos Carratalá, Juan A., 1958- Nos vemos en Chicote : imágenes del cinismo y el silencio en la cultura franquista ISBN 9788497173995 PMC 933229673 . Noiz kontsultatua: 2019-06-19 .
  2. a b (Gaztelaniaz)  Bono, Ferran (2019-06-18) «La Universidad de Alicante borra en Internet el nombre del secretario del juicio contra Miguel Hernández» El País ISSN 1134-6582 . Noiz kontsultatua: 2019-06-19 .
  3.   Carratalá, Juan A. Ríos (2015) «El caso Diego San José, la sombra de Miguel Hernández y el juez humorista» Anales de la literatura española contemporánea, ALEC (1): 355–375 ISSN 0272-1635 . Noiz kontsultatua: 2019-06-19 .
  4. (Gaztelaniaz)  Levante-EMV «Los verdugos de Miguel Hernández» www.levante-emv.com . Noiz kontsultatua: 2019-06-19 .
  5. (Ingelesez)  «Antonio Luis Baena Tocón nuevo interventor del ayuntamiento de Cordoba» Habilitados Nacionales . Noiz kontsultatua: 2019-06-19 .
  6.   Blanco, Miguel Ángel del Arco; Anderson, Peter (2011) «Construyendo la dictadura y castigando a sus enemigos. Represión y apoyos sociales del franquismo (1936-1951)» Historia social (71): 125–141 ISSN 0214-2570 . Noiz kontsultatua: 2019-06-19 .
  7. (Gaztelaniaz)  Cuando intentas borrar la historia y te comes un efecto Streisand como un piano 1560867424 . Noiz kontsultatua: 2019-06-19 .