Antonio Luis Baena Tocón
Antonio Luis Baena Tocón | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1915 |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | 1998 (82/83 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | funtzionarioa |
Antonio Luis Baena Tocón (1915-1998) espainiar militar eta funtzionarioa izan zen, Espainiako Gerra Zibilaren ondorengo urteetan Francisco Francoren diktadurako hainbat auzitegi militarren parte izan zena.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1939 eta 1943 artean, alferez zela, Baena Tocón Prentsa Auzitegi Bereziari esleitu zitzaion.[1] Auzitegi honen lana Espainiako Bigarren Errepublikan komunikabideetan idatzi zuten pertsonak jazartzea eta purgatzea zen. Instrukzio-epailearen aginduz, Baena Tocónek Madrilgo Udal Hemeroteka ikertu zuen, idazleen eta kazetarien izenak jasoz, baita beren literatur lanetan burutu zituzten ustezko delituak ere.[2]
Hortaz gain, Baena Tocón Prentsa Auzitegi Berezi honekin lotutako hainbat gerra-kontseiluetako kide izan zen; besteak beste, 1940ko martxoan Miguel Hernández olerkariari heriotza-zigorra ezarri ziona (gero 30 urtetako kartzela-zigorrera kommutatu zitzaion). Baena Tocón prozesu honetako idazkaria izan zen, nahiz eta Zuzenbide Lizentziaturako irakasgai gutxi batzuk baino gaindituak ez izan.[3]
1966ko ekainean, Antonio Luis Baena Tocón Kordobako Udaleko kontu-hartzaile izendatu zuten;[4] lan honetan jardun zuen erretiroa hartu arte.[5] Hori baino lehen, Aldundiaren ikuskatzaileorde izana zen; biak ala biak, diktaduran ohikoa zen bezala, erregimenaren zerbitzura egindako merituen ordainetan.[6]
Polemika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2019ko ekainean, bere semeak eskatuta, Alacanteko Unibertsitateak, Antonio Luis Baena Tocónek Miguel Hernándezen prozesuan izandako parte hartzeari buruzko informazio guztia bere artxibo dijitaletatik ezabatu zuen.[2] Honek Streisand efektu bat sortu zuen, Baena Tocónen izena trending topic bihurtuz.[7]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Ríos Carratalá, Juan A., 1958-. Nos vemos en Chicote : imágenes del cinismo y el silencio en la cultura franquista. ISBN 9788497173995. PMC 933229673. (Noiz kontsultatua: 2019-06-19).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Bono, Ferran. (2019-06-18). «La Universidad de Alicante borra en Internet el nombre del secretario del juicio contra Miguel Hernández» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2019-06-19).
- ↑ Carratalá, Juan A. Ríos. (2015). «El caso Diego San José, la sombra de Miguel Hernández y el juez humorista» Anales de la literatura española contemporánea, ALEC 40 (1): 355–375. ISSN 0272-1635. (Noiz kontsultatua: 2019-06-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) Levante-EMV. «Los verdugos de Miguel Hernández» www.levante-emv.com (Noiz kontsultatua: 2019-06-19).
- ↑ (Ingelesez) «Antonio Luis Baena Tocón nuevo interventor del ayuntamiento de Cordoba» Habilitados Nacionales (Noiz kontsultatua: 2019-06-19).
- ↑ Blanco, Miguel Ángel del Arco; Anderson, Peter. (2011). «Construyendo la dictadura y castigando a sus enemigos. Represión y apoyos sociales del franquismo (1936-1951)» Historia social (71): 125–141. ISSN 0214-2570. (Noiz kontsultatua: 2019-06-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) Cuando intentas borrar la historia y te comes un efecto Streisand como un piano. 1560867424 (Noiz kontsultatua: 2019-06-19).