Antonio Maceo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Antonio Maceo
Antonio Maceo.jpg
Bizitza
Izen osoa Antonio Maceo Grajales
Jaiotza Santiago de Cuba1845eko ekainaren 14a
Herrialdea  Kuba
Heriotza Punta Brava1896ko abenduaren 7a (51 urte)
Familia
Aita Marcos Maceo
Ama Mariana Grajales
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta militarra
Zerbitzu militarra
Gradua teniente jeneral
Gatazka Hamar Urteko Gerra
Kubako Independentzia Gerra

Antonio Maceo Grajales (Santiago de Cuba, Kuba, 1845eko ekainaren 14a - Punta Brava, 1896ko abenduaren 7a) Kubako militarra izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gudarosteko buruzagietako bat izan zen, bere herriak burujabetasunaren alde egin zituen borroketan. Hamar Urteko Gerran (1868-1878) parte hartu zuen, eta gudarostearen zati baten buru izan zen Las Guasimasko guduan (1874).

Zanjongo Bakea ez zuen onartu, eta borrokan jarraitu zuen Ekialdeko probintzian. Azkenik, baliabiderik eta gizonik gabe, Jamaikara alde egin behar izan zuen.

1890ean Kubara itzuli zen, iraultzaile-taldeak koordinatzeko, baina atxilotu eta atzerrira bidali zuten. Erbestean harreman estuak izan zituen José Martírekin eta Máximo Gómezekin.

1895eko Iraultza hasi zenean, Duaban lehorreratu eta Martínez Campos Jobiton eta Pedralejon garaitu ondoren, Ekialdeko probintzia eskuratu eta Camagüey eraso zuen. Punta Bravatik hurbil hil zen borrokaldi batean.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antonio Maceo Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Kuba
Artikulu hau Kubako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.