Antonio Munsuri Sainz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antonio Munsuri Sainz


Madrilgo Udaleko zinegotzia

1899 - 1901eko urriaren 28a
Bizitza
JaiotzaKarrantza1853ko uztailaren 7a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaMadril1901eko urriaren 28a (48 urte)
Hobiratze lekuaSan Justoren hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza: garuneko kongestioa
Jarduerak
Jarduerakmerkataria eta politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaAlderdi Liberal-Kontserbadorea
Nekrologia Antonio Munsuri Sainz. El Liberal (Madrid) 29 de octubre de 1901

Antonio Munsuri Sainz (Karrantza, 1853 - Madril, 1901) bizkaitar merkatari eta politikaria, Madrilgo Merkataritza Instrukzioaren Zentroko erakundeko kide fsortzaile eta zuzendaria. Madrilgo Udaleko zinegotzia izan zen.


Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karrantza Haraneko Sancides auzoan 1853ko uztailaren 7an jaio zen. 1868an, bere aita Manuel Munsuri Brena hil ondoren, 15 urte zituela -ezkontza-espedientearen datuak- Madrilera joan zen eta hamarkada batean jada jostun gisa integratu zen Madrilgo elkartean, 1879ko prentsan Madrileko Sorospen Batzarrari egindako 1,5 pezetako dohantzari buruzko aipamena agertzen baita.[1]

Arropa-tailer bat izan zuen Kale Nagusiko 11n[2][3], baina bere ehungintza-jarduera ez zen saltoki horretara mugatu, Espainiako Bankuaren eta bi eskolen uniformeak egiteko ardura baitzuen[4].

1882ko maiatzaren 18an, Madrilgo patroi batzuekin eta langile talde batekin batera, Merkatal Argibideetarako Zentroa sortu zuen[5]. Zentro horren diruzaina izan zen 1883an[6][7][8][9], eta urtebete geroago, ikasketa-ikuskatzailea[10][11].

Antonio Alderdi Liberal-Kontserbadoreko kidea izan zen[12][13] (Cánovas del Castillok 1874an sortua).

Castora del Fresno y Leredo ezkondu zuen 1885eko otsailaren 3an, San Ginés elizan, eta jostundegi berri bat ireki zuen Carrera de San Jerónimoko 29an (Madril)[14].

1894ko lehen hilabeteetan, Maria Kristina erregina erregeordeari bisita egin zion, Merkataritza Instrukzioiaren Zentroaren Montepio delakoaren sorreraren berri emateko, merkataritza eta bankako saltzaileei gaixotasun, zesantia ohoretsu eta baliaezintasun ekonomikoetan laguntzeko sortua[15]. Montepio hori merkataritzako langile guztiei zabalduko zitzaien, bazkideak izan ez arren (1895).

1894ko azaroan, José María Cos y Macho Madril-Alcala elizbarrutiko gotzainari bisita egin zion, Merkatal Instrukzioko Zentroaren ikastaroaren inauguraziora gonbidatzeko[16]. Une horretan 670 ikasle trebatzen ari ziren eta horietatik 173k -merezimendudun direlakoak- doako hezkuntza jasotzen zuen[17].

1897an Sociedad de Maestros Sastres La Confianza elkarteko diruzain izendatu zuten Antonio[18].

Urte horretan bertan, Merkataritza Montepioaren Batzordeko kide izan zen, eta Merkataritzako Instrukzioko Zentroaren Zuzendaritza Batzordean sartu zen[19][20].

Antonio Munsuri Sainzen hilobia

1899ko maiatzean Madrilgo Udaleko (Kongresu barrutikoa) zinegotzi eta Kongresu barrutiko Sorospen Etxeko lehendakari izatera pasa zen[21][22].

Merkataritzaren Instrukzio Zentroaren presidenteorde kargua bete zuen 1900ko urtarrilean[23], eta martxoan bitarteko presidente kargua denboraldi batez; izan ere, Eugenio Sainz Romillo presidenteak erabat jardun nahi izan zuen Batasun Nazionalaren berrantolaketan, eta Antonio agertu zen ekitaldi publikoetan[24].

1900ko maiatzaren 26an, Madrilgo Udalak antolatutako segizio bateko kide izan zen. Segizio horrek Ramón de la Cruz, jaunaren oroimenezko hilarria aurkeztu zuen Cedaceros kaleko 1. zenbakian, hura bizi eta hil zen etxean[25].

1901eko otsailean, Ramón de Campoamoren hiletan ere parte hartu zuen[26].

1901eko martxoaren 16an, Eugenio Sainz Romillo eta Antonio Munsuri, besteak beste, Segismundo Moret Gobernazio ministroarekin bildu ziren igandeko atseden legea lortzeko asmoz. Oso pozik atera ziren handik, laster itxiko baitzituzten dendak igandeetan[27]. Apirilean prentsan agertu zen:

“Gremioek joan zen astelehenean egin zuten bileran hartutako erabakiaren arabera, hemendik aurrera denda guztiak itxita egongo dira igande arratsaldeko ordu bietatik astelehen goizera arte. Puntu horri dagokionez, industrialari gehienak ados daude, eta kopuru txiki bat baino ez da falta. Kopuru horren sinadura Merkataritza Instrukzioaren Zentroko lehendakari Sáinz Romillo jauna saiatuko da jasotzen”[28].

1901eko apirilaren amaieran, Madrilgo Udalean oturuntza bat egin zen Buenos Aires hiriko ordezkarien omenez, eta, besteak beste, Antonio Munsuri izan zen bertan[29].

Bat-batean hil zen, 1901eko urriaren 28an, garuneko kongestioak jota[30] eta San Justo hilerrian lurperatu zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. El Imparcial (4500) (Madrid). 16 de diciembre de 1879.
  2. La Correspondencia de España (9161) (Madrid). 22 de abril de 1883.
  3. Anuario del Comercio (Madrid). 1886. p. 180.
  4. La Iberia (8132) (Madrid). 27 de enero de 1883.
  5. Tiana Ferrer, Alejandro (1991). Maestros, misioneros y militantes: la educación de la clase obrera madrileña, 1898-1917. Secretaría General Técnica. Centro de Publicaciones. Ministerio de Educación y Ciencia. p. 224. ISBN 84-369-2197-6.
  6. La Iberia (8427) (Madrid). 27 de noviembre de 1883.
  7. El Imparcial (5921) (Madrid). 26 de noviembre de 1883.
  8. El Día (1271) (Madrid). 26 de noviembre de 1883.
  9. Diario Oficial de Avisos de Madrid (331). 27 de noviembre de 1883.
  10. Santos Velasco, Esther (2023). Antonio Munsuri Hacer política en el siglo XIX. CELYA. p. 22. ISBN 978-84-18117-74-9.
  11. El País (2701) (Madrid). 17 de noviembre de 1894.
  12. La Época (17726) (Madrid). 13 de octubre de 1899.
  13. La Época (18071) (Madrid). 1 de octubre de 1900.
  14. La Época (12826) (Madrid). 21 de abril de 1888.
  15. El Liberal (5240) (Madrid). 7 de febrero de 1894.
  16. El Día (5236) (Madrid). 16 de noviembre de 1894.
  17. Tiana Ferrer, Alejandro (1991). Maestros, misioneros y militantes. La educación de la clase obrera madrileña, 1898-1917. Secretaría General Técnica. Centro de Publicaciones. Ministerio de Educación y Ciencia. p. 227. ISBN 84-369-2197-6.
  18. El Día (5996) (Madrid). 14 de enero de 1897.
  19. El País (3496) (Madrid). 26 de enero de 1897.
  20. El Imparcial (10683) (Madrid). 28 de enero de 1897.
  21. El Correo (3652) (Madrid). 26 de octubre de 1900.
  22. El Día (7279) (Madrid). 5 de diciembre de 1900.
  23. El Globo (8883) (Madrid). 30 de marzo de 1900.
  24. El Día (7222) (Madrid). 1 de octubre de 1900.
  25. La Época (17946) (Madrid). 26 de mayo de 1900.
  26. El Globo (9202) (Madrid). 14 de febrero de 1901.
  27. El Heraldo de Madrid (3777) (Madrid). 17 de marzo de 1901.
  28. La Época (18260) (Madrid). 11 de abril de 1901.
  29. El Heraldo de Madrid (3819) (Madrid). 29 de abril de 1901.
  30. Diario oficial de avisos de Madrid (302) (Madrid). 30 de octubre de 1901.