Antonio Sánchez Barbudo
Antonio Sánchez Barbudo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Madril, 1910 |
Herrialdea | ![]() ![]() |
Bizilekua | Espainia Mexiko Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Palm Beach Gardens, 1995eko abuztuaren 19a (84/85 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Angela Selke |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, kazetaria, unibertsitateko irakaslea, erromanista eta poeta |
Enplegatzailea(k) | University of Texas System (en) ![]() Wisconsingo Unibertsitatea Madisonen |
Jasotako sariak | |
Mugimendua | 1936ko belaunaldia |
Genero artistikoa | olerkigintza |
Antonio Sánchez Barbudo (Madril, Espainia, 1910 – Madison, Wisconsin, Ameriketako Estatu Batuak, 1995eko abuztuaren 19a) gaztelaniazko idazlea izan zen.
Espainiako Gerra Zibilaren garaian sortu ziren hainbat aldizkaritako lankide izan zen, El Mono Azul eta Hora de Españakoa, besteak beste. Entre dos fuegos (Bi suren tartean) ipuin-bildumarengatik Espainiako Literatura Sari Nazionala lortu zuen 1983an. Behin gerra amaitu zenean, Mexikora ihes egin zuen. Ondoren Texas eta Wisconsingo unibertsitateetako irakasle izan zen. Hainbat artikulu idatzi zituen, literatura-ikerketak eta ipuinak, eta baita eleberri bat, Sueños de grandeza (1946, Handitasun-ametsak) eta Una pregunta sobre España (1945, Galdera bat Espainiari buruz) saiakera-liburua ere.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.