Edukira joan

Antton Aranburu Bengoetxea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antton Aranburu Bengoetxea
Bizitza
JaiotzaUsurbil1950eko urtarrilaren 22a (74 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta irakaslea
Enplegatzailea(k)Deia
Euskadi Irratia
KidetzaEuskaltzaindia
Artikulu hau kazetariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Antton Aranburu».

Antton Aranburu Bengoetxea (Usurbil, Gipuzkoa, 1950eko urtarrilaren 22a) euskal kazetaria da, Euskadi Irratiko euskara zerbitzuburua izatetik erretiroa hartua. Irakasle eta bertsolaria ere izan da.

Irakaslea (1970-1977)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1970ean hasi eta zortzi urtez aritu zen irakasle Elgoibarko ikastolan,

Kazetaria (1977tik)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1977an, Deia egunkarian Martin Ugaldek osatutako euskal erredakzio-taldean kazetari. 1982an, Euskadi Irratia sortzeaz batera, bertako zuzendariorde izendatu eta albiste-emankizunei ekin zien. Hainbat tertulia eta elkarrizketatan parte hartu zuen irratiko "Lagunartean" eta "Bidelagun" saioetan, besteak beste.[1]

Bertsolaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertsolari-bertsozale eta kantari izana zen 70eko hamarkadan. Bertsoak argitaratu ditu,[2] bertsolari txapelketatan gutxienez 12 aldiz parte hartu du epaile edo gai jartzaile, eta gutxienez 32 bertso saio grabatu ditu.[3]

Euskaltzain urgazlea (1996tik)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaltzain urgazle izendatu zuen Euskaltzaindiak 1996ko martxoaren 29an. Bertsolaritza (1978-1985) eta Herri Literatura (1985-) Batzordeetako kidea da.[4]

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Indalezio Bizkarrondo “Bilintx” (1831-1876) Eusko Jaurlaritza, 2010[5]
  • Juan Mari Lekuona-ri omenaldia. (2009). Hainbat egileren artean sortutako liburu horretan Antton Aranburuk artikuluan Lekuonaren kanta argitaratugabe bat dokumentatu zuen: Arrats bakardadean. Inoiz lagunartean kantatu izan zuena. Pentsatzekoa da, 1960 aldera, Saturrarango seminario txikian zegoela Lekuonak egindako kanta dela. Haren ikasle izandako Antton Aranburuk jaso zuen liburu horretan, partitura eta guzti.[6]
  • Uztapide : eskua bertsotan. Euskera : Euskaltzaindiaren lan eta agiriak, 54, 1, 2009, 241-243 or.
  • Bertsolaritza gaur eta bihar. Jakin, 14-15, 1980 Apirila-Iraila, 38-49[7]
  • Urdaibai (1996). Liburua osatzeko koordinatzailea izan zen Antton Aranburu.[8]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Garate, Katixa; Irazustabarrena Uranga, Nagore. (2002-10-27). «1970-1979: euskal kultura ilusiotik zatiketara» Argia (Argia) (Noiz kontsultatua: 2020-12-21).
  2. Aranburu, Antton. (2007). «Bertso berriak... Sagardoari jarriak [Bertsoa / Antton Aranburu - Bertsoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea»] bdb.bertsozale.eus (Xenpelar Dokumentazio Zentroa - Bertsozale Elkartea) (Noiz kontsultatua: 2024-07-01).
  3. Xenpelar Dokumentazio Zentroa - Bertsozale Elkartea. «Antton Aranburu - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2024-07-01).
  4. euskaltzaindia.eus
  5. Aranburu, Antton. (2010). Indalezio Bizkarrondo “Bilintx” (1831-1876). Eusko Jaurlaritza. Bidegileak bilduma.
  6. Batzuk. (2009). «Juan Mari Lekuonari omenaldia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-07-01).
  7. Haranburu, Antton; Iriondo, Jose Mari. (1980). «Bertsolaritza gaur eta bihar - Jakin.eus» www.jakin.eus (Noiz kontsultatua: 2024-07-01).
  8. «URDAIBAI RESERVA DE LA BIOSFERA | ANTON ARANBURU ALBIZURI | GOBIERNO VASCO | Casa del Libro Colombia» casadellibro (Noiz kontsultatua: 2024-07-01).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]