Antzara-belar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antzara-belar
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaRosales
FamiliaRosaceae
LeinuaPotentilleae
GeneroaPotentilla
Espeziea Potentilla anserina

Antzara-belar (Argentina anserina) Arrosaren familiako belar-landare iraunkor baten izen arrunta da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txikoria belarraren antzeko sustraia izaten du. Argentina anserinak zurtoina laburra eta aihen herrestariekikoa du.

Hostoak 10-20 cm luze dira, pinnatuak eta 2-5 cm arteko lobuluak dauzkatenak. Azpialdean zilar koloreko ile fina dute eta horrek ematen dio Argentina izen zientifikoa.

Urrebotoiaren antzeko lorea du, horia eta bost petaloduna, inoiz zazpi petalotakoa ere ikusi da. 1'5-2'5 cm-ko diametria hartzen dute. Lorearen oina luzea da, 5-15 cm ingurukoa. Ekaina eta abuztua artean izaten du loraldia[1].

Fruitua akenio lehorren multzoa da[2].

Hedadura eta habitata[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzara-belarrak Europan eta Asian hazten dira. Harea edo harri txintxarrezko zoruak atsegin dituzte. 80 cm arteko herrestadar gorriak ateratzen ditu eta horrela azkar zabaltzea lortzen du[1].

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Hesteetako eritasunak sendatzeko erabiltzen dira herri sendagintzan.[3]

Eztarriko eritasunak tratatzeko ere gargarak egiten dira.

Beste izen arruntak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argentina anserina tokiko euskarazko testuetan:[4]

  • antzara-belar
  • antzarazbelar
  • basatanasia

Antzara izena nondik datorren ez dago argi. Izan liteke hostoek antzara lumen itxura izatea edo izan liteke antzina landarearen hostoak antzarak elikatzeko erabiltzea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Argentina, Argentina anserina - Flores - NatureGate» luontoportti.com (Noiz kontsultatua: 2023-10-31).
  2. «Red de Herbarios del Noroeste de México - Argentina anserina» herbanwmex.net (Noiz kontsultatua: 2023-10-31).
  3. Lur entziklopedietatik hartua.
  4. Orotariko Euskal Hiztegia, Euskaltzaindia.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]