Antzararen bidea
Antzararen bidea | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Jokin Muñoz |
Argitaratze-data | 2007 |
Izenburua | Antzararen bidea |
Jatorrizko herrialdea | Euskal Herria |
Argitaletxea | Alberdania |
ISBN | 84-9868-002-7 |
Orrialdeak | 349 |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | euskara |
Historia | |
Jasotako sariak |
Antzararen bidea euskarazko eleberri bat da, Jokin Muñoz nafar idazlearena, 2007an Alberdania argitaletxeak plazaratua.
Euskadi Saria eskuratu zuen, euskarazko kategorian, 2008an.
Liburuaren egilea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jokin Muñoz Trigo Castejón, Nafarroan, 1963. urtean jaio zen. Euskal filologoa eta euskal idazlea da. Filologia ikasketak Donostian egin zituen, eta hiri hartan hainbat urtez bizi izan zen. Gaur egun, Etxaurrin, Iruñean, bizi da. Bizia lo liburuagatik, 2004ko Literaturako Euskadi sariaren irabazlea izan zen, eta 2008an Antzararen bidearengatik, zein gaur egun, bere lanik ezagunenetariko bat da.
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Liburuko gertakizunak, Espainiako gerra zibileko 1930ko hamarkadan Nafarroako herrixka batean (Espainiako gerra zibilako garaian) eta 2003. urtean San Sebastianen garatzen dira.
Lisa, orain dela gutxi bere seme galdu izan duen emakume gazte xamarra da. Bere lagun mina Gigik, Filosofia irakaslea dena, lanpostu bat aurkitzen dio agure bat zaintzen. Lehen asteetan agure zaintzen duenean, Lisak ez da oso ondo eramaten berarekin, baina denbora pasa ahala, eta Gigirekin Trilluelos izeneko Nafarroako herrixkara bisitatxo bat egin eta gero Lisaren eta agurearen arteko harremanak hobetuko dira.
Hortik denbora gutxira, agureak hiltzen da. Lisak oso minduta geratzen da berri honekin. Hala eta guztiz ere, agureak oinordekotza bat eta gutun bat utzi dizkio Lisari; gutunean, agureak Lisari bere errautsak Trillueloseko “itsasoan” botatzeko.
Protagonista nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eleberri honetan, ez ditugu pertsonaia nagusirik aurkitzen, baizik eta garrantzia handia dituzten pertsonaiak istoriako etorkizunean. Istorioan zehar garrantzia handia duten pertsonaiak Lisa eta agurea direla esan dezakegu.
- Lisa: Lisa emakume gazte xamarra da, eta orain dela gutxi hil egin den igor izeneko 21 urteko ama. Lisa drogazalea da, baina ez du aitortzen. Eleberrian zehar, bere lagun minaren laguntzarekin, Gigiren laguntzarekin, bere semea nola hil zen eta zaintzen ari den agureari buruzko informazioa bitzen arituko dira.
- Jesus (agurea): Jesus, ia 90 urte dituen agurea da. Jesusek norbait bera zaintzea behar du, baina lanpostu honek bakarrik uzten du Lisaren eskuetan. Lisak, Jesus zaintzen duenean, Donostian bizi da, baina 1930. hamarkadan, Espainiako Gerra Zibila hasi zenean, Nafarroako Trilluelos izeneko herrixka batean bizi zen. Zenbait sekretu ezkutatzen dituen agurea da, eta sekretu hauek jakiteaz arduratuko da Lisa.
Bigarren mailako pertsonaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gigi: Gigi, Lisaren lagun mina da. Filosofiako irakaslea da, eta eleberrian zehar Lisari lagunduko dio bere semeari eta zaintzen ari duen agureari buruz gehiago jakiten.
- Igor: Lisaren semea da. 21 urte ditu, eta lehergailu bat bere ondoan eztanda eginez hil da. Ez zuen harreman oso handia bere amarekin; ez ziren asko ikusten, baina asko maite zuen bere ama eta beraz kezkatzen zen, (batez ere bere droga arazoekin).
- Candi: Candi, Lisak eta Gigik Trilluelosen ezagutzen duten emakumea da. Emakume honek funtsezkoa da Lisak Jesusi buruz gehiago jakiteko, zeren eta 1930. hamarkadan, Jesusek oraindik Trilluelosen bizi zenean, oso lagun minak baitziren.
Laburpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eleberri hau bi denbora ezberdinetan garatzen da: 2003an San Sebastianen eta 1930ko hamarkadaren erdialdean Trilluelosen, Nafarroko herrixka batean. Lisa, Igor izeneko 21 urteko mutil baten ama da da. Igorri lehergailu bat eztanda egin dio orain de la gutxi eta hil egin da. Lisak, berria entzuterakoan ezin zuen hura sinetsi. Hala bada ere amak eta semeak ez zuten ia hitz egiten beraien artean. Gigik, Lisaren laguna, irakaslea da 3. DBHko ikastola batean eta betidanik izan dira lagunak. Honek, Lisari lana bilatzeaz arduratu egin da, eta agure bat zaintzeko postua aurkitu dio. Lisak eskerrak ematen dizkio Gigiri egindakoagatik, baina honek ez du honetaz ezer jakin nahirik. Hala ere dirua behar du eta agurea zaintzea erabakitzen du. Denbora pasa ahala Lisak eta agureak lagun minak egiten dira.
Halako batean, Lisak, kuriositateaz bultzatuta, agurearen logelara sartzea erabakitzen du. Ikusten duena harriz uzten du. Ikusten duen gauzarik aipagarriena Sorollaren margolan bat da. Margolanean hiru mutiltxo agertzen dira ia guztiz biluzik hondartza bat ematen du dauden lekuan. Margolanaz aparte zenbait argazki eta egunkari zahar batzuk aurkitzen ditu. Haien artean Igorren argazki bat. Honek asko harritzen du Lisa eta Gigiri kontatzea erabakitzen du. Zenbait hipotesi garatu eta gero agureari buruz, Gigik Trillelos izeneko herrixka batera joan nahi du zenbait gauza argitzera eta bere aitonari buruzko informazioa lortzera, zein hortik hurbil izan zen Espainiako Gerra Zibilaren garaian.
Trilluelosen, emakume zahar bat ezagutzen dute Candi izenekoa. Emakume honek, bete garai batean herri hartan gertaturikoa Gerra Zibilean kontatzen die. Eleberriaren momentu honetan 1936. urtera bidaiatzen dugu, non Trillueloseko hiru lagunek; Justino, alkatea, Dioni, poeta deitzen dutena, eta Jesus, ilehoria eta Lisak ezagututako agurea, aurkitzen ditugu. Eleberriko momentu honetan hiru lagun hauei eta beste bi neskatoei (Candi, Lisak eta Gigik Trlluelosen ezagututako emakumea eta Paula, garai hartan Justinoren neska-laguna) gertaturikoa azaltzen da, hala nola; nola Demetrio izeneko lur-jabe batek nola lapurtzen dio Justinori alkatetza eta nola sartzen dituen zibilak herrian pertsona asko eta asko hilaraziz.
Donostiara heltzean, Lisak eta agureak hizketan hasten dira Lisak eta Gigik egindako bidaiari buruz. Apur bat hizketan egonda eta gero agureak benetan nor den kontatzen dio Lisari. Honek berriz, harrituta geratzen da. Hortik gutxira, Jesus hiltzen da. Lisak oso minduta dago eta ezin du gertaturikoari buruzko ideiarik egin. Bat-batean notaria batetik deitzen diote Lisari esanez zein zen Jesusen azken desira. Jesusen azken desira, Lisak haren errautsak Trillueloseko “itsasoan” botatzea zen, eta Lisak horrela egin zuen.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Volgako Batelarien blogean Jokin Muñozek liburuari buruz bidalitako kolaborazioa.
- Armiarmaren webguneko kritikak.