Jokin Muñoz
Itxura
| Jokin Muñoz | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Castejón, 1963 (62/63 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | euskara |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | idazlea |
| Jasotako sariak | |
Jokin Muñoz Trigo (Castejón, Nafarroa Garaia, 1963) filologoa eta euskal idazlea da. Filologiako ikasketak egin zituen Donostian, eta hiri horretan hainbat urtez bizi izan zen. Gaur egun, Etxaurin (Iruñerria) bizi da. Bizia lo, 2004ko Euskadi Literatura Sariaren irabazlea, bere lanik ezagunenetarikoa da. Bertan, ETAk erasotako hainbat pertsonari buruzko fikzioa egin zuen, istorio laburren formatuan.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Narrazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Hausturak (1995, Alberdania)
- Atlantidara biajia (2000, Alberdania)
- Bizia lo (2003, Alberdania)
Nobela
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Joan zaretenean (1997, Alberdania)
- Antzararen bidea (2007, Alberdania)
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2004ko Euskadi Literatura Saria, Bizia lo ipuin bildumagatik.
- 2008ko Espainiako Kritikarien Elkartearen saria euskarazko narratibaren arloan Antzararen bidea nobelagatik.
- 2008ko eleberri alorreko Euskadi Literatura Saria, Antzararen bidea nobelagatik.