Antzigar zuri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antzigar zuria Oihan Beltzeko zuhaitz batean
Antzigar zuria.

Antzigar zuria[erreferentzia behar] izotz zurizko orratz eta lumak eratzean datzan hidrometeoro bat da, laino izoztuko tantak gainazaletan izoztean sortzen dena.

Bere tenperatura 0 °C baino gutxiagoakoa den aire batean lainoa edo lanbroa dagoenean, ihintz-puntua izozte-puntutik behera dagoenean sortzen da. Orduan, laino eta hodei barnean gainfusio egoeran dauden ur tanta txiki ugari dago, berez jada izoztuak egon behar zuten arren. Egoera anormal hori tantatxo horiek azalera solidoren bat (lurra, landareen hostoak, teilatuak, etab...) ukitzen dutenean desagertzen da, horren gainean, orduan, kristal oso txiki eta distiratsu eran izozten direlarik, aire inklusioen bidez bananduta.

Tanta super-hoztuak dauzkan lainoak antzigar biguna eratzen du ukitzen dituen objektuetan; zirimiri super-hoztuak, aldiz, antzigar gogorra

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]