Zirimiri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Zirimiri edo langarra ur-tanta txikiko (normalean 0,5 mm baino gutxiagoko diametrokoak) prezipitazioa da. Garaiera apalean dauden hodeiek sortzen dute, estratokumulu izenekoek.

Nahiz eta bere ur kopurua euriarena baino txikiagoa izan, zirimiriaren prezipitazioa orduko 1 mm-ra hel daiteke. Normalean arriskutsua ez den arren, zirimiria izotz bihurtzen bada arazoak sortzen ditu.

Konparaketa beste fenomeno meteorologikoekin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Meteoroa Ikusgaitasuna Hezetasuna Aerosola
Euria < 3 km %100 Ura edo izotza
Zirimiria < 1 km %100 Ura edo izotza
Lainoa < 1 km %90-100 Ura edo izotza
Behe-lainoa 1 - 2 km %80-90 Ura edo izotza
Bisutsa < 2 km < %80 Partikula solidoak
Gandua > 2 km < %80 Partikula solidoak

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]