Antzinako literatura

Wikipedia, Entziklopedia askea
Homeroren bustoa.

Antzinako literatura edo Literatura klasiko kontzeptuarekin antzinako zibilizazioetan sortutako literatura multzo bat da. Literatura hauek ahozkoak zein idatziak izan daitezke, eta estetikaren ikuspuntutik garrantzitsuak izan behar dira. Antzinako literaturen adibideak Indiako literaturaren Ramayana edo Mesopotamiako Gilgamexen epopeia dira.[1]

Mendebaldeko kanona[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanon europarrean, bestetik, batez ere "klasiko" kontzeptuarekin lotuta, antzinako grezieraz eta latinez idatzitako literaturak azaltzen dira. Kasu horretan kontzeptuak bi literatura horien lanak biltzen ditu eta, jakina, ez gaur egungo Grezia edo Italiarena. Literatura honek elementu amankomun asko ditu zeren eta erromatarrek greziarren ereduak eta mundu ikuskera imitatu baitzituzten. Egunez, mendebaldeko antzinako literatura Homeroren lanekin hasten da. Homerok ahoz-aho jasotako narrazioak bildu zituen eta Greziako literaturaren aita izan zen. Espezialisten arabera bera da Mendebaldeko kanonaren lehenengo idazlea. Literatura horrekin literatura generoen kontzeptua sortzen da eta lehen idazle ezagunak.[2]

Greziarren eta erromatarren literaturaren ezaugarri batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elementu amankomun batzuk aipa daitezke:

  • Lan askok kondairaren heroien abenturak goraipatzen dituzte. Horretan Homeroren eredua jarraitu zuten.
  • Literatura gaineko ausnarketa egiten da. Horrela generoak sortzen dituzte.
  • Antzerkian nagusitasuna tragediarena da. Gai asko amankomunak dira. Dena dela, komedia ere garatu zen.
  • Erromako literaturaren bereizgarri bat gisa, Grezian gutxi garatutako genero batzuk asko garatu ziren, esaterako erretorika eta didaktika literatura.

Antzinako literatura batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. https://literatura.rocks/historia/antigua/
  2. Bowra, C. M., Introducción a la literatura griega. Gredos argitaletxea, 2007.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]