Alderdi Konstituzionalista Demokrata

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Alderdi Konstituzionalista Demokrata
Buruzagia Pavel Miliukov
Sorrera 1905
Desegitea 1917
Egoitza nagusia San Petersburgo
Ideologia politikoa Sozioliberalismoa

Alderdi Konstituzionalista Demokrata (errusieraz: Конституционно-демократическая партия Konstitutsionno-Demokraticheskaya Partiya), Konstituzionalista-Demokratak eta Kadeteak moduan ere ezagunak, 1905ean sortutako Errusiako alderdi burges-liberal bat zen, monarkia konstituzionalaren aldekoaAipuaren errorea: Baliogabeko <ref> etiketa; edukirik gabeko erreferentziek izena izan behar dute.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pavel Miliukov, kadeteen buruzagia.

Kadeteek tsarismoarekin itunak egitearen alde egin zuten eta guda inperialista bultzatu zuten. Otsaileko Iraultza burgesak tsarra uzkaili ostean, burgesia handi ustez “demokratikoaren” ordezkari gisa, hitzez otsaileko iraultza babestera beharturik aurkitu baziren ere, finez, errepublika berriaren aurka konspiratzen zuten. Errusiako Behin-behineko Gobernuaren, burgesaren, sostengu nagusietako bat izan zen: halaxe, bere politika, langileen aurkako errepresioan, lurjabeen lurrak banatzen zituzten nekazariak jazartzean, Sobieten aurkako probokazioak eta mehatxuak burutzean (hauen deuseztea eskatzen zuten) eta guda inperialistan kosta ala kosta jarraitzean oinarritzen zenAipuaren errorea: Baliogabeko <ref> etiketa; edukirik gabeko erreferentziek izena izan behar dute.

Otsaileko Iraultzaz geroztik, Errusiako alderdirik atzerakoiena eta eskuindarrena izan zen. Irailean Korniloven estatu-kolpea babestu zuten. Urriko Iraultza Sozialistaren etsai porrokatuak izan ziren eta Guda Zibilean Armada Zuriaren zutabe politiko nagusia izan zirenAipuaren errorea: Baliogabeko <ref> etiketa; edukirik gabeko erreferentziek izena izan behar dute.

Alderdi honen burua Pavel Miliukov (1917eko otsailetik apirilera Kanpo Arazoetarako ministroa) zen, eta beste militante ezagun batzuk Georgi Lvov (1917ko otsailetik uztailera Errusiako lehen ministro), Aleksandr Konovalov, Nikolai Nekrasov (1917ko uztailetik urrira Gobernuburu-orde), Vasili Maklakov, Andrei Xingariov (1917eko martxo eta apiril artean Elikadura ministro, 1917eko maiatza eta uztail artean Finantza ministro); Fiodor Kokoxkin eta Fiodor Roditxev izan zirenAipuaren errorea: Baliogabeko <ref> etiketa; edukirik gabeko erreferentziek izena izan behar dute.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]