Arabako Heraldika Museoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mendozatarren dorrea

Arabako heraldika museoa 1963tik 2007ra Arabako Mendoza herriko Mendozatarren dorrean zegoen museoa izan zen.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendozatarren dorretxea eraikin esanguratsua da eta Arabako dorrerik zaharrenen artean dago, XV. mendeko lehenengo hamarkadetan eraiki baitzen. Oinplanoa ia karratua da, hamaika metro luze ditu albo banatan, eta hogeita bat garaieran. Dorrea zaharberritua izan zen 1963. urtean, Arabako ezkutu eta armarrien kontserbaziorako. Ezkutuen bilaketan lan handia egin zuen Micaela Portilla gasteiztar historialariak.

Aldundiak espazioa behar museistiko berrietara egokitu zuen, eta ezkutuak eskuratzeko beharrezkoak ziren baliabideak zuzendu zituen, horietatik asko beraien jabeek dohaintzan emanak babesteko eta zaintza egokia emateko zituzten arazoak zirela eta. Beste batzuk etxe, eliza eta kaperetatik ekarri ziren; hauek beraien jatorrizko lekuetatik kanpo galtzeko puntuan zeudelarik.

Nolanahi ere, museorako bisitak itxi egin behar izan ziren, eraikinak ez baitzion irisgarritasun araudiari erantzuten.[1]

Bilduma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beheko solairuan eta lehen solairuan harresiaren barnealdeko perimetroan kokaturik, museoak argiki arabarrak diren abizenak eta familien berrogehita hamar bat harrizko ezkutu erakusgai jarri zituen. Berpizkunde eta barroko garaiko adbide bikainak, nahiz eta zaharrena, Gaonatarrena, XIV. mendekoa izan. Pieza hauek, ondo katalogatuak egoteaz gain, beraien jatorria, deskribapena, esanahia eta bestelako ezaugarrien berri ematen zuten errotuluez lagundurik zeuden.

Mendozatarren dorrean erakusten ziren piezez gain, argazki, irudien eta bideoproiekzioen bidez arabarrak diren beste ezkutu asko ikus zitezkeen, beraien azalpenekin batera. Horrez gain, lehen solairuan Arabako Erdi Aroko jantziak zeuden.

Bilduma hau Villanañeko elizara eraman zen bertan museoa kokatzeko asmoarekin, baina oraindik ez dute museoa ireki.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Góngora, F.. «La iglesia de Villanañe acogerá el Museo de Heráldica de Álava» El Correo https://www.elcorreo.com/vizcaya/20080224/alava/iglesia-villanane-acogera-museo-20080224.html.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]