Edukira joan

Micaela Portilla

Wikipedia, Entziklopedia askea
Micaela Portilla

Bizitza
JaiotzaGasteiz1922ko uztailaren 30a
Herrialdea Araba, Euskal Herria
HeriotzaGasteiz2005eko urriaren 8a (83 urte)
Hobiratze lekuaSanta Isabel hilerria
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Unibertsitate Konplutentsea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakantropologoa eta historialaria
Jasotako sariak

Micaela Portilla Vitoria (Gasteiz, 1922ko uztailaren 30a - 2005eko urriaren 8a) XX. mendeko Euskal Herriko antropologo eta historialarien artean garrantzitsuenetako bat izan zen; esparru horiei buruzko azterlan ugari egiteaz gain, bestelako lan askotan ere protagonista izan zen lan metodologiko fin eta sakona egin zituen. Gainera, ia esan daiteke jarraitzaile eskola bat sortu zuela Araban. Hainbat testuliburu kaleratu zituen, eta aldizkari eta egunkarietan ere argitaratu zituen artikuluak. Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona saria jaso zuen, eta EHUko honoris causa doktorea zen, besteak beste.

Lehen Hezkuntzako irakasle gisa hasi zuen bere zeregin profesional eta bokaziozkoa Arabako zenbait herritan (Aramaion eta Agurainen) eta azkenik, Gasteizen. Ondoren, Madrilgo Complutense Unibertsitatean ikasten segitu zuen Geografia eta Historia espezialitatean. Bere lizentziako tesian, 1954. urtean, Torres de Mendozas, Guevaras y Ayalas en Álava izenburuko lana aurkeztu zuen, bere ondorengo ikerketa lanen abiapuntu dena.

Micaelak etnografiaren arloan eginiko ekarpenen garrantzia kontuan izanda, Eusko Ikaskuntzak eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak haren omenezko kongresu bat antolatu zuten 2007ko otsailean, Antso Jakituna Fundazioaren, Arabako Foru Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren parte hartzearekin; kongresuan, ikerlariari buruzko erakusketa bat eta zenbait hitzaldi izan ziren.

Milaka orri idatzi zituen Mikaela Portillak argitaratu zituen artikulu eta liburuetan; garrantzitsuenak hauek dira:

  • Torres de Mendozas, Guevaras y Ayalas en Álava (1954).
  • El retablo de San Blas de Hueto Abajo (Álava) (1958).
  • Torres y casas fuertes de Álava (1978), (Doktore tesia).
  • Una ruta europea. Por Álava a Compostela. Del paso de San Adrián al Ebro (1991).
  • Catálogo Monumental. Diócesis de Vitoria (bederatzi liburuki, 1967-2007).

Sariak eta omenaldiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «MICAELA-PORTILLA-Trabajos-premiados - Berdintasunerako Zuzendaritza - UPV/EHU» Berdintasunerako Zuzendaritza (kontsulta data: 2022-04-10).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]