Mendoza (Gasteiz)
| Mendoza | |
|---|---|
![]() | |
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Udalerria | Gasteiz |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 42°51′36″N 2°46′23″W / 42.86°N 2.773°W |
Mendoza Gasteizko udalerriko (Araba) mendebaldeko herri bat da. 521 metroko garaieran dago. Gasteizko udalerriaren mendebaldean dago, hirigunetik hamabi kilometrora eta Iruña-Veleia izandakotik 2 kilometrora. Arabako lautada eta Ebro ibarraren arteko igarobide naturala izateagatik, historian zehar leku estrategikoa izan da.
Dokumentatuta dago, 1025. urteko Donemiliagako goldean, Mendoza, bere horretan.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udalerri independentea izan zen, Eztarroa herria ere bere barnean hartzen zuena; 1975ean, ordea, Gasteizek anexionatu zuen.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Mendozako biztanleria |
|---|
![]() |
Jaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mendozak urriaren 12an ospatzen ditu jaiak.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mendoza dorretxea, gaur egun bertan Arabako Heraldika Museoa kokatzen da.
- XVI. mendeko harrizko pikota.
- San Esteban eliza.
- Mendozako pikota.[1]
- San Esteban elizako ataria
- San Esteban eliza
- San Esteban elizako kanpaiaren euskarria
- Pikota
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Urkamendiak Euskal Herrian» Eusko Ikaskuntza (kontsulta data: 2024-10-22).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Gasteizko herriak: Mendoza (Gasteiz) | ||
|---|---|---|
|
Aberasturi • Amarita • Andetxa • Andollu • Arangiz • Aretxabaleta • Argandoña • Ariñiz • Arkaia • Arkauti • Armentia • Artatza Foronda • Askartza • Aztegieta • Berroztegieta • Betoñu • Billafranka • Bolibar • Ehari • Elorriaga • Erretana • Eskibel • Eztarroa • Foronda • Gamarra • Gamarragutxia • Gamiz • Gardelegi • Gaztelu • Gereña • Gobeu • Gometxa • Ihurre • Ilarratza • Jungitu • Krispiña • Lasarte • Legarda • Lermanda • Lopida • Lubinao • Mandoia • Margarita • Martioda • Matauku • Mendiguren • Mendiola • Mendoza • Miñao • Miñaogutxia • Monasterioguren • Oreitia • Otazu • Otobarren • Otogoien • Subilla • Uribarri Arratzua • Uribarri Dibiña • Uribarri Nagusia • Zerio • Zuhatzu • Zumeltzu | ||

