Arbel
| Arbela | |||
| arroka metamorfikoa | |||
|---|---|---|---|
| Mineral garrantzitsuak | kuartzoa moskovita illita biotita klorita hematitea pirita | ||
| Dentsitatea | 2,7[1] g/cm3 | ||
| Maximoa | 2,8[1] g/cm3 | ||
| Minimoa | 2,61[2] g/cm3 | ||

Arbela metamorfismo gradu baxuko harri metamorfiko bat da. Pikor tamaina txikia du eta jatorrian tupa edo errautsez osatutako materialen metamorfismoaz sortu da. Arroka foliatua, baina foliazio horrek ez du zertan hasierako sedimentazio estratifikazioarekin bat egin behar. Kolore askotarikoa da: grisa da ohikoena (gris argitik ia beltzeraino), baina badira moreak, berdeak edo urdin argiak ere.
Mineralogia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mineral nagusiak kuartzo, moskovita eta illita dira eta, normalki, biotita, klorita, hematite eta pirita agertzen dira. Batzuetan apatito, grafito, kaolin, magnetita, turmalina, feldespatoak eta zirkoia azaltzen dira.
Erabilpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arbela oso erabilia da eraikuntzan, batez ere teilatua egiteko; izan ere, urarentzako iragazgaitza izateaz gain, azal lauak elurra irristatzea ahalbidetzen du. Horregatik, oso ohikoa izaten da mendialdeko eraikinetako teilatuetan ikustea.
XVIII. mendeaz geroztik, arbela ikasgelako arbela egiteko ere erabiltzen da, kleraz erraz idazten baita bertan.
Ekoizpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espainia da munduko ekoizle handiena. 2000. urteko datuek mundu osoko arbelaren % 90 Espainiako harrobietatik ateratzen dela adierazten dute. XIX. eta XX. mendeetan, Galesek, Alemaniak eta Frantziak ekoizpen handia izan zuten, baina geroztik agortuz joan dira, eta Espainiako arbelak hartu zuen ia merkatu osoa.
Espainiaren mendebaldean ateratzen da arbela, bereziki León, Ourense, Zamora eta Badajoz probintzietako harrobietan. Bierzo eskualdeko Cupa Pizarras enpresa munduko liderra izan da 2014. eta 2015. urteetan.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Arbel zatiak.
-
Arbela mendian.
-
Maule-Lextarreko teilatu beltzak.
-
Segoviako probintziako arbelezko etxeak.
-
Arbela xaflatan.
