Ardanatz (Eguesibar)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Artikulu hau Eguesibarko kontzejuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ardanatz».
Ardanatz
Eguesibar, Euskal Herria
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Nafarroa Garaia
Udalerria Eguesibar
Koordenatuak 42° 48′ 21″ N, 1° 33′ 26″ W / 42.805833333333°N,1.5572222222222°W / 42.805833333333; -1.5572222222222Koordenatuak: 42° 48′ 21″ N, 1° 33′ 26″ W / 42.805833333333°N,1.5572222222222°W / 42.805833333333; -1.5572222222222
Ardanatz hemen kokatua: Euskal Herria
Ardanatz
Ardanatz
Ardanatz hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Ardanatz
Ardanatz
Ardanatz (Eguesibar) hemen kokatua: Eguesibar
Ardanatz (Eguesibar)
Ardanatz (Eguesibar)
Ardanatz (Eguesibar) (Eguesibar)
Demografia
Biztanleria 90

Ardanatz edo (Itzagaondoko Ardanatzetik bereizi behar denean) Ardanatz Eguesibar[1] Eguesibarko kontzejua da. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldan, 90 biztanle zituen.

Inguru naturala eta kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ardanatz, Iruñerriko gune metropolitarraren ekialdean dago, Eguesibargo hiriburutik hegoaldera. Ipar-mendebaldean Gorraizekin, iparraldean Eguesekin, ekialdean Azparekin eta mendebaldean Sarrigurenekin egiten du muga.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIII. mendeko dokumentuek ez dute argi uzten Ardanatz Eguesibar edo Aranguren ibarko herria zen. Nahiz eta jaurerria izan zen, herritar kapare asko zituen. XIX. mendearen erdialdera arte herria Eguesibarrak izendaturiko diputatuak eta herritarrek artean aukeratutako erregidoreak zuzentzen zuten.

XIX. mendearen amaieratik biztanleria asko jaitsi da.

Demografia eta biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ardanazko biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
51 64 72 73 68 79 85 90

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • San Vicente eliza: XIII. mendean eraiki zen. Parrokiak nabe bakarra eta aurrealde laua dauka. Alboetako kaperak eliza eraikitzearekin batera egin ziren baina gaur egungo egitura gehiena ondorengo birmoldaketen ondorioa da. Bi erretaula ditu, bata nagusia, San Vicenteren omenezkoa eta bestea elizaren albo batean kokatua Santa Katalinari eskainia.

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ardanazko herriko jaiak irailaren 8an ospatzen dira San Vicenteren omenez.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia: «Ardanatz», Euskal Onomastikaren Datutegia.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa