Ibiriku (Eguesibar)
| Ibiriku | |
|---|---|
| | |
![]() | |
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Udalerria | Eguesibar |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 42°49′41″N 1°32′16″W / 42.828055555556°N 1.5377777777778°W |
| Demografia | |
| Biztanleria | 59 (2020) |


Ibiriku edo (beste Ibiriku herritik bereizi behar denean) Ibiriku Eguesibar[1] Eguesibarko kontzejuetako bat da. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldan, 63 biztanle zituen.
Herria inguratzen duen ingurunean zereal zelaiak eta mendi txikiak dira nagusi. Horietako bat Urri da. Gailurrean 45.000 m²-ko zabalgunea dago, eta bertan burdin aroko aztarnategi bat dagoela uste da.[2]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Historikoki, bertako beste herri batzuek askok ez bezala, hiribildu maila izan zuen, baina 1835-1845eko administrazio-erreformarekin galdu zuen kategoria hori, eta Ibirikuk kontzeju izendapena hartu zen. Erreforma horren aurretik, haraneko diputatuak eta herriko erregidoreak gobernatzen zuten, eta bertako bizilagunek aukeratzen zuten.[3]
Demografia eta biztanleria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| 2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2017 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 58 | 60 | 61 | 71 | 79 | 81 | 78 | 73 |
63 |
Azpiegitura eta garraioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Conda autobus konpainiaren Otsagabia eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Lineak honako ibilbidea egiten du:
- Otsagabia - Ezkaroze - Orontze - Espartza Zaraitzu - Sartze - Gorza - Galoze - Nabaskoze - Irunberri - Artieda - Artaxo - Agoitz - Urrotz - Lizoain - Erantsus - Ibiriku - Egues - Uharte - Atarrabia - Burlata eta Iruñea
Konpainia berdinaren beste linea batek Irunberri eta Iruñea batzen ditu, Irunberritik aurrera aurreko lineak duen ibilbide berarekin.
Orbaitzeta eta Iruñea batzen dituen lineak ere Agoitz zeharkatzen du, eta honako ibilbidea egiten du:
- Orbaitzeta - Orbara - Aribe - Garralda - Orotz-Betelu - Artzibar - Agoitz - Urrotz - Lizoain - Eguesibar - Uharte - Atarrabia - Burlata eta Iruñea
Kultura ondasunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ibirikuko San Joan Bataiatzailea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eliza bera XIII. mendan eraiki zen, baina 1588an eraberritu zen. Oinplano laukizuzena du, eta hiru habearte desberdin eta burualde zuzena ditu. Erretaula nagusia manierista da, XVII. mendekoa.[4]
Beste Ibirikuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lodosan, bada herri hustu bat izen ber duena, eta izen bereko gaztelua zuena.[3]
Bestalde, Deierrin, Ibiriku izeneko kontzejua dago.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia: «Ibiriku», Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ (Gaztelaniaz) «IBIRICU» Ayuntamiento Valle de Egüés | Eguesibarko Udala (kontsulta data: 2025-10-23).
- ↑ a b «IBIRICU - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2025-10-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Ibirikuko San Joan Bataiatzailea» Ayuntamiento Valle de Egüés | Eguesibarko Udala (kontsulta data: 2025-10-23).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Eguesibarko kontzejuak | ||
|---|---|---|
|
Altzuza | Ardanatz | Azpa | Badoztain | Egulbati | Egues | Elkano | Elia | Erantsus | Etxalatz | Gorraitz | Ibiriku | Olatz Txipia | Sagaseta | Sarriguren | Uztarrotz | ||
