Argiope (generoa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Argiope (generoa)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaArachnida
OrdenaAraneae
FamiliaAraneidae
Generoa Argiope
Audouin, 1827
Azpibanaketa

Argiope aranaidae familiako armiarma genero bat da. Kolorezko marradun sabela izaten dute, eta lurralde tropikal eta epeletan bizi dira. 76 espeziez osatua dago, eta hauetako asko tamaina handikoak dira. Dimorfismo sexuala dute, eta beraz, emea arra baino 3 aldiz handiagoa izan daiteke.

Iberiar Penintsulako espezieak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lau espezie aurki daitezke bai Europan, bai Iberiar Penintsulan:

Argiope Bruennichi: Marra hori eta beltzak ditu abdomenean. Europa osoan, Afrika Iparraldean eta Asian banatua dago.

Argiope Lobata: Mediterranear lurraldeetan da ohikoa, izan ere, Afrika osoan zabalduta dago, Europa Hegoaldean eta Asiaren lurralde batzuetan. Zilar koloreko abdomena du, puntu gorri eta beltzez apaindua. Gorputz lobulatua du, eta Espaina hegoaldean da bereziki arrunta.

Argiope Trifasciata: Mediterranear lurraldeetan da ohikoa, Europan Iberiar Penintsulan, Kanariar uharteetan eta Madeiran soilik aurki daiteke eta. Ariope Bruennichi espeziearekin nahastu daiteke, baina Trifasciataren marra hori-beltzak ez dira hain ikusgarriak.

Argiope Acuminata: Portugalen soilik aurki daiteke.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere aldeetako eta atzeko begiak aurrekoak baino txikiagoak dira, kelizeroak (janaria harrapatzeko eta pozoitzeko pintzak) txikiak dira gorputzarekin konparatuz, eta metatarsoaren eta tarsoaren luzera patela eta tibiaren artekoa baino luzeagoa da.

Emeen kasuan, epistosomak ezkutu itxura du, arren eta gazteen kasuan aldiz, luzexkagoa da, eta puntaluzea izan daiteke.

Ez du atzealdeko apofisirik, eta erdialdeko apofisiak itxura konplexua du, ezberdina dena espezie bakoitzean. Espiginioaren formari dagokionez, itxura zirkularra du A. Lobata eta A. Trifasciataren kasuetan, eta mihi itxura A. Bruennichirenean.

Sarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argiopeen armiarma sarea ia ikusezina da, eta erresistentzia handikoa. Erdian X formako patroi txuri bat ehun ohi dute zig zag eran. X honek UV izpiak islatzen ditu, eta harrapakinak erakartzeko edota harrapariengandik babesteko balio duela uste da. Sarea lurretik metro bateko altuerara egoten da gehienez, eta beraz, animalia handiagoek erraz apur dezakete. Horregatik egon ohi da leku ireki eta ikusgarrietan, beste animaliek erraz ikusi, eta ez apurtzeko.

Beste ikerketa batzuen arabera ordea, patroi honek harrapariak erakar ditzazke, eta beraz, espezie batzuek izkutuan josten dute heuren sarea, Argiope keyserlingi espeziak adibidez. Ariopeek gainera, arrisku egoeran egonda babesteko teknikak garatu dituzte: sarea abandonatzea eta zentrotik periferiara joatea adibidez.

Pozoia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Genero honetako armiarmen pozoia ez da kaltegarria gizakientzat, eta harrapakinak lortzeko baino ez dute erabiltzen gehienetan. Defentsa moduan soilik erabil dezakete pozoia gizakiengan, baina ez da osasun arazo larri bat, poliaminak toxina asko baditu ere.

Espezieen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

The World Spider Catalog 13.5aren arabera, hona hemen generoaren barnean dauden espezieak[1] :

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Animalia Artikulu hau animaliei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]