Ad hominem argudioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Argumento ad hominem» orritik birbideratua)
FALAZIAK

A silentio argudioa
Ad antiquitatem argudioa
Ad baculum argudioa
Ad consequentiam argudioa
Ad crumenam argudioa
Ad hominem argudioa
Ad ignorantiam argudioa
Ad lazarum argudioa
Ad logicam argudioa
Ad misericordiam argudioa
Ad nauseam argudioa
Ad novitatem argudioa
Ad populum argudioa
Ad verecundiam argudioa
Ex auctoritate argudioa
Cum hoc ergo propter hoc
Ondorio hutsala
Oinarri eskaera
Lastozko gizonaren falazia
Falazia ekologiko
Falazia naturalista
Falazia genetiko
Secundum quid


Ad hominem argudioa (latinez: argumentum ad hominem, «pertsonaren aurkako argudioa») da eztabaida batean argudiotzat falazia erabiltzea, arrazoi egokien ordez; hain zuzen ere, baieztapen bat aldezten duen pertsona gaitzestearen falazia, edo pertsona hori bere ezaugarri edo ideiengatik erasotzearena, horrela baieztapenaren sinesgarritasuna ezeztatzeko asmoz.

Telebistan ikus daitezkeen eztabaida politiko asko horren erakusgarri dira: arrazoiak oihuka eta besteen argudioak gutxietsiz ezarri nahi dituzten tertuliakideek ad hominem argudioa erabiltzen dute askotan aurkako alderdiaren iritziei aurre egiteko, norberaren argudioei inolako kritikarik egin gabe, objektibotasunik gabe, eta iritzi guztiak hizlarien joera ideologikoak markatuta.[1]

Ad hominem argudioaren bidez eraso zaion pertsona, zehazki, emakumezkoa dela adierazteko, argumentum ad mulierem edo argumentum ad feminam terminoak erabiltzen dira.[2][3] Ez dago adierazpen baliokiderik, eraso egin zaiona gizonezkoa dela zehazteko.

Adibide batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

PPko Celia Villalobos diputatuak, adibidez, Podemoseko diputatuei eta haien itxurari buruz hitz egin zuen, ordura arte Diputatuen Kongresuan ohikoa zen traje eta gorbataz osatutako jantziaz aldentzen zirelako. Hain zuzen ere, hau esan zuen Alberto Rodríguez Rodríguez diputatuari buruz: “niri berdin dit rastak eramatea, baina garbiak eraman ditzala, niri zorriak ez kutsatzeko”. Telebistan egindako adierazpen horiekin, Villalobosek, Podemoseko diputatuaren iritziak argudioekin kritikatu beharrean, itxura mespretxatuz saiatu zen haren ideiak zapuzten.

Baina, horrelakoak ez dira bakarrik telebistan ikusten. Gure egunerokoan ere ohikoa da, adibidez, mugimendu feministaren kontrako arrazoiak ematerakoan “feminazi” hitza erabiltzea. Horrela, feministen aldarrikapen eta iritziei kontra egiteko arrazoiak errespetuz adierazi ordez, eraso egiten da haren alde dauden pertsonak gaitzesten saiatuz. Hau da, feminista bat nazi batekin parekatzen da, gizabanakoa (feminista) eta mugimendua (feminismoa) difamatzen saiatuz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Zientzia, Elhuyar. (2020-11-12). «8. Kontuz falaziekin» Zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-25).
  2. (Frantsesez) Olivesi, Aurélie. (2010-04-05). «L’interrogation sur la compétence politique en 2007 : une question de genre ?» Quaderni. Communication, technologies, pouvoir (72): 59–74.  doi:10.4000/quaderni.486. ISSN 2105-2956. (Noiz kontsultatua: 2023-10-02).
  3. (Ingelesez) Sommers, Christina. (1991ko martxoa). «Argumentum ad feminam» Journal of Social Philosophy 22: 5–19..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]