Aritz Galarraga
| Aritz Galarraga | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Hondarribia, 1980ko irailaren 21a (45 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa |
| Hizkuntzak | euskara katalana gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | kritikaria, unibertsitateko irakaslea, zutabegilea eta editorea |
| Enplegatzailea(k) | Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa Euskal Herriko Unibertsitatea |
Aritz Galarraga Lopetegi (Hondarribia, 1980ko irailaren 21a) unibertsitateko irakaslea, editorea eta euskal idazlea da[1].
Literaturan doktorea da Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan (UAB) eta Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatean (UPPA). Literatura kritika ugari idatzi ditu euskaraz, eta lanak itzuli ere bai[2]. Zutabegilea eta ohiko kolaboratzailea da euskarazko prentsan: Argia, Berria, Deia eta Erlea-n agertu izan dira bere testuak, besteak beste[3].
Irakasle izan da UABn, Bartzelonako Uniberstitatean (UB) eta Euskal Herriko Unibertsitatean.
Gaur egunean Euskal Filologia alorreko irakasle da Madrilgo Complutense Unibertsitatean (UCM)[4]. Bestetik, Jorge Gimenez Bech-en urratsak segituz, eta Oier Etxebesterekin batera, Alberdania argitaletxeko editorea da.
Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere idatzien bildumak:
- Estralanak (Booktegi, 2017), artikulu bilduma.
- Posteritatea (Booktegi, 2020), literatura kritiken bilduma.
- Gogoan dut (Pamiela, 2021), oroitzapen bilduma[5].
- Humanitatearen une gorenak (Alberdania, 2022), saiakera literarioa[6].
Editore edo bilduma-egile gisa:
- Kaleidoskopioa, Joxe Mari Iturralde (Pamiela, 2012), Iturralderen artikuluen bilduma.
- Hobe kontatzen ez badidazu (Pasazaite, 2014), ipuin katalan garaikideen antologia.
- Gabriel Ferrater poeta katalanaren antologia (Susa, 2015).
- Klasiko bitxi, arront klasiko Joxemiel Bidador (Pamiela, 2016), Bidadorren artikuluen bilduma.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Elustondo, Miel Anjel. «Aritz Galarraga, irakaslea: "Ez nuen Euskal Herri txiki batean bizi nahi Bartzelonan"» Argia 2016-07-24 (kontsulta data: 2021-01-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Espriuren sei poema euskaratu ditu Aritz Galarragak eta 'Armiarma'-n daude» El Diario Vasco 2013-07-12 (kontsulta data: 2021-01-15).
- ↑ «Aritz Galarraga — Booktegi» booktegi.eus (kontsulta data: 2021-01-15).
- ↑ «UCM - Lingüística, Estudios Árabes, Hebreos, Vascos y de Asia Oriental» www.ucm.es (kontsulta data: 2023-11-06).
- ↑ «Upaingoa euskaraz: Gogoan dut» www.pamiela.com (kontsulta data: 2021-04-28).
- ↑ «Humanitatearen une gorenak» Alberdania Argitaletxea (kontsulta data: 2022-11-04).