Edukira joan

Aritz Gorrotxategi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aritz Gorrotxategi

(2009)
Bizitza
JaiotzaDonostia1975eko martxoaren 31 (50 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta olerkaria

Literaturaren Zubitegia: 187 Tabakalera: 92260

Aritz Gorrotxategi Mujika (Donostia, Gipuzkoa, 1975eko martxoaren 31) euskal idazlea da.

Zuzenbidean lizentziatua. Gidoigile (Goenkale, Balbemendi), zutabegile (Gaztetxulo, Egunkaria, Berria, Diario Vasco, Territorios gehigarria...), irakasle (EHU, Esperientzia Gelak, Sormen Tailerrak) eta itzultzaile jardun du.

2000. urtean Irun Hiria saria irabazi zuen, Kafkaren labankada eleberriarekin.

2001ean Gipuzkoako Foru Aldundiko literatur sorkuntza beka eskuratu zuen. Hiru urte geroago, erakunde berak antolatu sorkuntza literariorako Koldo Mitxelena beka lortu zuen. 2012an eta 2022an, Espainiako Kritikaren Saria jaso zuen euskarazko poesia alorrean, Hariaz beste eta Uda betea poema-liburuengatik, hurrenez hurren. 2022an, berriz, Lauaxeta Saria jaso zuen poesiaren alorrean, Uda betea poema-bildumagatik.

2017an gazteleraz argitaratu zuen Hariaz beste poema-liburua, Más allá del hilo izenburupean (Baile del Sol). 2022an, berriz, Amuaren gaztelerazko bertsioa kaleratu zuen, Señuelo (Trea) izenburuarekin.

Durangon eta Donostian 2008az geroztik antolatzen diren Pentsamenduaren Poesia jardunaldietako antolatzaile taldekoa da. Balea Zuria argitaletxearen (2017) sortzaileetako bat ere bada.

Itzultzaile ere aritu da. Euskarara itzuli ditu: Itziar Minguezen Pura coincidencia. Kointzidentzia hutsa (2010, Point de Lunettes), Lev Tolstoiren Zer da artea? (2012, Meettok), J. M. Coetzeeren Jesusen haurtzaroa (2013, Meettok) eta Jesusen eskola-egunak (2017, Meettok), Philip K. Dicken Ordaina, Don DeLilloren Zero K (2016, Meettok) eta Julian Barnesen Istorio bakarra (2018, Meettok).

  • 1997: "Satarka" eta "Bordari" sariak
  • 2000: Irun Hiria Saria Kafkaren labankada eleberriagatik
  • 2012: Kritikaren Saria Hariaz beste poema-liburuagatik
  • 2015: Gabriel Aresti ipuin lehiaketan akzesita
  • 2015: Ignacio Aldecoa ipuin lehiaketan Bada hor norbait lanagatik
  • 2016: Donostia Hiriko Kutxa Literatura Saria kontakizun-liburuan Zer egingo dugu orain opariekin? lanagatik
  • 2017: Gabriel Aresti ipuin lehiaketan akzesita
  • 2019: Irun Hiriko Kutxa Literatura Saria poesiaren alorrean Amua lanagatik
  • 2022: Kritikaren Saria Uda betea poema-liburuagatik
  • 2022: Lauaxeta Saria Uda betea poema-liburuagatik

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Euskal idazleak
Euskal idazleak
Euskal idazleak
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.