Edukira joan

Ariznabarra

Koordenatuak: 42°50′32″N 2°41′33″W / 42.8422°N 2.6925°W / 42.8422; -2.6925
Wikipedia, Entziklopedia askea
Alexbot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 00:12, 11 uztaila 2009
Ariznabarra
 Euskal Herria
  
Map
Kokapena
Herrialdea [[|]]
UdalerriaGasteiz
Geografia
Koordenatuak42°50′32″N 2°41′33″W / 42.8422°N 2.6925°W / 42.8422; -2.6925
Demografia
Biztanleria7.641 (2023)

Ariznabarra Gasteizko (Araba) auzoa da. Hiria erditik zatitzen duen trenbidearen hegoaldean dagoen auzoetako bat da. Hegoaldetik Gaztelako atea kaleak mugatzen du, eta mendebaldetik Mediterraneoaren hiribideak. Hegoaldean Pradoko parkea eta Mendizorrotza auzoa dauzka. Mendebaldetik Gasteizko muga izan zen 2000. urtera arte, Zabalganeko auzo berria eraiki zen arte hain zuzen.

Auzoak ezaugarri ezberdinak dituzten bi esparru ditu: hasierako auzoa, Ariznabarra kalearen inguruan sortutakoa, 1960ko hamarkadan eraiki zen orduko hirigintza irizpideak jarraituz; bigarrena aurrekoa inguratuz sortu zen 1980ko hamarkadan, espazio ireki gehiago utziz eta kalitate handiagoko eraikinak sortuz.

Auzoko Etxezarra izeneko etxean Napoleon Bonapartek lo egin omen zuen 1808ko azaroaren 5ean.

Kanpo loturak