Arkonte
| Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |

Arkonteak (antzinako grezieran, ἄρχων, árkhon, "agintari") antzinako Grezian hiriko gobernuaren posturik garrantzitsuenak zituzten magistratuak ziren[1]. Magistratura hauek antzinako erregeen boterearen ordez familia nobleena ezarri zuten, eta K. a. X. eta VII. mendeen artean sortu behar izan zen. Haien garrantzia aldatuz joan zen instituzio honek iraun zuen ia hamar mendean, K.a. 753tik III. mendea ondo sartuta egon arte (K.a. 308an abolitu zen), baina greziar hiri gehienen gobernu demokratikoen oinarria izan ziren[2].
Arkonteak antzinako Atenasen
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aristotelesen Atenastarren konstituzioa jarraituz Atenasko arkonteen historia ezagut daiteke:
- Atenasko arkonteak Euklidesen arkontetzara arte (K. a. 403).
- Arkonteak Aristotelesen garaian.
Atenasko arkonteak K.a. 403 arte
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arkontetzaren hasiera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzinako Atenasen monarkiaren botereak arkonteen botereari eman zion lekua, eupatriden[3] artean hauta zitezkeen funtzionarioen gobernuari[4].
Tradizioaren arabera, azken errege atenastarra Kodro izan zen, doriarrek Atika eraso zutenean aberriaren salbaziorako bizia sakrifikatu zuena (K.a. 1132). Hainbesterainokoa izan zen haien miresmena, non zin egin baitzuten ez ziotela Atenasko beste ezein gobernariri errege deituko. Beraz, Kodro lurperatu ondoren, atenastarrek beren seme eta oinordekoari hiriko gobernua eman zioten, baina arkonte (ἄρχων) izendatu zuten, eta ez errege (basileus). Harrez gero, arkonteak izan ziren Atenasko magistratura nagusiak eta gorenak.
Arkonteen aukeraketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Drakonen konstituzioaren aurretik, karguak noblezia- eta aberastasun-mailaren arabera ezartzen ziren[5]. Solonen konstituzioan ere zentsu-ahalmenaren arabera banatzen ziren karguak[6].
Bost milen konstituzioaren arabera[7], Kontseiluak zozketatu egiten zituen bederatzi arkonteak, eta esku-gora emandako botoak zortean zegozkien Kontseiluko bostek zenbatuko zituzten[8].
Zin egitea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Agoran, Erret Arkupearen kanpoaldean, legeak idatziz jasotzen zituzten zurezko zutabe birakariak gordetzen ziren lekuan, aldare bat zegoen, harri sakratu batekin, zeinaren ondoan bederatzi arkonteek zin egiten baitzuten urrezko estatua bat eskainiko zutela legeren bat urratuz gero[6].
Epealdiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aristotelesen arabera, arkonteek, hasiera batean, biziarteko boterea zuten[9], eta gero, Medonte edo Alkmeonen garaitik, K.a. 752tik, hamar urterakoa[5]; handik urte askotara, K.a. 682tik aurrera, karguak urtero aukeratzen ziren[10][11].
Salbuespenak ere izaten ziren. K.a. 410ean, esate baterako, Mnasiloko Laurehunen Kontseiluak hautatu zuen arkonte eponimo izan zen bi hilabetez, eta Teoponpo, zozketaz aukeratua, hamar hilabetez izan zen arkonte[12].
Arkonteak, urte beteko euren agintaldia betetzerakoan aztertuak ziren euthyna delakoan, kontu publikoen kudeaketa egokiaren arduradun zirelarik.
Kopurua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Jatorrian, arkonteak hiru ziren, lehentasun kronologiko honetan: lehengo erregea edo basileusa (ἄρχων βασιλεύς), gero polemarkoa (ἄρχων πολέμαρχος), arkonte errege batzuk ahulak izan baitziren gerrarako, eta, azkenik, arkontea (ἄρχων ἐπώνυμος).
Solonen bosgarren agintean, ez zuten arkonterik izendatu ezegonkortasunagatik, eta berriro ere bost urtera, arrazoi beragatik, aginterik gabe egon ziren. Damasias arkonte aukeratuta[13], bi urte eta bi hilabetez agindu zuen, boteretik indarrez bota zuten arte. Hurrengo urtean, ondo iruditu zitzaien 10 arkonte aukeratzea: 5 eupatrida, 3 nekazari eta 2 artisau[14].
Azkenik, Klistenesek idazkari bat gehitu zuen, beste bederatzien agiriak idazteaz arduratzen zena.
Arkonteen bilguneak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bederatzi arkonteak ez zeuden denak elkarrekin. Erregeak gero Bukolion deituko ziotena okupatzen zuen, Pritaneotik gertu; arkonteak, Pritaneoa, eta polemarkoak, Epilikoa; tesmoteteek Tesmoteteona okupatzen zuten.
Solonen garaian arkonte denak Tesmoteteonean biltzen ziren[15].
Solonen konstituzioaren arabera, bederatzi arkonteak zozketa bidez[16] aukeratzen ziren lau tribuek izendatutako berrogei hautagairen artean, hamar tribu bakoitzeko.
Tirania garaian, sistema hau, beharbada ez zen praktikan jarri, zozketa bidezko izendapena baliogabetu ez zen arren. Tuzididesen arabera, Pisistrato, Hipiasen aita, arkontea izan zen, eta beti zegoen etxe gobernariko bat arkonte kargua zuena. Aristotelesen garaian ere zozketa bidez izendatuak ziren, baina, kasu honetan, 100 hautagairen artean, 10 tribu bakoitzeko.
Arkonteak Aristotelesen garaian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aristotelesek hiru arkonte nagusiekin batera beste sei arkonte (thesmothetai, administratzaile judizial antzekoak) aipatzen ditu[17], eta beraientzako idazkariak. Hiru arkonte nagusietako bakoitzak bi aholkulari harzen zituen; hauek tribunalean aztertzen zituzten kargua eman aurretik, eta utzi ondoren kontuen berri ematen zuten[18].
Azterketa eta zin egitea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Atenasko politeian (konstituzioan), zuzeneko demokraziaren sistemaren parte bezala ezagunena, arkonteak zozketa bidez aukeratzen ziren hauteskundeetara aurkezten ziren hiritarren artetik, kargua bizitzan behin bakarrik izan zitekeelako muga bakarrarekin; hautaketa aurretik Areopagoak galdekatzen zituen, baina azterketa batez ere hiritarren eta erlijioen legitimitatearekin lotutako gaiei zegokion. Aristotelesek Atenastarren Konstituzioan, honela deskribatzen du galdeketa:
| « | Zein da zure aita, eta ze herritik dator? Zein izan zen zure aitaren aita? Zein zure ama? Zein zure amaren aita eta ze herritan izan zuen jatorria? Ba al duzu zure arbasoek utzitako Apoloren santutegirik eta zure etxea babesten duen Zeusik? Non daude zure santutegiak? Zure familia lurperatuta dagoen mausoleorik ba al duzu? Non dago? Behar den begirunea al diezu zure gurasoei eta estatuak ezartzen dituen zerga eta soldadutza betebeharrak betetzen al dituzu? | » |
| Atenastarren konstituzioa, 55.3 | ||
Behin azterketa pasata, agorako harrira joaten ziren, eta honen gainera igota, zin egiten zuten justiziaz eta legeen arabera beteko zutela kargua, eta ez zutela beren karguagatik oparirik onartuko, eta zerbait hartuko balute, urrezko estatua bat eraikiko luketela. Zin egin ondoren, Akropolira joaten ziren eta han gauza bera zin egiten zuten, gero kargua hartzeko[19].
Arkonte nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kargua hartzearekin batera, kargua hartu aurretik bakoitzak zuena aldarrikatzen zuen; hori izango dute agintea amaitzen dutenean ere.
Arkontea[20]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aberatsenen artean 3 korego hautatzen zituen tragedien antzezpenak kudeatzeko; Deloserako erromesaldia antolatzeko beste korego bat izendatzen zuten eta hogeita hamar arrauneko itsasontzirako burua.
Prozesioen ardura zuen (Asklepio, Dionisiarrak, Targeliak, Zeus Salbatzailea...)
Bestalde, ekintza judizialal, pribatu zein publikoak, kudeatzea zegokion: gurasoei tratu txarrak emateagatik, umezurtzei tratu txarrak emateagatik, alaba oinordekoari tratu txarrak emateagatik, umezurtz baten etxea gaizki administratzeagatik, eromenagatik, tutoretza ezarri eta erabakitzeko... Umezurtzak, alaba oinordekoak eta senarra hiltzean haurdun zegoela adierazten zuten emakumeak zaintzen zituen...
Urteari bere izena ematen zion eta, K.a. 487 urtera arte, gobernuaren magistratu nagusia zen. Narrazio historikoetan, urteak, normalean, data horretan kargu eponimoa izan zuen arkontearen izenarekin identifikatzen ziren
Erregea[21]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzinako erregeen funtzio erlijiosoak hartu zituen. Areopagoaren burua zen. Hilketa eta fedegabetasun kontuez arduratzen zen. Erlijio debekuak inposatzeko gai zen ere. Ospakizun erlijiosoen antolatzailea zen: erregeak misterioak zaintzen zituen, Dionisiar Leneasenak, zuzi-lehiaketak antolatzen zituen, sakrifizio tradizionalak administratzen zituen, fedegabetasun-kasuak eta gizahilketagatiko kausak berari zegozkion...
Polemarkoa[22]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jatorrian armadaren nagusia zen, baina erregeengandik jasotako eskumen militar hau strategosek hartu zuten K.a. 487 an, arkonteak zozketaz aukeratzen hasi zirenean[23].
Polemarkoak Artemis ehiztaria eta Enialio edo Ares gerlarien izenean egiten zituen sakrifikifizioak, gerran eroritakoen omenez antolatzen zituen hileta lehiaketak eta Harmodio eta Aristogitonentzako pekamenak.
Meteko, isotel eta proxenoen artean gertatzen diren kausa pribatuak dagozkio.
Tesmotetak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Botere osoa dute epaitu beharreko egunak auzitegiei iragartzeko, magistratuei esleitu ondoren. Horrez gain, traizio akusazioak eta esku hutsezko bozketagatik ezarritako zigorrak aurkeztuko ditu. Auzi pribatuak ere aurkezten dituzte, merkataritzakoak, meategietakoak, esklaboenak...
Bizantziar Inperioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bizantziar Inperioan, arkonte hitzak esanahi bat baino gehiago zituen:
- Konstantinopla sortu zenean, antzinako Bizantzioko arkontea hiriburu berriko arkonte-prokontsul bihurtu zen IV. mendean; lehena Tetizio Fakundo izan zen 336an eta azkena Temistios 358-359an[24].
- Pertsona boteretsu bat (noblea edo magnatea), autoritate publikoaren titularra, izenda dezake. Goi-funtzionarioen edo ofizialen mendeko batzuk arkonte terminoak izendatzen ditu.
- Zentzu teknikoan, arkontea gobernadorea da, administratzailea. Lehentasun-zerrenda eta zigilu batzuei esker, IX. mendean Kreta, Zipre edo Dalmaziako arkonte probintzialak ezagutu ahal izan dira, eta, ondoren, X. eta XII. mendeetako hirien arkonteak (Klaudioupolis, Krisopolis, Atenas, etab.). Arkonte baten jurisdikzioa estaltzen duen eremuari ἀρχοντία (archontia) deritzo.
- Oro har, bizantziar historialariek arkontetzat deskribatu ohi dituzte atzerriko agintariak. Bulgariarren gobernariek, beren titulu propioekin batera, Jainkoaren graziaz arkonte titulua eramaten dute askotan grekozko inskripzioetan.
- Finantza-postu garrantzitsuen titularrei ere aplikatu zitzaien titulua, hala nola diruaren etxeko buruari (grekoz, ἄρχων τῆς χαραγῆς, etik), bai eta tailer inperialetako edo armategietako zuzendariei ere.
"Arkonte handiaren" (megas archon) duintasuna, atzerriko tituluen itzulpen gisa ere adierazita dagoena, "printze handiaren" antzekoa, Teodoro II.a Laskarisek sortu zuen Nizeako Inperioaren garaian. Konstantine Margarites izan zen lehena, eta lortu zuten garrantzitsuenen artean Marules militar bizantziarra aipa daiteke. Hasiera batean, eskolta inperiala gidatzen zuen, seguru asko jauregian. Kanpainan, allagion[25]-eko arkontea zen karguan zegoena. Hala ere, Arkonte Handiaren tituluak ez zuen funtzio berezirik, eta ohorezko duintasun soila zen Paleologoaren garaian.
Konstantinoplako patriarkatu ekumenikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun, Eliza ortodoxoko laikoek, Konstantinoplako patriarkarekin bat eginez, patriarkatu ekumenikoaren arkonte titulua eman diote Elizaren administrazioari eskainitako zerbitzua ohoratzeko. 1963an, arkonteak San Andresi eskainitako zerbitzu-elkarte batean antolatu ziren. Arkonte estatus hori ez da Elizaren hierarkiaren parte, ohore hutsa baizik.
Arkonte bat Bere Santutasunak, patriarka ekumenikoak, ohoratzen du, Elizari egiten dion zerbitzu nabarmenagatik, eta gainera, Eliza ortodoxoaren buru bezala aitortzen da normalean era nabarmenean.
Arkontearen zin egitean Eliza Ortodoxoaren fedea eta tradizioa defendatzen eta sustatzen dira. Bere zeregin nagusia santu patriarkatua eta bere misioa babestea eta sustatzea da. Elizaren eskubideez, giza ongizateaz eta ongizate orokorraz ere arduratzen da.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Croon, Jean H. (1967), Enciclopedia de la antigüedad clásica, Enciclopedias Afrodisio Aguado, Madril.
- ↑ «Arcontado - Inicio - Diccionario Tesauro de Historia Antigua y Mitología» www.tesaurohistoriaymitologia.com (kontsulta data: 2026-05-18).
- ↑ Eupatridak Atenasko nobleziaren ondorengoak ziren, erromatar patrizioekin konpara zitezkeenak. Solonek bere pribilegio nagusiak ezabatu zituen (arkontetzaren hiru gradu altuenak betetzea eta, ondoren, Areopagoko kideak izatearen esklusibotasuna. Hala ere, apaiz-pribilegio batzuk gorde zituzten.
- ↑ Struve, V. V. (1985), Historia de la antigua Grecia I, Sarpe, Madril.
- 1 2 Ruiz Sola, Aurelia (1987), Las constituciones griegas. La consitución de Atenas. La república de los atenienses. La república de los lacedemonios, Akal/Cásica, Madril. ( in La constitución de Atenas, 3, 1.)
- 1 2 Ruiz Sola, Aurelia (1987), Las constituciones griegas. La consitución de Atenas. La república de los atenienses. La república de los lacedemonios, Akal/Cásica, Madril. ( in La constitución de Atenas, 7, 1.)
- ↑ Teramenesen konstituzioa deitua.
- ↑ Ruiz Sola, Aurelia (1987), Las constituciones griegas. La consitución de Atenas. La república de los atenienses. La república de los lacedemonios, Akal/Cásica, Madril. ( in La constitución de Atenas, 30, 5.)
- ↑ Kodroren monarkiaren ondorengoa.
- ↑ Ruiz Sola, Aurelia (1987), Las constituciones griegas. La consitución de Atenas. La república de los arenienses. La república de los lacedemonios, Akal/Cásica, Madril. ( in La constitución de Atenas, 3, 4.)
- ↑ Baslez, Marie-Françoise (2017), Antzinateko greziar munduaren historia politikoa. Garai homerikoetatik erromatar munduan integratu arte, EHU, 73. or.
- ↑ Ruiz Sola, Aurelia (1987), Las constituciones griegas. La consitución de Atenas. La república de los atenienses. La república de los lacedemonios, Akal/Cásica, Madril. ( in La constitución de Atenas, 33, 1.)
- ↑ Seguru asko K.a. 582ean.
- ↑ Ruiz Sola, Aurelia (1987), Las constituciones griegas. La consitución de Atenas. La república de los atenienses. La república de los lacedemonios, Akal/Cásica, Madril. ( in La constitución de Atenas, 13, 1-2)
- ↑ Ruiz Sola, Aurelia (1987), Las constituciones griegas. La consitución de Atenas. La república de los atenienses. La república de los lacedemonios, Akal/Cásica, Madril. ( in La constitución de Atenas, 3, 5)
- ↑ Zozketa baba bidezkoa izaten zen: tina batean baba zuriak eta koloretakoak jartzen ziren; bestean, hautagaien izenak zituzten oholtxoak. Oholtxo bat ateratzean beste tinatik baba zuri bat ateratzen bazen, aukeratua izaten zen.
- ↑ Ruiz Sola, Aurelia (1987), Las constituciones griegas. La consitución de Atenas. La república de los atenienses. La república de los lacedemonios, Akal/Cásica, Madril. ( in La constitución de Atenas, 3, 4-5)
- ↑ Ruiz Sola, Aurelia (1987), Las constituciones griegas. La consitución de Atenas. La república de los atenienses. La república de los lacedemonios, Akal/Cásica, Madril. ( in La constitución de Atenas, 56, 1.)
- ↑ Ruiz Sola, Aurelia (1987), Las constituciones griegas. La consitución de Atenas. La república de los atenienses. La república de los lacedemonios, Akal/Cásica, Madril. ( in La constitución de Atenas, 55, 5.)
- ↑ Ruiz Sola, Aurelia (1987), Las constituciones griegas. La consitución de Atenas. La república de los atenienses. La república de los lacedemonios, Akal/Cásica, Madril. ( in La constitución de Atenas, 56)
- ↑ Ruiz Sola, Aurelia (1987), Las constituciones griegas. La consitución de Atenas. La república de los atenienses. La república de los lacedemonios, Akal/Cásica, Madril. ( in La constitución de Atenas, 57)
- ↑ Ruiz Sola, Aurelia (1987), Las constituciones griegas. La consitución de Atenas. La república de los atenienses. La república de los lacedemonios, Akal/Cásica, Madril. ( in La constitución de Atenas, 58)
- ↑ Ruiz Sola, Aurelia (1987), Las constituciones griegas. La consitución de Atenas. La república de los atenienses. La república de los lacedemonios, Akal/Cásica, Madril. ( in La constitución de Atenas, 30,5)
- ↑ Guilland, Rodolphe. (1957). «Études sur l'histoire administrative de l'empire byzantin» Revue des études byzantines 15 (1): 5–41. doi:. (kontsulta data: 2026-05-22).
- ↑ Allagiona unitate militar bati esleitutako termino militar bizantziarra da. Bere lehen agerpena X. mendearen erdialdean izan zen, eta XIII. mendearen amaierarako bizantziar armadako soldaduen erregimenduentzako terminorik erabiliena bihurtu zen, XIV. mendearen amaierara arte iraun zuelarik.