Ferredoxina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ferredoxina molekula bat.

Ferredoxina edo "fd" hainbat prozesu metabolikotan elektroien garraioan parte hartzen duen proteina da, batez ere fotosintesiaren fase argidunean eta baita arnas katean ere. Burdin-sufre proteina bat da.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izenak bi zati ditu, aurrenekoa latinezko ferrum hitza ("burdina") eta bestetik redox, erredukzio-oxidazio prozesuaren akronimoa dena. D.C. Wharton zientzilariak ezarri zion izena 1962. urtean L.E. Mortenson, R.C. Valentine eta J.E. Carnahan-ek isolaturiko burdin-proteinari. Clostridium pasteurianum bakteriotik atera zuten ferredoxina[1]. 1962. urtean bertan ziazerbaren kloroplastoetan K. Takawa eta D.I. Arnon-ek kloroplastoko ferredoxina aurkitu zuten[2].

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Burdin-sufre loturako klusterrak dituzten proteina txikiak dira ferredoxinak. Burdinak elektroiak hartu eta erreduzitu egiten da, Fe (II), eta elektroiak emanez oxidatu egiten da, Fe (III), eta horregatik egokia da elektroiak garraiatzeko.

Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fe2S2 ferredoxinaren klusterra
Fe4S4 ferredoxinaren klusterra

Fe2S2 ferredoxinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Proteinaren erdigunean beta(2)-alfa-beta(2) egitura dute. ehun aminoazido inguru ditu eta 2Fe-2S klusterrak lau zisteinaren erradikalak elkartzen ditu[3]. Mota honetako ferredoxina batzuk tiorredoxina, putidarredoxina[4], terpredoxina[5] eta adrenodoxina dira[6].

Landare zeluletako kloroplastoetan mota honetako ferredoxina aurkitzen da. Fotosintesiaren fase argiduneko fotofosforilazio ez-ziklikoan eta ziklikoan hartzen du parte. Ez-ziklikoan elektroien azken hartzailea da eta bide batez NADP+ erreduktasa entzima erreduzitzen du. NADP+ urria denean ordea ferredoxinako elektroiek plastokinonara egiten dute salto eta fotofosforilazio ziklikoa gertatzen da[7].

Mitokondrioetan ere agertzen da, II konplexuaren barnean. Adrenodoxina izeneko ferredoxina proteina da. Gizakietan hormona tiroideoen sintesian ere hartzen du parte[6].

Fe4S4 eta Fe3S4 ferredoxinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ferredoxina hauek potentzial baxukoak (bakterietakoak) edo potentzial handikoak izan daitezke. Ferredoxina hauetan lau zisteinaren erradikalak 4Fe-4S duen kluster bati lotzen zaizkie[8].

Potentzial handikoek elektroien garraio kate anaerobikoan hartzen dute parte[9].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Mortenson, L. E.; Valentine, R. C.; Carnahan, J. E.. (1962-05-29). «An electron transport factor from Clostridiumpasteurianum» Biochemical and Biophysical Research Communications (6): 448–452 doi:10.1016/0006-291X(62)90333-9 ISSN 0006-291X . Noiz kontsultatua: 2020-03-13.
  2. (Ingelesez) Tagawa, Kunio; Arnon, Daniel I.. (1962-08). «Ferredoxins as Electron Carriers in Photosynthesis and in the Biological Production and Consumption of Hydrogen Gas» Nature (4841): 537–543 doi:10.1038/195537a0 ISSN 1476-4687 . Noiz kontsultatua: 2020-03-13.
  3. (Ingelesez) Armengaud, J.; Sainz, G.; Jouanneau, Y.; Sieker, L. C.. (2001-02-01). «Crystallization and preliminary X-ray diffraction analysis of a [2Fe–2S ferredoxin (FdVI) from Rhodobacter capsulatus»] Acta Crystallographica Section D: Biological Crystallography (2): 301–303 doi:10.1107/S0907444900017832 ISSN 0907-4449 . Noiz kontsultatua: 2020-03-13.
  4. (Ingelesez) Sevrioukova, Irina F.. (2005-04-01). «Redox-dependent Structural Reorganization in Putidaredoxin, a Vertebrate-type [2Fe-2S Ferredoxin from Pseudomonas putida»] Journal of Molecular Biology (3): 607–621 doi:10.1016/j.jmb.2005.01.047 ISSN 0022-2836 . Noiz kontsultatua: 2020-03-13.
  5. Mo, Huaping; Pochapsky, Susan Sondej; Pochapsky, Thomas C.. (1999-04-01). «A Model for the Solution Structure of Oxidized Terpredoxin, a Fe2S2 Ferredoxin from Pseudomonas,» Biochemistry (17): 5666–5675 doi:10.1021/bi983063r ISSN 0006-2960 . Noiz kontsultatua: 2020-03-13.
  6. a b Beilke, Dirk; Weiss, Roland; Löhr, Frank; Pristovšek, Primož; Hannemann, Frank; Bernhardt, Rita; Rüterjans, Heinz. (2002-06-01). «A New Electron Transport Mechanism in Mitochondrial Steroid Hydroxylase Systems Based on Structural Changes upon the Reduction of Adrenodoxin» Biochemistry (25): 7969–7978 doi:10.1021/bi0160361 ISSN 0006-2960 . Noiz kontsultatua: 2020-03-13.
  7. (Ingelesez) Fukuyama, Keiichi. (2004-09-01). «Structure and Function of Plant-Type Ferredoxins» Photosynthesis Research (3): 289–301 doi:10.1023/B:PRES.0000036882.19322.0a ISSN 1573-5079 . Noiz kontsultatua: 2020-03-13.
  8. (Ingelesez) Fukuyama, Keiichi; Matsubara, Hiroshi; Tsukihara, Tomitake; Katsube, Yukiteru. (1989-11-20). «Structure of [4Fe-4S ferredoxin from Bacillus thermoproteolyticus refined at 2.3 Å resolution: Structural comparisons of bacterial ferredoxins»] Journal of Molecular Biology (2): 383–398 doi:10.1016/0022-2836(89)90338-0 ISSN 0022-2836 . Noiz kontsultatua: 2020-03-13.
  9. (Ingelesez) Ciurli, Stefano; Musiani, Francesco. (2005-07-01). «High potential iron–sulfur proteins and their role as soluble electron carriers in bacterial photosynthesis: tale of a discovery» Photosynthesis Research (1): 115–131 doi:10.1007/s11120-004-6556-4 ISSN 1573-5079 . Noiz kontsultatua: 2020-03-13.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]