Arno Holz

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Arno Holz
Bizitza
Jaiotza Kętrzyn1863ko apirilaren 26a
Herrialdea  Alemania
Heriotza Berlin1929ko urriaren 26a (66 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak alemana
Lanbidea
Lanbidea poeta eta idazlea
Lantokia(k) Berlin
Nominazioak
Arno Holz, Erich Büttnerrek margotuta

Arno Holz (Rastenburg, 1863ko apirilaren 26a - Berlin, 1929ko urriaren 26a) Alemaniako idazlea izan zen. Hasierako idazkietan poesia lirikoa landu zuen; gero, langileriaren egoera bertsoetan adierazten duen Das Buch der Zeit (1885, Garaiaren liburua) izeneko liburuan naturalismora hurbildu zen. Gero, Johannes Schlaf lagunarekin bide horretatik jarraitu zuen: Papa Hamlet (1889, Aita Hamlet), kontakizun laburrak; Die Familie Sielicke (1890, Selicke familia), drama; Sozialaristokraten (1896, Sozialaristokratak), bere garaiko idazleei buruzko komedia. Holzen naturalismoak eragin nabarmena izan zuen Gerhart Hauptmannen obran. J. Schlafekin lankidetza amaitu ondoren, hasierako lirismora itzuli zen berriro. Phantasus izenburuko olerki-sailean (1898-1925) lirismoaren berrikuntzari ekin zion, eta bertso librea sartu zuen eta poema luze esperimentalak idatzi zituen. Aipatzekoak dira, halaber, azken aldiko komediak Traumulus (1904); Frei (1907, Librea); eta dramak: Sonnenfinsternis, (1908, Eguzki eklipsea ); Ignorabimus (1913).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arno Holz Aldatu lotura Wikidatan