Arrano-kantore

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alemaniako arrano-kantore bat.

Arrano formako kantorea edo arrano-kantorea atril edo kantore mota bat da, arrano fornakoa, zeinaren bizkarrean, hegoak luzatuta dituela, Biblia ezartzen den elizako irakurketarako.

Hedapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso ohikoak dira eliza eta katedral anglikanoetan Ingalaterran, baina Europa osoan daude adibideak, baita Euskal Herrian ere, metalezkoak kasu honetan.

Eibarko San Andres elizan bi daude, brontzezkoak, 1590. urteko dohaintza baten dokumentatuak eta jatorriz Flandriakoak seguruenik ("trabajadas con primor y a toda costa en Olanda")[1]. Donibane Lohizunen ere bada beste arrano-kantore bikote bat jatorri bertsuzkoa, 17. mendekoa, kobrezkoa, eta ondare babestua direna; marinelen dohaintzak seguruenik, Ziburuko elizan dauden antzeko biak bezala[2].

Euskal Herriko iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Peña, Satur. (2008). San Andrés de Eibar. Eibarko Udala, Ego Ibarra Batzordea, 46 or. ISBN 978-84-89696-47-1. PMC 433634871. (Noiz kontsultatua: 2021-01-10).
  2. «2 aigles-lutrins» www.pop.culture.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2021-01-10).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]