Atril

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eliza ingeles bateko kantorea.

Atrila edo kantorea (kasu honetan, bereziki elizakoa) liburu irekiak eutsi eta irakurtzeko mahaitxo edo plataforma inklinatua da. Maiz, irakurleak zutik eta publiko baten aurrean irakurtzeko altua edo goratua da.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elizako alde anitzeko atril handiak, liburu batzuk batera zabalik izateko erabiltzen direnak, kantore izena dute eta koruan egoten dira. Tradizio kristau europarrean, bereziki deigarriak dira arrano formako kantoreak, zeinaren adibideak badiren Euskal Herriko elizetan ere.

Elizako kantoreak tradizionalki intxaurrondo zurezkoak ziren, eta hiru forma ohiko izaten zuten: mahaigaineko lagungarria, zutikakoa, eta alde anitzekoa (facistol gaztelaniaz, badalone italieraz). Era honetakoek lau alde izan ohi zituzten, lau fraidek edo elizgizonek lau kantu-liburu aldi berean irakurri edo kantatzeko modukoak[1]. Ezpeletako Jondoi Eztebe elizan bada era honetako bat, 18. mendekoa, ondare babestu gisa izendatua[2].

Kristatutasuneko beste kantore mota eliza kristau ortodoxoko analogion direlakoena da, ikonoak erakusteko erabiltzen diren atrilak.

Atril laikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elizako irakurketak ematetik, erabilpen zibilera hedatuak dira atrilak. Zutikako hitzaldi bat eman behar denean era bateko edo besteko atrilak erabiltzen dira, hitzaldi eta ekitaldi akademikoetan, mitin politikoetan, zenbait legebiltzarretan...

Oro har, formalki bi eratakoak izaten dira 21. mendeko atril erlijoso eta laikoak: zutoin baten gainean dago liburu edo irakurgaiari eusteko plataforma, edo altzari osoago bat izan daiteke, zeinak barrualdera (hau da, irakurlearen posiziora) apalak dituen liburuak eta gainerakoak gordetzeko.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Los atriles. Historia y uso» capolavoro.es Noiz kontsultatua: 2021-01-10.
  2. «Lutrin» www.pop.culture.gouv.fr Noiz kontsultatua: 2021-01-10.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.