Arrasate 1956-2018

Wikipedia, Entziklopedia askea

Arrasaten 2018ko abenduan herriko Udalak aurkeztu zuen txosten mardula herrian jasandako motibazio politikoko indarkeria kasuak jasotzen. 1956a hartu dute abiapuntu moduan, kontuan hartuta urte hartako otsailaren 10ean Francisco Francoren diktadurak ezarritako salbuespen egoera eta horrek eragindako giza eskubideen urraketak.

Argituz elkarteak egindako lana da, 2015ean lehenengo aldiz Errenterian, 2017an Lasarte-Orian eta Elgoibarren eta 2018an ere Andoainen egin zuten bezala.

Laburpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

62 urteko tarte horretan, herrian edo hortik kanpo baina bertakoen aurka egile desberdinek eragindako indarkeriaren ondorioak hauek izan dira, laburtuta:

Alde batetik, ETAK eta KAAek beheko hamaika pertsona hauek hil zituzten. Aurrekoei, Kale Borrokaren ondorioz, kea irensteagatik hil zen 79 urteko Ambrosio Fernández gehitu behar zaie[1].

  • Luis Santos Hernández
  • Argimiro García Estevez
  • Jesus Pascual Martin Lozano
  • Juan Moreno Chamorro
  • Esteban Maldonado Llorente
  • Constantino Gomez Barcia
  • Aurelio Salgueiro López
  • Juan Luis Agirreurreta Arzamendi
  • Mario Manuel Leal Baquero
  • Antonio Ramos Ramirez
  • Ambrosio Fernández Recio
  • Isaías Carrasco Miguel

Bestela, 2 pertsona bahitu zituzten herrian bertan (Julio Iglesias eta Ortega Lara) eta kale borrokaren 57 eraso zenbatu zituzten guztira.

Beste alde batetik, GALek, BVEek, poliziek edo talde parapolizialek 6 pertsona hauek hil zituzten:

  • Iñaki Etxabe Orobengoa
  • German Agirre Irasuegi
  • Agurtzane Arregi Letamendi
  • Emilia Larrea Saez de Adana
  • Enrique Gomez Alvarez
  • Xabier Perez de Arenaza Sogorb

Bestela, 111 pertsonek segurtasun indarrek eragindako torturak edo tratu txarrak salatu zituzten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]