Edukira joan

Doneztebe monasterioa (Larunbe)

Koordenatuak: 42°55′N 1°45′W / 42.91°N 1.75°W / 42.91; -1.75
Wikipedia, Entziklopedia askea
Arriaundiko aztarnategia» orritik birbideratua)
Doneztebe monasterioa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaItza
Koordenatuak42°55′N 1°45′W / 42.91°N 1.75°W / 42.91; -1.75
Map
Arkitektura

Juslapeña edo Doneztebe monasterioa Nafarroako Itza zendeako Larunbe herriko lursailetan dauden Goi Erdi Aroko monasterio baten hondakinak dira, Arriaundi mendiaren gailurrean, Iruñerriaren ipar-mendebaldean. Bertan aurkitu zen 2022an Larrahe (bere forma datiboan)dibinitateari eskainitako aldare bat: Larunbeko aldarea izendatua.[1]

2016ko abuztuaren 28an Aranzadi Zientzia Elkarteko kideek eta Larunbeko herriko boluntarioek bertan sei urtez indusketak auzolanean burutu ondoren aurkikuntzaren berri eman zuen[2][3]

Ikerketa arkeologikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arriaundiko aztarnategia Jauntxo Agirrek arkeologoak zuzendu ditu aztarnategiko ikerketa lanak[4] eta lan horiei esker, monasterioa aurkitu zen, bere hiru abside eta oinplanoarekin batera. Gorputz nagusia, gurutzadura eta hiru absideko burualdea dokumentatu dira, eta XI. mendearen amaieran eraiki zela jakin da[5].

Testuinguru geografikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arriaundi mendia Iruñeko arroaren ipar-mendebaldeko ertzean dago, Iza Zendea udalerrian. 944 metroko altueratik, bisualki Sakanako korridorea, arroa bera eta Iruñea, Aralarko Done Mikel edo Belate, Miravalles, Irulegi, Gaztelu eta Garaño gazteluak bezalako kokagune estrategiko zaharrak ondo hautematen dira.

Mendiaren tontorrean, harrizko hormen arrastoak ikusten ziren, baina ez zekiten zeri zegokien eta gaztelu eta ermita moderno batenak izango zirela ustea zabalduta zegoen. Aurretik egin zen ikerketa lan bakarra Armendarizena izan zen, zeina Arriaundiko gailurraren inguruan Burdin Aroko herri harresitu bat identifikatu zuen, [6]. Indusketak hasi orduko, konturatu ziren arrasto hirek ezin zirela mendiko ermita sinple batenak izan.

Artxiboetako testigantzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Indusketa egiten zen bitartean, egitura horri buruz informazioa izan zezaketen artxiboetan dokumentuak bilatu ziren, zehazki, Nafarroako Artxibo Nagusia, Iruñeko elizbarrutiko artxiboa eta Itzako Udal Artxiboa.

Arazoetako bat izan zen bertako tontorra eta inguruko lurraldeek izen asko jaso dituela bi hizkuntzetan garai ezberdinetan: Juslapeña, Txulapain, Cendea de Iza, Arriaundi edo San Gregorio... Larunbe dagoeneko 1105eko dokumentu baten kopia batean agertzen da, eta ondoren, 1128an, San Esteban de Larunbe aipatuta agertzen da. ondorengo dokumentuetan Larunbe izenaren lekukoak daude, baina ez zehazki Arriaundiko toki zehatz horri buruz. XVI. mendean ordea, Doneztebe edo San Esteban maiz agertu da artxiboetan. XVII eta XVIII. mendeetan, San Gregorio eta Doneztebe tenpluak aipatzen dira leku berean. Badirudi San Gregorio ermitak indarra hartu zuela bestearen kaltetan, eta azkenik, San Gregorio Doneztebekoaren hondakinen alboan zegoela aipatzen da. Dokumentazioaren arabera, Erdi Aroko eraikin atetik, Esteban Deunari eskainitako ermita batera pasa zen, eta ondoren, San Gregoriori eskainitako ermitak debozio handiago jaso zuen eta azken hori da XIX. mendera arte zutik iraun zuena.

Aztarnen ezaugarriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arriaundiko haitza tuparri-kareharrizkoa da, eta material horrekin egindako harlanduek ez dute kareharrien gogortasuna ez dute, higadura-agenteen aurrean argalagoak baitira. Horregatik edo, harlandu gutxi aurkitu dira.

Hala eta guztiz ere, harri pusketa eta lur metaketaren azpian, bere horretan mantendu dira monasterioaren jatorrizko egiturei dagozkien hormen abiaburuak. Horiek modu irregularrean garatzen dituzte altxaerak, gutxienez 0,30 metrotik gehienez 2,00 metrora.

Hormek argi eta garbi markatzen dute elizaren oinplanoa. Burualdeak hiru abside erdizirkular ditu, nahiz eta erdikoa kanpotik poligonala den eta handiagoa den, gurutzaduraren zabalerarekin eta erdiko habeartearen hasierarekin bat datorrena. Tenplu honen oinplanoa bat dator, mimetikoki, XI. mendeko bigarren erdialdean datatutako Aralarko San Migel lehen tenplu erromanikoaren historiografian jasotakoarekin[5].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «'Larrahe' baskoien dibinitateari eskainitako aldare bat aurkitu dute Larunben» Berria 2024-06-15 (Noiz kontsultatua: 2024-06-16).
  2. Goi-erdiaroko monastegi bateko arrastoak aurkitu dira Nafarroako Doneztebe-San Esteban de Juslapeñan. 2016ko abuztuaren 29a. Aranzadi.eus
  3. (Gaztelaniaz)El monasterio de San Esteban, hallazgo inédito del románico en Navarra. 2016ko abuztuaren 28a. Noticiasdenavarra.com[Betiko hautsitako esteka]
  4. Aranzadi. «Goi-erdiaroko monastegi bateko arrastoak aurkitu dira Nafarroako Doneztebe-San Esteban de Juslapeñan» Aranzadi (Noiz kontsultatua: 2024-06-21).
  5. a b Agirre Mauleon, Juantxo; Pescador Medrano, Aitor; Esain, Peio; Alonso Gondrá, Euken. (2021). «El monasterio altomedieval de Doneztebe (Larunbe)» Trabajos de Arqueología Navarra (TAN) (Iruñea) 33. Separata (33): 199–207.  doi:https://doi.org/10.35462/TAN33.15. ISSN 0211-5174. (Noiz kontsultatua: 2024-06-21).
  6. (Gaztelaniaz) Armendáriz Martija, Javier. (2008). De aldeas a ciudades. El poblamiento durante el primer milenio a.C. en Navarra. , 223-227 eta beste or. (Noiz kontsultatua: 2024-06-21).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]