Garaño

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Garañoko gaztelua
Garaño gaztelua.jpg
Garaño gaztelua Saldise ingurutik.
Kokapena
Herrialdea Espainia
Autonomia Nafarroa Garaia
Helbidea Gaztelu mendia
Koordenatuak 42° 51′ 19″ N, 1° 49′ 10″ W / 42.855288888889°N,1.8193472222222°W / 42.855288888889; -1.8193472222222Koordenatuak: 42° 51′ 19″ N, 1° 49′ 10″ W / 42.855288888889°N,1.8193472222222°W / 42.855288888889; -1.8193472222222
Arkitektura

Garaño Nafarroa Garaiko herri hustu bat da, 1350 inguruan desagertua. Iruñeko merindadeko Ollaran udalerrian dauden Egillor eta Saldise kontzejuen artean zegoen.

Gaztelu mendiaren gainaldean zegoen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroan bertako herrixka eta monasterioak Garaño izeneko haranean zeuden, orain Olloko haranean daudenak.[1] Bere kokapena zela eta, Iruñea defenditzeko eskualdea izan zen.[2]

Egun, Garaño Egillor-Beasoaingo elkarte kulturalaren izena da.[3] Hango inauterietan, Garañoren setioa gogoratzen da.

Gaztelua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

600 metroko altuera duen Gaztelu mendiko haitz batean, Nafarroako Erresumako gaztelu nagusienetako bat zegoen. Jimeno Jurioren ustetan, baliteke islamdarrek aipatutako "Sajrat Qays" mitikoa izatea.

Egun, hondakinak baino ez dira geratzen: kanpoaldeko harresiaren zati bat, barnealdeko ertzaren beste zatia eta omenaldi-dorrearena ere bai.

Erresumako gaztelu nagusienetako bat ez ezik zaharrenetariko bat ere bazen. Bere hondarren artean XI. mendeko txanpona aurkitu zuten. 1276an, Nabarreriako Gerra zela eta, gaztelua setiatu eta konkistatu zuten.

Ikuspegi panoramikoa, iparralderantz, Garaño gaztelutik. Ezkerretik eskuinera: Saldise, Ollo, Iltzarbe, Añotz, Atondo, Lete.
Ikuspegi panoramikoa, iparralderantz, Garaño gaztelutik. Ezkerretik eskuinera: Saldise, Ollo, Iltzarbe, Añotz, Atondo, Lete.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa