Arthur Tedder
Itxura
Arthur Tedder (Glenguin, Stirlingshire, 1890eko uztailaren 11 - Banstead, Londres, 1967ko ekainaren 3a) britainiar mariskala izan zen. 1936tik 1938ra, Britainiako Aireko Armadako buru izan zen Ekialde Urrunean, 1940-1941ean Ekialde Hurbilean, eta 1941-1943an Libian. Bigarren Mundu Gerran, Aliatuen Aireko Armadako komandante izan zen Tunisian eta Italian, eta 1943an Eisenhowerren laguntzaile izendatu zuten. 1945ean, mariskal izendatu zuten.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arthur Tedder |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.