Arthur Young
| Arthur Young | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Whitehall, 1741eko irailaren 11 |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Londres, 1820ko apirilaren 12a (78 urte) |
| Hobiratze lekua | Tomb Chest, 6 Metres South Of Chancel Of All Saints Church (en) |
| Familia | |
| Seme-alabak | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | ekonomialaria, kazetaria, estatistikaria, saiakeragilea, nekazaria, agronomoa eta idazlea |
| Jasotako sariak | ikusi
|
| Kidetza | Royal Society Société d'agriculture de Paris (en) Arteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia |
Arthur Young (Londres, 1741eko irailaren 11 - Londres, 1820ko apirilaren 12a) britainiar ekonomialaria izan zen. 1763an, landetxe bat jaso zuen herentziaz eta landetxe horretan jardun zuen lanean. Europan zehar bidaiatu zuen (Irlanda, Frantzia, Espainia, etab.), nekazaritza-teknika berriak ezagutzeko, herrialde haietako herritarren egoera ekonomikoa eta soziala aztertzen zuela. 1793an, Nekazaritza ministro izendatu zuten, eta Ingalaterrako konderrietako nekazaritzari buruzko ikerketak egin zituen ministro izan zen garaian. Industria-iraultzari buruz garrantzi handiko lanak idatzi zituen. Lan nagusiak: Nekazaritza esperimentaleko ikastaroa (1770); Britainiar inperioaren gaur egungo egoerari buruzko saiakera politikoak (1773); Politika aritmetikoa (1774). 1787-1789 urteetan Voyage en France liburua argitaratu zuen; liburu horretan garai artako Ipar Euskal Herriko ingurunearen egoera sozioekonomikoa deskribatu zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.