Artibonite (ibaia)
Artibonite (ibaia) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 240 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 19°01′59″N 71°00′19″W / 19.0331°N 71.0053°W |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 9.013 km² |
Ur-emaria | 99 m³/s |
Iturburua | Cordillera Central (en) |
Bokalea () | Gulf of Gonâve (en) |
Artibonite (gaztelaniaz: Artibonito; frantsesez: Artibonite; Haitiko kreoleraz: Latibonit) Hispaniola uharteko ibaia da, 321 kilometroko luzera duena. Uharteko ibairik luzeena da eta Antilletako bigarrena, Kubako Cauto eta gero.[1] Toponimoak tainerazko jatorria du, Hatibonico.[2]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ibaia Erdialdeko Mendikatean sortzen da, Dominikar Errepublikan. Haitiko mugan zehar doa eta gero ipar-mendebalderantz egiten du, Artibonite lautadaren alde batetik bestera, Gonâve golkora isuri arte. 321 km inguruko ibilbidea egiten du, neurri handi batean Haitiko izen bereko departamenduan.
Ibaiadarrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artibonitek zenbait ibaiadar ditu, gehienak Haitin. Ibaiadar garrantzitsuenak Libón eta Macasía dira, Dominikar Errepublikan, eta Rivière de Fer à Cheval, Haitin.
Ingurumena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Deforestazioak eta kutsadurak eragin negatiboa izan dute Dominikar Errepublikako Artiboniteko uraren kalitatean eta kantitatean, eta are gehiago Haitin. Arrain gutxi geratzen da ibaian. Krokodilo muturzorrotzak (Crocodylus acutus) behin Artibonita eta Hispaniolako beste ibai batzuetan bizi izan ziren,[3] baina orain uharteko aintzira handietan (Enriquillo aintziran eta Étang Saumâtren) baino ez daude.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ De la Fuente, Santiago. (1976). Geografía Dominicana. Santo Domingo: Editora Colegial Quisqueyana, 144 or..
- ↑ Las Casas, Bartolomé de. (1967). Apología Histórica Sumaria. Mexiko: UNAM.
- ↑ (Frantsesez) de Saint-Méry, M.L.E. Moreau. (1797–1798). Description topographique, physique, civile, politique et historique de la partie française de l'isle Saint-Domingue. Philadelphia, Paris, Hamburg.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Dominikar Errepublikako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |