Artxipelagoa (podcasta)
Artxipelagoa (podcasta) | |
---|---|
Jatorria | |
Jatorrizko herrialdea | Euskal Herria |
Atalak | 24 kapitulu eta 27 |
Banatze bidea | Podcast eta audio podcast (en) |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | zientzia-fikzioa eta society and culture podcast (en) |
Hizkuntza | euskara |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Oier Aranzabal |
Antzezlea(k) | |
Emanaldia | |
Hasiera-data | 2021eko apirilaren 20a |
Amaiera-data | 2024ko urtarrilaren 29a |
Artxipelagoa 2021ean Ulu Mediak eta EITBk ekoiztu eta Oier Aranzabalek zuzendutako podcasta da[1]. Hiru denboraldi osatu zituen eta azken atala 2024ko urtarrilaren 29an kaleratu zen. 2023an podcastean oinarrituriko komikia atera zen[2].
Martin eta Xabier Etxeberria anaiek osatu zuten gidoia eta euskal aktore ezagunek hartu zuten parte; Aitziber Garmendiak, Eneko Sagardoyk, Anartz Zuazuak, Iñaki Beraetxek, Sara Cozarrek eta Klara Badiolak besteak beste.
Istorioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2013. urtea da eta hiru olatu handiren ondoren itsasoaren maila 500 metro igo da. Euskal Herria uharte ugariz osaturiko artxipelagoa da orain eta Euskal Artxipelagoa izenaz ezagutzen da.
Munduaren egitura politikoa erabat aldatu da eta Euskal Herria bi inperio handiren artean dago, Ipar Afrikako Liga eta Germaniar Konfederazioa. Jare ustegabeko protagonista bihurtuko da Iker eta Nizar lagunekin.
Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Irratiko Argia Saria (2022)[3]
- Estatuko hizkuntza koofizialetako podcast onenaren Ondas Saria (2023)[4]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «EITBpodkast Artxipelagoa EITBko podcast» www.eitb.eus 2024-04-07 (Noiz kontsultatua: 2024-04-07).
- ↑ AZKUE, OIHANA. (2023-10-04). «'Artxipelagoa' podcasta komikitu dute Etxeberria anaiek» irratia.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-07).
- ↑ «Irratiko Argia Saria Artxipelagoa podcastarentzat» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-04-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) Artxipelagoa – ONDAS DEL PODCAST. (Noiz kontsultatua: 2024-04-07).