Artziniegako Hirigune Historikoa

Koordenatuak: 43°07′18″N 3°07′40″W / 43.12175°N 3.12769°W / 43.12175; -3.12769
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artziniegako Hirigune Historikoa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaArtziniega
Koordenatuak43°07′18″N 3°07′40″W / 43.12175°N 3.12769°W / 43.12175; -3.12769
Map
Ondarea
[https://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/bopv2/datos/2009/02/0900778a.pdf

Artziniegako Hirigune Historikoa Artziniegako alde zaharra da, zein Eusko Jaurlaritzak 1996ko apirilaren 16an Kultura Ondasun gisa Monumentu Multzo izendatu zuen.[1]

Haran baten erdian altxatzen den muino baten gainean kokatuta dago. Bi kantoik batzen dituzten hiru kale paraleloz osaturik, Erdi Aroko ohiko almendra forma mantentzen du.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gorobel mendilerroaren inguruan, Montenegro, Gainzabala eta Otsati mendien artean sortutako haran baten erdian altxatzen den muino baten gainean kokatzen da. Hiru kalez osatuta dago, Goienkale, Artekale eta Barrenkale. Hauek bi kantoik gurutzatzen dituzte, Miraflores kantoia eta Parrokiako kantoia.

Ekialdetik mendebaldera doazen kaleak, Erdi Aroko ohiko almendra forma ematen diote antzinean harresiz gotortua egondako Hirigune Historikoari.

Kale nagusiez gain, garai bateko harresietatik kanpo zeuden Hiriko Atea, Goiko Plaza, Lehendakari Agirre Pasealekua, eta Luziano eta Beratza Aldapak ere bere baitan hartzen ditu.

Fatxada estua eta hondoko garapena duen Artziniegako Hirigune Historikoko etxea.

Arkitekturari dagokionez, Erdi Aroko partzelazioaren adibideak kontserbatzen dira, fatxada estua eta hondoko garapena duten "alforjazko etxea" izenekoekin. Garrantzitsuak dira, hala ere, XVII. eta XVIII. mendeetako eraikuntza-lanak; horien ondorioz, jauregi errenazentistak eta barrokoak eraiki ziren, oro har izkinako orubeetan, antzinako lursail gotikoetako batzuk xurgatuz.[2]

Goenkale[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere izenak adierazten duen bezala altuen dagoen kalea da. Goiko Plazatik abiatuta ekialdean hiru kaleak biltzen direnera arte 250 metro ibiltzen ditu. Bidean, Moja Agustindarren Komentua eta Jasokundearen Parrokia gotortua nabarmendu ditzazkegu.

Artekale[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste bi kale negusien artean kokatuta, Beratza Aldapatik abiatzen da zuzen, gainontzeko kaleekin elkartu arte. Inguratzen duten eraikinen artean, Dorrebengoa dorretxea (Hirigune Historikoko eraikinik zaharrena), Valle familiaren jauregia eta Amezola familiaren jauregia aipagarriak dira.

Barrenkale[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriko Atetik abiatuta, Gaztelako Erreinua kostaldearekin lotzen duen bidea gurutzatzen zuen. Aipagarriak dira Pablo Respaldiza Arratiaren errementariaren sutegia, antzinean funtzionamenduan egon zen bezala mantentzen dena eta Mora familiaren jauregia.


Horrez gain, garai bateko harresietatik kanpo zeuden Beratza eta Luciano Aldapen artean, Aiarartarren Dorrea zegoen, zein sute baten ondoren suntsitu ondoren, Ortiz de Molinillo eta La Camararen Dorrea eraiki zen eta horren atzean jauregi barrokoa, gaur egun Hiriko Atean nagusitzen den eraikina.

Goiko Plaza behin harresiak kendu eta gero sortu zen plaza bezala, merkaturako hastialdun etxeen eta gaur egun Udaletxe Zaharra bezala ezagutzen den eraikinaren eraikuntzarekin.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztelako Erreinua Bizkaiko eta Kantabriako portuekin lotzen zuten antzinako bideen bidegurutzean kokatuta, Arabako iparraldeko lurretan garrantzi estrategiko eta ekonomiko handieneko guneetako bat izan zen. Hala, 1272. urtean Alfontso X.a Jakinuna Gaztelako Erregeak hiri-gutuna eman zion Artziniegari, hiribildu titulua aitortuz.

Erdi Aroan harresiez gotortua zegoen, Karlistaldien ondoren hauek suntzitu ziren arte.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01e00000fe4e66771ba470b8b16eead1a456352e. «Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria - EHAA/BOPV» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-09-16).
  2. «CASCO HISTORICO DE ARTZINIEGA. Ondarea. Sistema de información del Patrimonio Cultural Vasco» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-09-16).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]