Edukira joan

Artziniega

Artziniega
 Araba, Euskal Herria
Artziniegako udaletxea
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaAraba
EskualdeaAiaraldea
Izen ofizialaArtziniega
AlkateaJoseba Vivanco Retes
(Euskal Herria Bildu)
Posta kodea01474
INE kodea01004
Herritarraartziniegar
Kokapena
Koordenatuak43°07′48″N 3°08′28″W / 43.1299°N 3.141°W / 43.1299; -3.141
Mapa
Azalera27,45 km²
Garaiera200 - 682 metro
Distantzia55 km Gasteiza
Demografia
Biztanleria1.868 (2025:  12)
alt_left 943 (%50,5) (%49,5) 925 alt_right
Dentsitatea67,14 bizt/km²
Euskara
Euskaldunak[1]% 35.14 + % 16.1 hartzaile (2021)
Kaleko erabilera [2]%  (2021)
Etxeko erabilera[3]% 12.73 (2021)
Datu gehigarriak
Sorrera data1272
Webguneahttp://www.artziniegakoudala.eus/

Artziniega Arabako ipar-mendebaldeko udalerri bat da. Aiaraldea kuadrillan dago, Gasteiztik 55 bat kilometrora, eta 1.933 biztanle ditu. Udalerriko herriburua izen bereko hiribildua da, eta Artziniega ibaiaren eskuineko ertzean dago, muino baten gainean.

Artziniegako ikuspegia Lanteno ingurutik
Artziniegako artea

Ingurune naturala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artziniegako udalerria inguru menditsu eder batean kokatzen da, Euskal Herriko Kantauri isurialdean, Gorobel eta La Peñako mendietatik oso hurbil. Mendi horiek Gaztelako ordokiaren iparraldeko muga malkartsua dira eta edertasun handiko lekuak dira, non basoz abalak, amildegiak eta mendi larre handiak dauden.

Artziniega udal barrutian larre eta soro zabalak topatzen dira. Duela hamarkada batzuk arte garia, garagarra eta mahastiak zeuden bertan, herritarren beharrizanei erantzuteko, baina gaur egun lur-sail horiek gehienak larreak baino ez dira eta abereen ustiapenerako erabiltzen dira. Horietako batzuk, gainera, urbanizatu egin dira azken urteotan. Basoei dagokienez, aipatzekoa da bertoko zuhaitz espezieak (haritzak, arteak, lizarrak, eskarrak…) ugariak direla batez ere Otsati eta Zaballa mendietan. Landatutako pinudiek eremu zabala okupatzen dute, Mendieta aldean eta Gordexolako mugan, Pando eta Sandolla mendietan. Leku horietan guztietan animalia ugari dago: basurdeak, orkatzak, hegazti harrapariak, erbiak, katajinetak, etab.

Udalerri mugakideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artziniega dagoen inguruan antzinatik bizi izan da gizakia. Erretes Tudelako La Iglesia izeneko kobazuloan antzinateko gizakiaren hondakinak topatu dira, eta hortik hurbil, Gordeliz auzoan, XVIII. mendean latinezko inskripzio bat zuen hilarri bat aurkitu zen. Hori erromatarren presentziaren frogatzat hartu izan da, nahiz eta Erdi Arokoa ere izan zitekeen hilarria.

Era berean, Arteko Santutegian egin diren indusketetan erromatar kulturako materiala zuen giza-kokaleku baten arrastoak topatu dira, IV eta VI. mende bitartekoa.

Lehenengo datuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artziniegaren historia idatzia 1272an hasten da, Gaztelako Erregek Alfontso X.a Jakintsuak hiri-gutuna ematen dionean. Aurrerantzean Hiriak Bizkaiko foruak aginduko zuen, bertakoa zelako, eta ekonomia eta zerga auzietarako Gasteizko foruak.

Tello Gaztelakoaren heriotza arte Artziniega Bizkaiko Jaurerriaren parte izan zen, baina 1370. urtean On Tellok Henrike II.a Gaztelakoa erregeari eman zion, bere anaiari, eta honek urtebete geroago, Pero Lopez Aiarakoa kantzilerrari, Orozko eta Laudioko haranekin batera. Horrela, Artziniega Aiarako Jaurerrikoa izatera igaro zen 1371. urtean.

Horren ostean eta 1817, urtera arte, Aiarako jaun eta dukeek (eta ondoren Veragua, Berwick eta Liriakoek) izan zuten Artziniegan alkate nagusiak izendatzeko eskumena. Hala ere, ez zuteni noiz erabili, zeren Artziniega formalki Aiarako Jaurerriaren parte izan arren, praktikan ez zen inoiz horrela gertatu. Bizkaikoa izen zen bitartean Jaunak izendatu zituen alkateak, eta ondoren herriak egin izan zuen kontzeju irekian.

Erdi Aroan, Euskal Herriko gainontzeko eskualdeetan legez, Artziniegan ere ahaide nagusien arteko gatazkak izan ziren gertakari nagusia. Bandoek merkataritza kontrolatu gura zuten, eta hiria leku estrategikoak egonda, Gaztelako ordokia eta Bizkaiko portuen artean, izen eta ondare handiko familiak egon ziren. Artziniegan liskarrak eta gertakari bortitzak gertatu ziren, esaterako setio-saiakera bat. Sasoi odoltsu honen erakusgarri da Artziniegako olagizonek 1491ean Errege Katolikoei egin zieten babes-eskaera, Iratzagorriako Largatxatarren eskutik pairatzen zuten jazarpenagatik.

XV. mendean Hiriak ordenantzak onartu zituen, eguneroko bizimodua eta jarduerak arautzearren. Ordenantza horiek garai horietako lekukotasun zuzena ematen digute: gariaren eta mahastien laborantza, abeltzaintza, errotak, kaleko ogibideak (ehungileak, tabernariak, okinak... Garrantzi handia zeukan ordurako asteroko merkatuak eta Arteko Landan irailean egiten ziren azokek; izan ere, Artziniega, eskualdeko erdigune ekonomikoa izan da.

Erdi Aroan, horretaz gain, udalaz gaindiko erakunde garrantzitsu bat sortu zen, Ordunteko Batzarra izenekoa. Batzar honek Hiria eta inguruko herria aiararrak batzen zituen (Mendieta, Erretes Tudela, Santa Koloma eta Soxoguti), eta bertan auzi komunak jorratzen ziren, hala nola baso eta larreen ustiapena.

Erdi Aroa atzean utzita, Artziniegako Hiriak garapen-aldi bati ekin zion eta harresiez bestaldeko eremuak okupatzen hasi ziren, neurri handi batean Ameriketako inbasioak sortutako aberastasunaren eragin zuzenagatik. Izan ere, artziniegar ugari Ameriketara joan ziren eta han sona eta ospea hartu zuten. Horietariko batzuek euren sorterrian lagundu zuten. Hala nola, 1590an, Pedro Saenz de Ubaldi batxilerrak ospitale bat fundatu zuen. Ospitale hau hasiera elizaren aurrean egon zen, ondoren Zubiaurreko kantoian, eta azkenik Arenaza auzoan XX. mende arte. Sasoi horretan ere, 1608an Artziniegako eskolak eraiki ziren, Pedro Oribe-Salazarren babespean.

Garai hartan Artziniegan gertakari historiko bitxi batzuk gertatu ziren: adibidez, 1641. urtean hiriko zenbait gaztek errefusatu egin zuten zerbitzu militarra egitea et ahori dela eta prozesu judiziala jarri zena bian. 1674an, berriz, Artziniegak Arabako Batzar Nagusietara bidal izuen ordezkaria atzera bota zuten, erromantzez (gaztelaniaz) ez zekielako.

Gaur egun arte

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVIII eta XIX. mendeetan Artziniegako Hiriak eskualdeko merkataritzan eta ekonomian zuen garrantzia sendotu zuen. 1814an Goiko Plaza urbanizatu zen, eta ondoren Arteko Aldapa. Garai horretan hiritik hurbil zeuden lur-sailetan dirudunek etxe eta jauregiak eraiki zituzten. Eraikin horiek hurrengo urteetan Madril eta Bilboko familien esku geratu ziren.

XIX. mendeko azken hamarkadetan Hiriak eraldaketa handia jaso zuen azpiegiturei dagokienez, bizilagun zein agintarien ekimenari esker. Horrela, udalerri handiagoetan egiten ohi ziren obra batzuk egin ziren, hala nola udaletxe berria, merkatu estalia eta Artziniegako Kasinoa.

Bigarren Gerra Karlistan borrokak izan ziren Artziniegan eta Hiriko artxiboa eta errolda zibila erre egin ziren, dokumentu ugari galduz. Espainiako gerra zibilean Artziniega gatazka-leku izan zen eta armada faxistaren aurreratzea bertatik bertara bizi izan zuen. Arabako lurralde gehiena ez bezala, Artziniega hasieran eremu “nazionaletik” kanpo geratu zen, baina tropa matxinatuek aurrera egin ahala Artziniega okupatu zuten. Orduko alkate jeltzalea, Juan Zabalgoitia, atxilotu egin zuten eta urteak eman zituen Puerto de Santa Mariako kartzelan. Beste hainbat herritarrek ere errepresioa pairatu zuten.

Frankismoaren azken urteetan itxura modernoko auzoak eraiki ziren (Arenatza, Aretxaga, Eguzkimendi eta Jauregia). Hazkunde hori azken hamar urteotan are gehiago azkartu egin da eta biztanle-kopuruak ere izugarri egin du gora denbora-tarte labur batean. Gaur egun 1700 biztanle inguru daude Artziniegan erroldatuta, nahiz eta auzokoen benetako kopurua handiagoa den. 2007. urtean, gainera, Artziniega Udalak herriaren biztanle- eta etxebizitza-kopurua bikoiztea aurreikusten duten arau subsidiario berriak onartu zituen. Horrek polemika nahiko handiz piztu du herrian.

Frankismoaren ostean hautatutako lehen alkatea Jose Maria Elejalde izan zen, UCD alderdikoa. Hurrengo hauteskundeetan, 1983an, EAJko Imanol Aretxabalak lortu zituen boto gehien eta alkate bihurtu zen. Urte horretatik 2007. urte arte bera izan zen Artziniegako alkatea (Juan Jose Cajigas agintean egon zen urte biko tarte batean izan ezik). 2007ko maiatzaren 27ko hauteskundeetan, berriz, Agurtzane Llano jeltzaleak hartu zituen boto gehien, baina bere alderdiak gehiengoa galdu zuen eta 3 zinegotzirekin gutxiengoan gobernatzen du 9 pertsonaz osatutako udalbatza (Aralarrrek 2 ditu, PPk beste bi, eta PSE-EEk eta Eusko Alkartasunak bana.

Banaketa administratiboa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerria zazpi herriz osatua dago gaur egun:

Herriaren izena Biztanleak  (2004)
Artziniega 1.323
Campijo 7
Erretes Tudela 29
Gordeliz 25
Mendieta 13
Santa Koloma 13
Soxoguti 41

Artziniegako udalerriak historikoki bereizita egon diren lur-eremu bi ditu:

  • Alde batetik Artziniegako Hiria eta dagozkion lurrak dauzkagu. Hiriaz gain Ureta, Barretaguren, Eskartza, Hormaza, Barratxi (San Antonio), Benta, Gordeliz, Las Caserías, Las Campas eta San Roman auzo edo baserriak dauzkagu, bai eta Campijo izeneko herrixka, azken hori Burgosko Mena Haranarekiko mugan eta Balmasedarako lehengo bidearen parean.
  • Beste aldetik 1841an Artziniegako udalerriaren menpera pasatu ziren herriak dauzkagu: Mendieta, Erretes Tudela, Santa Koloma eta Soxoguti. Herri hauek urte horretara arte Aiarako Herriaren parte, eta gaur egun ere bertan Aiarako forua da indarrean, Artziniegako Hirian ez bezala.

Hiria eta herrien arteko hartu-emanak antzinatik Ordunteko Batzarra izeneko erakundeak arautu eta arteztu zituen. Batzarrean herri bakoitzeko ordezkariak batzen ziren eta eguneroko arazo komunez arduratzen zen, esaterako basoen ustiapenaz. Ordunteko Batzarra erakunde burujabea zen, ez zeukan harremanik ez Artziniegako Hiriarekin ez Aiara Herriarekin. Arteko Santutegiaren parean biltzen omen zen, gaur egun oroigarri bat dagoen lekuaren inguruan.

Batzar honen lehenengo ordenantza lez dira gorde, baina bai 1623an eraldatuz irenak, Diego de la Gamarra Artziniegako alkate zela. Mota honetako batzar hauek Erdi Aroan sortuz iren eta ugariak dira Euskal Herrian oinarrizko antolakuntza modu gisa; Artziniegatik hur adibide batzuk badira, hala nola Saraubeko Batzarra edota Urduñako herrixkek osatzen duten Larruazabalekoa.

Artziniegak populazio konstantea mantendu zuen XX. mendearen lehen erdialdean. 1950eko hamarkadatik aurrera galera txiki bat gertatu zen 20 urtez, baina 1970eko hamarkadatik aurrera biztanle kopurua hazten ari da. 2011rako, 1970ean zegoen biztanle kopurua bikoiztu egin zen.

Biztanleriaren tamainaUrtea100012001400160018002000189019201950198020102040ArtziniegaBiztanleriaren estatistikaOharra: grafiko hau Wikidatan jasotako datuetatik egin da, automatikoki. Daturen bat aldatu edo eguneratu behar izanez gero, egizu Wikidatan bertan.
Biztanleria-piramidea 2025
Guztira: 925 gizon, 943 emakume
%GizonakAdinaEmakumeak%
0.00
 
100+
 
0.00
0.00
 
95-99
 
0.53
0.43
 
90-94
 
2.01
1.30
 
85-89
 
1.59
1.95
 
80-84
 
2.55
3.14
 
75-79
 
3.61
6.05
 
70-74
 
4.77
5.95
 
65-69
 
7.21
8.11
 
60-64
 
7.53
7.24
 
55-59
 
8.17
8.32
 
50-54
 
7.53
10.92
 
45-49
 
10.07
6.49
 
40-44
 
7.21
5.73
 
35-39
 
5.30
3.89
 
30-34
 
3.61
3.78
 
25-29
 
3.82
6.49
 
20-24
 
4.45
5.08
 
15-19
 
4.03
6.92
 
10-14
 
7.10
4.76
 
5-9
 
5.20
3.46
 
0-4
 
3.71
Iturria: Eustat / Instituto Nacional de Estadística[4]
Hazkunde begetatiboa
Hazkunde begetatiboa (pertsonak)Urtea−20−1001020301975198319911999200720152023ArtziniegaHazkunde begetatiboa
Urtea197519761977197819791980198119821983198419851986198719881989199019911992199319941995199619971998199920002001200220032004200520062007200820092010201120122013201420152016201720182019202020212022202320242025
Hazkunde begetatiboa 10109151312912101114−405−41−113−528−7−41346−2−2734314221243−2−7−9−7−3−2−19−12−2−5−2
Honakoa hazkunde begetatiboa erakusten duen grafiko bat da, hau da, urte batean jaiotakoei hildakoak kentzearen emaitza. Datuak Eustat erakundeak eskaintzen ditu[5] eta Wikimedia Commonsen daude eskuragarri. Aldaketaren bat egin behar bada, bertan egin beharko da.
Bizirik jaiotakoak sexuaren arabera
JaiotzakUrtea036912151819962000200420082012201620202024GizonezkoakEmakumezkoakJaiotzak, sexuka
Urtea199619971998199920002001200220032004200520062007200820092010201120122013201420152016201720182019202020212022202320242025
Bizirik jaiotakoak 16131271213122012171724162328352619161921161411155121199
Honakoa bertan erroldatutako amaren batetik bizirik jaiotako haurrak erakusten duen grafiko bat da. Datuak Eustat erakundeak eskaintzen ditu[6] eta Wikimedia Commonsen daude eskuragarri. Aldaketaren bat egin behar bada, bertan egin beharko da.

Jaiolekuari dagokionez, 2025. urtean biztanleen % 30,9 udalerri berean jaioak ziren[7], probintziako batez bestekoaren (% 46) azpitik. Beste erkidego batzuetan jaiotakoak (Nafarroa barne) % 12,3 dira, eta espainiar estatutik kanpo jaiotakoak % 9,7 —probintzian % 16,6—.

Biztanleria jaiolekuaren arabera Arabako mapa
Udal
Erki
Best
Esta
Udalerri berean · % 30,9Probintzia berean · % 6Erkidegoan · % 41,1Beste erkidegoa · % 12,3Estatutik kanpo · % 9,7
Jaiolekua bizilekuarekin alderatuta (2025). Iturria: INE.

Euskal Autonomia Erkidegoko probintziei dagokienez, biztanleen % 33,5 Araban, % 43,6 Bizkaian, eta % 0,4 Gipuzkoan jaio ziren[8].

Jaioterria, lurralde historikoka
Arab
Bizk
EAEt
Araba · % 33,5Bizkaia · % 43,6Gipuzkoa · % 0,4EAEtik kanpo · % 22,5
Biztanleria jaiolekuko probintziaren arabera (2025). Iturria: Eustat.

Biztanleria atzerritarra

2025. urtean, biztanleen % 7k atzerriko nazionalitatea zuen[9]. Atzerritarren artean, talde nagusiak Magreb (% 52,2), Asia eta Ozeania (% 11,8), Ekialdeko Europa (% 11) ziren.

Jaiotza herrialde nagusiak Maroko, Aljeria, Filipinak dira.[10]

Atzerrian jaiotakoak, eskualdeka
Amer
Euro
Afri
Asia
Amerika · % 23,2Europa · % 14,4Afrika · % 50,3Asia · % 12,2
Espainiar estatutik kanpo jaiotakoak, eskualdeka (2025). Iturria: INE.
Jaiolekuko herrialde nagusiak, sexuaren arabera
Jaiolekuko herrialde nagusiak, sexuaren arabera (2025). Iturria: INE.

Eustaten 2024ko Biztanleriaren eta Etxebizitzen Erroldaren arabera, udalerrian 1.135 etxebizitza zeuden: 754 (% 66,4) nagusiak eta 377 (% 33,2) gainerakoak (bigarren egoitzak edo hutsik).[11] 2021eko Zentsuaren kontsumo elektrikoaren arabera, 148 (% 13,1) noizbehinkako erabilerakoak ziren eta 159 (% 14,0) hutsik zeuden.[12] Etxebizitza nagusien % 85,0 jabetzan zegoen eta % 13,4 alokairuan.[11]

1.135etxebizitza
754nagusi

Etxebizitza multzoa Arabako mapa (2024)

754
377
Nagusiak (754)Gainerakoa (bigarrena edo hutsik) (377)

Erabilera-intentsitatea (kontsumo elektrikoa, 2021) Arabako mapa (2021)

827
148
159
Okupatuak (827)Noizbehinkakoak (148)Hutsik (159)

Jabetza egoera (etxebizitza nagusiak) Arabako mapa (2024)

641
101
Jabetzan (641)Alokairuan (101)Beste modu batean (12)

Guztira 754 etxegune zeuden, batez beste 2,4 egoiliarrekoak; horietatik 228 (% 30,2) pertsona bakarrekoak ziren.[11]

Etxeguneak egoiliar kopuruaren arabera Arabako mapa (2024)

228
209
305
Egoiliar 1 (228)2 egoiliar (209)3-5 (305)6-9 (12)

Etxebizitzen batez besteko azalera erabilgarria 102 m²-koa zen eta batez besteko antzinatasuna 51,4 urtekoa.[11] Etxebizitzen % 33,5 etxebizitza bakarreko eraikinetan zeuden eta % 1,9 21 etxebizitza edo gehiagoko eraikinetan.[11] Etxebizitzen % 31,8 igogailua zuten.

Eraikineko etxebizitza kopurua

379
399
251
Etxebizitza 1 (379)2 (80)3-10 (399)11-20 (251)21-40 (22)

Gela kopurua

172
544
280
93
1-3 gela (42)4 (172)5 (544)6 (280)7 edo gehiago (93)

Bainugela kopurua

791
336
Bainugela 1 (791)2 edo gehiago (336)

Berokuntzari dagokionez, etxebizitza nagusien % 11,1 berokuntza zentrala zuten, % 69,6 banakakoa eta % 19,2 noizean behingoa.[11] Horrez gain, % 7,2 hodien bidezko gasa zuten eta % 34,2 igogailua.

Berogailu mota

% 11,1
% 69,6
% 19,2
Zentrala (% 11,1)Banakakoa (% 69,6)Noizean behingoa (% 19,2)

Bestelako ekipamenduak (etxebizitza nagusiak)

Hodien bidezko gasa% 7,2
Ur bero zentrala% 88,5
Igogailua% 34,2

Hezkuntza-maila

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

INEren 2024ko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren arabera, udalerrian 15 urte edo gehiagoko 1.554 biztanle zeuden. Lortutako ikasketa-mailarik altuenari dagokionez, goi-mailako ikasketak zituztenak % 44,5 ziren; bigarren hezkuntzako bigarren etapa (batxilergoa edo erdi-mailako lanbide-heziketa) zutenak % 22,7; bigarren hezkuntzako lehen etapa (DBH edo antzekoa) zutenak % 22,3; eta lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak % 10,6.[13] Goi-mailako ikasketak zituztenen proportzioa % 41,1 zen 2021ean eta % 44,5 2024an; beraz, 3,4 puntu igo zen 3 urtean. Lehen hezkuntza edo gutxiago zutenena, berriz, % 13,1 izatetik % 10,6 izatera pasatu zen. Sexuaren arabera, goi-mailako ikasketak zituztenak emakumeen artean % 43,7 ziren, eta gizonen artean % 45,3; 1,6 puntuko aldea, gizonen alde. Lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak, berriz, emakumeen % 13,8 eta gizonen % 7,3 ziren. Azken alde hori, neurri handi batean, adin-egituraren isla izan ohi da: adineko biztanleen artean emakumeak gehiago dira, eta belaunaldi horietan ohikoagoa zen ikasketak goiz uztea.

1.554biztanle 15 urte edo +, 2024
% 44,5goi-mailako ikasketak+3,4 puntu 2021etik mapa
% 10,6lehen hezkuntza edo gutxiago−2,5 puntu 2021etik mapa
% 12,2ikasten ari dira, 2024
% 10,6
% 22,3
% 22,7
% 44,5
Lehen hezkuntza edo gutxiago · % 10,6Bigarren hezkuntzako lehen etapa (DBH) · % 22,3Bigarren hezkuntzako bigarren etapa · % 22,7Goi-mailako ikasketak · % 44,5
Lortutako ikasketa-mailarik altuena, 15 urte edo gehiagoko biztanleen artean (2024). Arabako mapa

Xeheago, goi-mailako ikasketak zituztenen % 51,7 unibertsitate-tituludunak ziren (gradua, diplomatura, lizentziatura, masterra edo doktoretza), eta % 48,3 goi-mailako lanbide-heziketakoak. Guztira, 7 pertsonak zuten doktore-titulua. Bigarren etapakoen artean, batxilergoa zutenak % 49,4 ziren, eta erdi-mailako lanbide-heziketa zutenak % 50,6. Ikasketarik gabekoak, azkenik, 15 urte edo gehiagoko biztanleen % 0,5 ziren.[13]

Ikasketa-maila xehatua
Ikasketarik gabe
% 0,5
DBH eta antzekoak
% 22,3
Erdi-mailako LH
% 11,5
Goi-mailako LH
% 21,5
Graduak (≤240 ECTS), diplomaturak
% 9,4
Graduak (>240 ECTS), lizentziaturak
% 9,3
Masterrak eta espezialitateak
% 3,9
Ehunekoak 15 urte edo gehiagoko biztanle guztien gainekoak dira; koloreak goiko barrako lau maila nagusiei dagozkie.
Sexuaren araberako banaketa
15 urte edo gehiagoko biztanleria ikasketa-mailaren eta sexuaren arabera, Artziniega, 2024
Ikasketa-mailaGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Goi-mailako ikasketak691% 44,5347% 45,3344% 43,7
Bigarren hezkuntzako bigarren etapa352% 22,7174% 22,7178% 22,6
Bigarren hezkuntzako lehen etapa (DBH)346% 22,3189% 24,7157% 19,9
Lehen hezkuntza edo gutxiago165% 10,656% 7,3109% 13,8
Guztira1.554% 100,0766% 100,0788% 100,0
Urtez urteko bilakaera
Ikasketa-mailaren bilakaera (%), Artziniega, 2021–2024
UrteaGoi-mailakoakBatx. / erdi LHDBHLehen H. edo gutx.15 urte edo +
2021% 41,1% 23,3% 22,4% 13,11.499
2022% 42,5% 23,1% 22,4% 12,11.514
2023% 44,1% 21,8% 23,0% 11,11.532
2024% 44,5% 22,7% 22,3% 10,61.554

Ikasten ari direnak

2024an, 15 urte edo gehiagoko biztanleen % 12,2 ikasten ari zen (190 pertsona).[14] Ikasten ari zirenetatik, % 50,5 goi-mailako ikasketetan zebilen, % 22,1 erdi-mailako lanbide-heziketan, % 17,9 batxilergoan eta % 5,8 DBHn edo antzekoetan. Sexuaren arabera, ikasten ari ziren emakumeen % 51,1 goi-mailako ikasketetan zebilen, eta gizonen % 50,0; erdi-mailako lanbide-heziketan, aldiz, gizonen % 25,0 eta emakumeen % 18,9. Adinaren arabera, 15–19 urtekoen % 92,0 ikasten ari zen, 20–24 urtekoen % 60,7 eta 25–29 urtekoen % 26,9; 30 urtetik gorakoen artean, berriz, % 2,8 baino ez.[15] 20–24 urtekoen artean, emakumeen % 56,1 ari zen goi-mailako ikasketak egiten, eta gizonen % 47,9.

Ikasten ari direnak, adin-taldeka
15–19 urte
% 92,0
20–24 urte
% 60,7
25–29 urte
% 26,9
30–34 urte
% 7,6
35–39 urte
% 6,4
40–44 urte
% 5,2
45–49 urte
% 3,2
50–54 urte
% 0,7
55 urte edo +
% 1,5
Egiten ari diren ikasketa-maila
Maila zehaztu gabe
% 3,2
Goi-mailako ikasketak
% 50,5
Erdi-mailako LH
% 22,1
Batxilergoa
% 17,9
DBH eta antzekoak
% 5,8
Lehen hezkuntza edo beheragokoa
% 0,5
Ezkerrean, adin-talde bakoitzean ikasten ari direnen ehunekoa; eskuinean, ikasten ari direnen banaketa mailaren arabera (2024).

Jaiolekuaren arabera

2024an, 15 urte edo gehiagoko biztanleen % 91,2 estatuan jaio zen, eta % 8,8 atzerrian.[13] Ikasketa-egiturak alde nabarmenak ditu jatorriaren arabera. Estatuan jaiotako gizonen artean, goi-mailako ikasketak zituztenak % 47,9 ziren eta lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak % 6,7; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 16,1 eta % 14,5, hurrenez hurren. Estatuan jaiotako emakumeen artean, goi-mailako ikasketak zituztenak % 46,1 ziren eta lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak % 11,5; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 20,0 eta % 36,0, hurrenez hurren.

Gizonak
Estatua
Atzerria
% 47,9
Goi-mailakoak
% 16,1
% 22,7
Batx. / erdi LH
% 22,6
% 22,7
DBH
% 46,8
% 6,7
Lehen H. edo gutx.
% 14,5
Emakumeak
Estatua
Atzerria
% 46,1
Goi-mailakoak
% 20,0
% 22,7
Batx. / erdi LH
% 21,3
% 19,6
DBH
% 22,7
% 11,5
Lehen H. edo gutx.
% 36,0
Ehuneko bakoitza jatorri- eta sexu-taldearen barnekoa da (2024).

Ikasten ari zirenei dagokienez, 2024an estatuan jaiotako 15 urte edo gehiagokoen % 12,3 ari zen ikasten, eta atzerrian jaiotakoen % 11,7.[14] Ikasten ari zirenen artean, goi-mailako ikasketetan zebiltzanak % 51,7 ziren estatuan jaiotakoetan eta % 37,5 atzerrian jaiotakoetan. Konparazio hauek ez daude adinaren arabera doituta: talde bakoitzaren adin-egiturak (gazteen proportzioak, batez ere) eragin handia du emaitzan.

Diru-sarrerak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2023. urtean, biztanle bakoitzeko batez besteko errenta garbia 16.408 euro-koa zen[16], eta etxegune bakoitzeko 39.945 euro-koa. Balio hori probintziako batez bestekoaren (17.806 euro) azpitik dago, eta Espainiako batez bestekoaren (15.036 euro) gainetik. Kontsumo-unitateko errentaren mediana (etxeguneen tamaina eta osaera kontuan hartzen dituen neurria) 22.750 euro zen. Errenta gordina 19.530 euro-koa izan zen pertsonako.

Eustaten datuen arabera, 2023. urtean udalerriko 18 urteko eta gehiagoko biztanleen errenta pertsonalaren mediana —biztanleen erdiek baino gutxiago eta beste erdiek baino gehiago jasotzen duten zenbatekoa— 19.111 eurokoa zen[17][oh 1]: gizonena 27.154 eurokoa eta emakumeena 13.596 eurokoa; hau da, emakumeena gizonena baino % 49,9 txikiagoa. Araba osoan, mediana 21.158 eurokoa zen. Familia-errentari dagokionez, udalerriko familien erdiek 38.458 euro baino gutxiago jaso zuten urtean; familien % 10ek 10.499 euro baino gutxiago jaso zuten, eta beste % 10ek 88.066 euro baino gehiago[18].

Errenta-pertzentilak, sexuaren arabera
Errenta pertsonala (2023) Arabako mapa
◄ gizonakPemakumeak ►
5.784
P20
0
10.688
P25
1.042
14.500
P30
4.361
21.271
P40
10.315
27.154
P50
13.596
32.382
P60
17.783
38.620
P70
22.840
42.540
P75
26.352
44.093
P80
30.171
54.975
P90
42.602
65.167
P95
53.678
93.912
P99
82.465
18 urteko eta gehiagoko pertsonak, sexuaren arabera.
Familia-errenta (2023) Arabako mapa
◄ gizonakPemakumeak ►
13.716
P10
7.124
23.649
P20
11.851
27.525
P25
13.219
30.933
P30
15.733
38.458
P40
19.828
43.969
P50
24.993
52.449
P60
32.287
62.214
P70
42.061
67.465
P75
50.580
76.726
P80
59.599
92.805
P90
80.239
114.752
P95
102.273
166.837
P99
147.456
Familiak, diru-sarrera nagusien hartzailearen sexuaren arabera.
Errenkada bakoitzeko balioa muga bat da: adibidez, P20 errenkadan, pertsonen edo familien % 20k zenbateko hori baino gutxiago jaso zuten; P50 mediana da. Bi grafikoek eskala bera dute. Iturria: Eustat.

Diru-sarrera guztien artean % 61,6 soldatak dira[19].

Desberdintasuna

Errentaren banaketaren desberdintasuna neurtzeko Gini indizea erabiltzen da[20][oh 2]. Udalerrian indizea 28,3 da, probintziakoaren (28,6; Arabako mapa) parean eta Espainiakoaren (32,1) azpitik. P80/P20 zatidurak, hau da errenta-banaketaren 80. eta 20. pertzentilen arteko zatidura, 2,6 da, probintziakoaren (2,5; Arabako mapa) gainetik eta Espainiakoaren (2,8) azpitik.

Eustatek beste adierazle bat ematen du[oh 1]: diru-sarrera txikienak dituzten familien % 20ren batez besteko errenta, handienak dituztenen % 20renaren ehuneko gisa adierazita; zenbat eta handiagoa izan, orduan eta berdinagoa da banaketa. 2023. urtean, udalerrian lehenengoek 8.688 euro jaso zuten batez beste, eta bigarrenek 101.843 euro; hau da, lehenengoen errenta bigarrenen % 8,5 zen[21] (Araba osoan, % 11,5; udalerriko banaketa desberdinagoa da). Pertsonen errentari dagokionez, diru-sarrera txikienak dituzten biztanleen erdiak batez beste 6.552 euro jaso zuen, eta handienak dituzten erdiak 39.550 euro; lehenengoen errenta bigarrenen % 16,6 zen[22] (Araba osoan, % 20,3).

Errentaren bilakaera
Errenta pertsonala
EuroakUrtea010.00020.00030.00040.00020132015201720192021202320. pertzentilaMediana80. pertzentilaErrenta pertsonala: 20., 50. eta 80. pertzentilak
20. pertzentila, mediana eta 80. pertzentila.
Familia-errenta
EuroakUrtea10.00020.00030.00040.00050.00060.00070.00080.00020132015201720192021202320. pertzentilaMediana80. pertzentilaFamilia-errenta: 20., 50. eta 80. pertzentilak
20. pertzentila, mediana eta 80. pertzentila.
Iturria: Eustat.

Jarduera ekonomikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

INEren 2024ko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren arabera, Artziniega udalerrian biztanleria aktiboa (okupatuak eta langabeak) 915 pertsona ziren, hau da, 16 urte edo gehiagoko biztanleriaren % 59,5; gainerako % 40,5 inaktibo zeuden (erretiratuak % 52,2, beste inaktiboak % 30,3 eta ikasleak % 17,5).[23] Aktiboen artean, langabezia-tasa % 11,8 zen. Sexuaren arabera, gizonezkoen jarduera-tasa % 62,3 zen eta emakumezkoena % 56,7; langabezia-tasa, aldiz, % 9,1 eta % 14,8 zen, hurrenez hurren.[23]

Okupatuen kopurua 796 zen 2023ean, 2021eko 736etik gora.[24] Emakumeek okupatuen % 47,1 osatzen dute, eta gizonek % 52,9.

796okupatu, 2023+% 8,2 2021etik
% 47,1emakumeak okupatuen artean
% 59,5jarduera-tasa, 2024
% 11,8langabezia-tasa, 2024
16 urte edo gehiagoko biztanleria jarduerarekiko loturaren arabera (2024)
% 52,4
% 21,2
% 12,3
Okupatuak · % 52,4Langabeak · % 7,0Ikasleak · % 7,1Erretiratuak · % 21,2Beste inaktiboak · % 12,3
16 urte edo gehiagoko biztanleria jardueraren eta sexuaren arabera, Artziniega, 2024
EgoeraGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Okupatuak807% 52,4432% 56,6375% 48,3
Langabeak108% 7,043% 5,665% 8,4
Inaktiboak624% 40,5288% 37,7336% 43,3
Guztira1.539% 100,0763% 100,0776% 100,0

Jarduera-sektoreak

Jarduera-sektoreei dagokienez, okupatuak honela banatzen dira: zerbitzuak (% 70,2), industria (% 21,5), eraikuntza (% 6,0) eta nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza (% 2,3).[24] Xeheago, jarduera-adarrik handiena manufaktura-industria da (% 20,2), ondoren merkataritza (% 10,6) eta osasuna eta gizarte-zerbitzuak (% 9,7) datoz.

Okupatuak jarduera-sektorearen arabera (2023) Arabako mapa
% 21,5
% 70,2
Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza · % 2,3Industria · % 21,5Eraikuntza · % 6,0Zerbitzuak · % 70,2
Jarduera-adar zehatzak
Manufaktura-industria
% 20,2
Merkataritza
% 10,6
Osasuna eta gizarte-zerbitzuak
% 9,7
Hezkuntza
% 9,0
Administrazio publikoa
% 7,3
Ostalaritza
% 6,8
Eraikuntza
% 6,0
Garraioa eta biltegiratzea
% 5,3
Gainerako 13 jarduera-adarrak
Administrazio-jarduera lagungarriak
% 5,0
Jarduera profesionalak
% 4,4
Beste zerbitzu batzuk
% 3,5
Informazioa eta komunikazioak
% 2,9
Jarduera artistikoak eta aisialdikoak
% 2,6
Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza
% 2,3
Etxeetako jarduerak
% 1,6
Finantza- eta aseguru-jarduerak
% 1,1
Ur-hornidura eta hondakinak
% 1,0
Higiezinen jarduerak
% 0,4
Erauzketa-industriak
% 0,1
Energia elektrikoa eta gasa
% 0,1
Lurraldez kanpoko erakundeak
% 0,0

Okupazioa eta lan-egoera

Okupazio-mailari dagokionez, langile kualifikatuak eta maila baxuko ofizialak dira talderik ugariena, okupatuen % 49,2; ondoren, zuzendariak eta goi eta erdi mailako teknikariak daude (% 34,2), eta oinarrizko okupazioak % 11,6.[25] Bi sexuetan langile kualifikatuak dira nagusi (gizonen % 51,8 eta emakumeen % 46,4).

% 34,2
% 49,2
% 11,6
Zuzendariak eta goi eta erdi mailako teknikariak · % 34,2Langile kualifikatuak eta maila baxuko ofizialak · % 49,2Oinarrizko okupazioak · % 11,6Ez dago jasota · % 5,0
Okupatuak okupazioaren eta sexuaren arabera, Artziniega, 2023
OkupazioaGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Zuzendariak eta goi eta erdi mailako teknikariak272% 34,2122% 29,0150% 40,0
Langile kualifikatuak eta maila baxuko ofizialak392% 49,2218% 51,8174% 46,4
Oinarrizko okupazioak92% 11,659% 14,033% 8,8
Ez dago jasota40% 5,022% 5,218% 4,8
Guztira796% 100,0421% 100,0375% 100,0

Okupatuen % 82,2 besteren konturako langileak dira, eta % 17,8 norberaren konturakoak.[26]

% 14,3
% 65,8
% 16,3
Norberaren kontura, langileak dituena · % 3,5Norberaren kontura, langilerik gabe · % 14,3Besteren kontura, finkoa/mugagabea · % 65,8Besteren kontura, aldi baterakoa · % 16,3
Okupatuak lan-egoeraren eta sexuaren arabera, Artziniega, 2023
Lan-egoeraGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Norberaren kontura142% 17,877% 18,365% 17,3
Besteren kontura654% 82,2344% 81,7310% 82,7
Guztira796% 100,0421% 100,0375% 100,0

Jaiolekuaren arabera

Jarduera

16 urte edo gehiagokoen % 91,5 estatuan jaio zen, eta % 8,5 atzerrian.[23] Jarduera-egoerak alde nabarmenak ditu jatorriaren arabera. Estatuan jaiotako gizonen artean, % 56,9 okupatuak dira, % 25,4 erretiratuak, % 8,8 ikasleak, % 5,1 langabeak eta % 3,8 bestelako inaktiboak; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 54,4 okupatuak dira, % 19,3 bestelako inaktiboak, % 10,5 langabeak, % 8,8 erretiratuak eta % 7,0 ikasleak. Emakumeen kasuan, estatuan jaiotakoen artean % 50,0 okupatuak dira, % 19,4 bestelako inaktiboak, % 17,9 erretiratuak, % 6,6 ikasleak eta % 6,1 langabeak; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 40,3 bestelako inaktiboak dira, % 33,3 okupatuak, % 18,1 langabeak, % 5,6 ikasleak eta % 2,8 erretiratuak.

Gizonak
Estatua
Atzerria
% 56,9
Okupatuak
% 54,4
% 5,1
Langabeak
% 10,5
% 8,8
Ikasleak
% 7,0
% 25,4
Erretiratuak
% 8,8
% 3,8
Beste inakt.
% 19,3
Emakumeak
Estatua
Atzerria
% 50,0
Okupatuak
% 33,3
% 6,1
Langabeak
% 18,1
% 6,6
Ikasleak
% 5,6
% 17,9
Erretiratuak
% 2,8
% 19,4
Beste inakt.
% 40,3
Ehuneko bakoitza jatorri-taldearen barnekoa da.

Okupazioa

Okupatuen % 93,1 estatuan jaio zen, eta % 6,9 atzerrian.[25] Okupazio-egiturak alde nabarmenak ditu jatorriaren arabera. Estatuan jaiotako gizonen artean, % 50,8 langile kualifikatu edo maila baxuko ofizial dira, % 31,0 zuzendari edo goi eta erdi mailako teknikari eta % 12,6 oinarrizko okupazioetakoak; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 64,5 langile kualifikatu edo maila baxuko ofizial dira, % 32,3 oinarrizko okupazioetakoak eta % 3,2 zuzendari edo goi eta erdi mailako teknikari. Emakumeen kasuan, estatuan jaiotakoen artean % 47,6 langile kualifikatu edo maila baxuko ofizial dira, % 41,0 zuzendari edo goi eta erdi mailako teknikari eta % 7,1 oinarrizko okupazioetakoak; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 33,3 oinarrizko okupazioetakoak dira, % 29,2 langile kualifikatu edo maila baxuko ofizial eta % 25,0 zuzendari edo goi eta erdi mailako teknikari.

Gizonak
Estatua
Atzerria
% 31,0
Goi eta erdi maila
% 3,2
% 50,8
Langile kualifikatuak
% 64,5
% 12,6
Oinarrizko okup.
% 32,3
% 5,6
Ez dago jasota
% 0,0
Emakumeak
Estatua
Atzerria
% 41,0
Goi eta erdi maila
% 25,0
% 47,6
Langile kualifikatuak
% 29,2
% 7,1
Oinarrizko okup.
% 33,3
% 4,3
Ez dago jasota
% 12,5
Ehuneko bakoitza jatorri-taldearen barnekoa da.

Jarduera-sektoreak

Jarduera-egiturak alde nabarmenak ditu jatorriaren arabera.[27] Estatuan jaiotako gizonen artean, % 53,8 zerbitzuetan ari dira, % 34,6 industrian, % 8,5 eraikuntzan eta % 3,1 nekazaritzan; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 32,3 zerbitzuetan ari dira, % 32,3 eraikuntzan, % 32,3 industrian eta % 3,2 nekazaritzan. Emakumeen kasuan, estatuan jaiotakoen artean % 90,3 zerbitzuetan ari dira, % 7,1 industrian; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 91,7 zerbitzuetan ari dira, % 4,2 eraikuntzan eta % 4,2 industrian.

Gizonak
Estatua
Atzerria
% 3,1
Nekazaritza
% 3,2
% 34,6
Industria
% 32,3
% 8,5
Eraikuntza
% 32,3
% 53,8
Zerbitzuak
% 32,3
Emakumeak
Estatua
Atzerria
% 1,4
Nekazaritza
% 0,0
% 7,1
Industria
% 4,2
% 1,1
Eraikuntza
% 4,2
% 90,3
Zerbitzuak
% 91,7
Ehuneko bakoitza jatorri-taldearen barnekoa da.

Lehen sektorea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritza

2020ko Nekazaritza Erroldaren arabera, udalerrian 34 nekazaritza-ustiategi zeuden, eta guztira 563 hektarea nekazaritzako azalera erabilgarri (NAE) lantzen zuten[28][oh 3]. Udalerriaren azalera 27,5 km² denez, NAE lurraldearen % 20,5 da[29]. Lur-erabileraren arabera, NAEren % 95,9 larre iraunkorrak (540 ha, 33 ustiategitan), % 3,7 lur goldagarria (21,1 ha, 18 ustiategitan), % 0,2 arbolak (1,2 ha, 10 ustiategitan), norberaren kontsumorako baratzeak (0,52 ha, 17 ustiategitan) eta berotegiak edo babes garai irisgarriak (0,31 ha, 2 ustiategitan)[oh 4].

Nekazaritzako azalera erabilgarria (NAE)
NAE udalerriaren azaleran
21%
79%
NAE · 563 ha (% 20,5)Gainerako azalera · 2.182 ha (% 79,5)
NAE, lur-erabileraren arabera
96%
Lur goldagarria · 21,1 ha (% 3,7)Larre iraunkorrak · 540 ha (% 95,9)Arbolak · 1,2 ha (% 0,2)Baratzeak · 0,52 ha (% 0,1)Berotegiak · 0,31 ha (% 0,1)
Iturria: INE, Nekazaritza Errolda 2020; udalerriaren azalera: Wikidata.

Abeltzaintza

2020ko Nekazaritza Erroldaren arabera, udalerriko abeltzaintza-ustiategietan 903 behi, 262 ardi, 80 ahuntz, 16 zaldi eta 64 erlauntz zeuden[30].

Ibilgailu-parkea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren (DGT) 2025eko datuen arabera, udalerrian 1.194 gidari zeuden erroldatuta: 673 gizon (% 56,4) eta 521 emakume (% 43,6)[31]. Biztanleen % 63,9 gidatzeko gai zen.

Ibilgailu-parkea 1.596 ibilgailuk osatzen zuten: 1.091 turismo, 157 motozikleta, 119 furgoneta, 102 kamioi eta 39 ziklomotor[31]. Motorizazio-tasa 1.000 biztanleko 584 turismokoa zen, probintziako batez bestekoaren (479) gainetik.

Turismoen batez besteko adina 13,2 urtekoa zen; turismoen % 8,1k 4 urte baino gutxiago zituen, eta % 12,4k 25 urte baino gehiago[31]. Erregaiari dagokionez, ibilgailuen % 61,9 diesel zen eta % 37 gasolinazko; 10 ibilgailu elektrifikatu zeuden (% 0,6; probintzian % 1,2). Ingurumen-bereizgarriari dagokionez, ibilgailuen % 5,3k zuen 0 edo ECO etiketa, eta % 33k ez zuen etiketarik[oh 5].

Ibilgailu-parkea (2025)
Ingurumen-etiketa
31%
31%
33%
0 etiketa · 16 (% 1)ECO · 67 (% 4,3)C etiketa · 485 (% 30,9)B etiketa · 483 (% 30,8)Etiketarik gabe · 517 (% 33)
Turismoak, adinaren arabera
8%
15%
27%
38%
12%
< 4 urte · 88 (% 8,1)4–8 urte · 159 (% 14,6)8–15 urte · 290 (% 26,6)15–25 urte · 419 (% 38,4)≥ 25 urte · 135 (% 12,4)
Iturria: DGT, «Datos municipales general» (2025).
Sakontzeko, irakurri: «Hauteskundeak Artziniegan»

2023-2027 legegintzaldia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2023ko hauteskundeen ondorengo Artziniegako udalbatza
Alderdia 2023ko maiatzak 28
Zinegotziak Boto kopurua
Euskal Herria Bildu (EHB)
6 / 9
510 (% 54,31)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
3 / 9
298 (% 31,74)
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE)
0 / 9
66 (% 7,03)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 9
65 (% 6,92)
Datuen iturria: Hauteskunde emaitzak. Eusko Jaurlaritza

Hauek izan dira Artziniegako azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[32]
Jose Maria Elejalde De la Maza[32][33] 1979 1983 Zentro Demokratikoaren Batasuna
Imanol Aretxabala Isuskiza[32][33][34][35] 1983 1987 Euzko Alderdi Jeltzalea
Imanol Aretxabala Isuskiza[32][33][34][35] 1987 1991 Euzko Alderdi Jeltzalea
Juan Jose Cagigas Villar[32][34][36] 1991 1995 Euzko Alderdi Jeltzalea
Imanol Aretxabala Isuskiza[32][33][34][35] 1995 1999 Euzko Alderdi Jeltzalea
Imanol Aretxabala Isuskiza[32][33][34][35] 1999 2003 Euzko Alderdi Jeltzalea
Imanol Aretxabala Isuskiza[32][33][34][35] 2003 2007 Euzko Alderdi Jeltzalea-Eusko Alkartasuna
Agurtzane Llano Cuadrado[32][34][37] 2007 2011 Euzko Alderdi Jeltzalea
Agurtzane Llano Cuadrado[32][34][37] 2011 2015 Euzko Alderdi Jeltzalea
Iñigo Gomez Unzueta[32][38] 2015 2019 Euzko Alderdi Jeltzalea
Joseba Vivanco Retes[32][38][39] 2019 2023 Euskal Herria Bildu
Joseba Vivanco Retes[40][41][42] 2023 Jardunean Euskal Herria Bildu
2027 2031

Araba Bus sareko eta lineek zerbitzua ematen diote udalerri honi:

 Araba Bus
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera ⁠
15Gasteiz
(unibertsitatea)
Gasteiz (epaitegiak) • Gasteiz (Bastiturri) • Gasteiz (geltokia) • Zaitegi • Murgia • Sarria • Murgia (Paularrak) • Ametzaga • Beluntza (Soleta) • Izarra • Lezama • Larrinbe • Amurrio • Amurrio (San Jose) • Luiaondo (Malato) • Luiaondo • Laudio (Gurutze Gorria) • Laudio • Areta • Laudio (Ugarte) • OkondoArtziniega⁠
16ArtziniegaArtziniega (gasolindegia) • Lanteno • Menagarai • Ibaguen • Arespalditza • Murga (industrialdea) • Izoria • Amurrio (gasolindegia) • Amurrio • Amurrio (San Jose) • Laudio (Gurutze Gorria) • Laudio • Laudio (Ugarte) • Okondo (Goienuri) • Okondo (Okondoxena) • Okondo (Zubidiarte) • Okondo (Jubilatuen kluba) • Okondo (Kutxabank)Okondo

Irailaren 8an Arteko Andra Mariren ohorezko jaiak ospatzen dira. Azken urteotan ospe handia hartu duen Erdi Aroko azoka irailaren lehen domekan ospatzen da, jaiekin batera.

Artziniega, mende luzez, euskara eta erromantzearen arteko mugan egon zen, eta hori dela eta, hizkuntza biak elkarren ondoan bizi izan ziren paraje hauetan Erdi Aroko amaieratik gutxienez. Udalerriaren barruan ere aldeak nabaritzen dira leku batetik bestera, eta Hirian eta inguruan euskararen presentzia historiko argiagoa den bitartean (toponimia eta lekukotasun historikoen[43] argitan), Ordunteko Batzarreko herri batzuetan (Erretes Tudela, Soxoguti edota Santa Koloman), euskararen arrastoak askoz ere lausoago agertzen dira. Euskararen desagertzea, seguru asko, XVIII. mendean gertatu zen.

2001eko hizkuntz erroldaren arabera, Artziniegan, 1302 biztanletik, 263 euskaldunak ziren, 235 ia euskaldunak, eta 804 erabat erdaldunak. Euskaldun kopururik handiena gazteen artean dago, belaunaldi berrietan ia ume guztiek euskaraz ikasten dutelako, herriko eskolan zein ingurukoetan.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argazki galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artziniegar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 INEk eta Eustatek metodologia desberdinak erabiltzen dituzte errenta kalkulatzeko, eta, horregatik, haien zifrak ez dira zuzenean alderagarriak. INEren Etxeguneen Errentaren Banaketaren Atlasak etxegune bakoitzaren errenta haren kide guztien artean banatzen du, adingabeak barne, eta haren P80/P20 zatidura kontsumo-unitateko errentaren 80. eta 20. pertzentilen arteko zatidura da (zenbat eta handiagoa, orduan eta desberdintasun handiagoa). Eustatek, berriz, 18 urteko eta gehiagoko pertsona bakoitzaren errenta eta familia bakoitzarena neurtzen ditu, eta haren 20/80 ratioak diru-sarrera txikienak dituzten % 20ren batez besteko errenta handienak dituztenen % 20renarekin alderatzen du, ehunekotan (zenbat eta handiagoa, orduan eta berdintasun handiagoa).
  2. ↑ 0 balioak berdintasun osoa adierazten du eta 100 balioak desberdintasun handiena; zenbat eta baxuagoa, orduan eta banaketa berdinagoa.
  3. ↑ INEk ustiategi baten lur guztiak ustiategia kokatuta dagoen udalerriari egozten dizkio, nahiz eta lur horietako batzuk beste udalerri batzuetan egon. Horregatik, udalerri batzuetan NAE udalerriaren azalera baino handiagoa izan daiteke.
  4. ↑ Ustiategi batek lur-erabilera bat baino gehiago izan ditzake; horregatik, erabilera bakoitzeko ustiategi-kopuruen batura ustiategi guztien kopurua baino handiagoa izan daiteke.
  5. ↑ DGTren ingurumen-etiketak ibilgailuen isurien araberakoak dira: 0 (elektrikoak eta autonomia handiko entxufagarriak), ECO (hibridoak eta gasezkoak), C (Euro 4tik aurrerako gasolina-ibilgailuak eta Euro 6ko dieselak), B (Euro 3ko gasolina-ibilgailuak eta Euro 4-5eko dieselak); zaharrenek ez dute etiketarik.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ Euskararen Adierazle Sistema. Euskara-gaitasuna adinaren eta sexuaren arabera. EAE (eskualdeka/udalerrika). Eusko Jaurlaritza.
  2. ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. ↑ «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. ↑ Población por sexo, edad (grupos quinquenales) y nacionalidad (española/extranjera). .
  5. ↑ «Euskal AEko hazkunde begetatiboa, lurralde eremuka. 1975 - 2023-PxWeb» PxWeb (kontsulta data: 2026-07-29).
  6. ↑ «Euskal AEko jaiotza biziak, lurralde-eremuen eta sexuaren arabera. 1996 - 2024-PxWeb» PxWeb (kontsulta data: 2026-07-30).
  7. ↑ INE, «Población por relación entre lugar de nacimiento y de residencia» (Padroia), Jatorria Araba.tab.
  8. ↑ Eustat, «Biztanleria jaioterriaren arabera», Jaioterria - Euskal Autonomia Erkidegoa - udalerriak.tab.
  9. ↑ Eustat, «Biztanleria nazionalitatearen herrialde-taldearen arabera», Nazionalitatea - Euskal Autonomia Erkidegoa - udalerriak.tab.
  10. ↑ INE, «Población por país de nacimiento» (Padroia), Jaioterria Araba.tab.
  11. 1 2 3 4 5 6 «Etxebizitzen parkea» Biztanleriaren eta etxebizitzen errolda. Etxebizitzak (Eustat).
  12. ↑ (Gaztelaniaz) «Etxebizitzak erabilera-intentsitatearen arabera (kontsumo elektrikoa)» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
  13. 1 2 3 (Gaztelaniaz) «Población de 15 y más años por sexo, lugar de nacimiento (España/extranjero) y nivel de estudios (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  14. 1 2 (Gaztelaniaz) «Población de 15 y más años por sexo, lugar de nacimiento (España/extranjero) y nivel de estudios en curso (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  15. ↑ (Gaztelaniaz) «Población de 15 y más años por sexo, edad (grupos quinquenales) y nivel de estudios en curso (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  16. ↑ INE, «Indicadores de renta media y mediana» (ADRH), ADRH errenta Araba.tab.
  17. ↑ Eustat, «Pertsona- eta familia-errentaren estatistika», Errenta pertsonalaren pertzentilak EUSTAT.tab.
  18. ↑ Eustat, «Pertsona- eta familia-errentaren estatistika», Errenta familiarraren pertzentilak EUSTAT Araba.tab.
  19. ↑ INE, «Distribución por fuente de ingresos» (ADRH), ADRH fuente Araba.tab.
  20. ↑ INE, «Índice de Gini y distribución de la renta P80/P20» (ADRH), ADRH gini erreferentziak.tab.
  21. ↑ Eustat, «Pertsona- eta familia-errentaren estatistika», Errenta familiarraren adierazleak EUSTAT.tab.
  22. ↑ Eustat, «Pertsona- eta familia-errentaren estatistika», Errenta pertsonalaren adierazleak EUSTAT.tab.
  23. 1 2 3 (Gaztelaniaz) «Población de 16 y más años por sexo, lugar de nacimiento (España/extranjero) y relación con la actividad (agrupado) (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  24. 1 2 (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo y actividad económica (1 letra) (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  25. 1 2 (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo, lugar de nacimiento (España/extranjero) y ocupación (agregada) (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  26. ↑ (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo y situación profesional (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  27. ↑ (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo, lugar de nacimiento (España/extranjero) y rama de actividad (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  28. ↑ INE, «Explotaciones por tipo de cultivo», Nekazaritza Errolda 2020. Datuak: INE nekazaritza-azalera Araba.tab (Wikimedia Commons).
  29. ↑ Udalerriaren azalera: Wikidata, Q587131.
  30. ↑ Eustat, «Nekazaritza-ustiategietako abelburuak, udalerriaren eta espeziearen arabera». Datuak: EUSTAT abeltzaintza.tab (Wikimedia Commons).
  31. 1 2 3 DGT, «Datos municipales general» (2025). Datuak: DGT ibilgailuak Araba.tab (Wikimedia Commons).
  32. 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 «Base de datos de Alcaldes y Concejales: Ministerio de Política Territorial y Función Pública.» www.mptfp.gob.es (kontsulta data: 2020-03-21).
  33. 1 2 3 4 5 6 «Historia - Artziniegako Udala» Artziniegako Udala (kontsulta data: 2021-01-11).
  34. 1 2 3 4 5 6 7 8 (Gaztelaniaz) «El PNV designa candidatos en Ayala» Diario de Noticias de Álava 2015-01-28 (kontsulta data: 2023-01-29).
  35. 1 2 3 4 5 (Gaztelaniaz) «Ocho ex alcaldes alaveses cuentan cómo es su nueva vida sin el bastón de mando.» El Correo (kontsulta data: 2021-01-11).
  36. ↑ (Gaztelaniaz) «» El PNV de Artziniega muestra su dolor por el fallecimiento de Juan José Cagigas» Radio Llodio 2021-09-04 (kontsulta data: 2023-01-29).
  37. 1 2 (Gaztelaniaz) «Bildu mantiene la Alcaldía de Okondo y logra la de Ayala» El Correo 2011-06-11 (kontsulta data: 2020-04-20).
  38. 1 2 (Gaztelaniaz) «El nuevo alcalde de Artziniega Joseba Vivanco (EH Bildu) se baja el sueldo» Gasteiz Berri 2019-07-01 (kontsulta data: 2020-03-18).
  39. ↑ (Gaztelaniaz) «Alcaldías en Álava: Labastida, Zigoitia y Laguardia para el PNV, Samaniego para EH Bildu» Gasteiz Hoy 2019-06-15 (kontsulta data: 2020-03-18).
  40. ↑ «Hego Euskal Herriko alkateak 2023ko ekainak 17» Orain 2023-06-17 (kontsulta data: 2025-11-15).
  41. ↑ (Gaztelaniaz) «Todos los alcaldes y alcaldesas de Álava, pueblo a pueblo» Diario de Noticias de Álava 2023-06-18 (kontsulta data: 2025-11-16).
  42. ↑ (Gaztelaniaz) «Hablamos con Joseba Vivanco, Alcalde de Artziniega» Radio Gorbea 2025-11-07 (kontsulta data: 2025-12-02).
  43. ↑ @xalbide eta @otsati. (2019-01-14). «Artziniega euskara 1771eko epaiketa batean» Arseniega.WordPress.com (kontsulta data: 2019-03-21).
  44. ↑ [http://www.euskadi.net/cgi-bin_k54/ver_e?CMD=VERDOC&BASE=B03D&DOCN=000002246&CONF= config/k54/bopv_e.cnf EHAAko 82/1996 DEKRETUA, apirilaren 16koa][Betiko hautsitako esteka]
  45. ↑ [http://www.euskadi.net/cgi-bin_k54/ver_e?CMD=VERDOC&BASE=B03D&DOCN=000061543&CONF= config/k54/bopv_e.cnf EHAAko EBAZPENA, 2005eko martxoaren 21ekoa][Betiko hautsitako esteka]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]